Ez ditut trollak aipatu eta badakit horiekin ez dela negoziatzen.
Baina hor izen-abizendun eta argazkidun pertsonak ere badaude. Asko,
euskaldunak. Eta gaztelaniaz jo ta sua dabiltzanak... (gabiltzanak,
esan beharko nuke).

Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 7 15:29):
> Zerrenda hau herriko kontuetaz jarduteko foro biziena izan zen. Gaur,
> eztabaida Facebooken dago. Ia 1.500 pertsona Eibar Opina izeneko talde
> batean. https://www.facebook.com/groups/266433810131822/?fref=ts
>
> Eta ia-ia guztia gaztelania hutsez. Facebooken debatea egongo da bai
> ala bai, euskaraz izan edo ez, gu egon edo ez egon. Kritikaren bat edo
> beste entzun eta irakurri dut, eta nik ere konpartitzen dut kezka
> hori. Seguru asko garela.
>
> Zer izan daiteke eraginkorragoa, talde horretan jotake euskaraz hastea
> (ea giroan eragiten dugun), ala talde paralelo bat sortzea...
> demagun.... "Eibartarrak"? Bideragarri ikusten duzue bi aukera
> horietako batekin zerbait lortzea? Saiatuko gara? Ala ez du merezi?
>
> josu

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to