Errepikatzailea... maisu ona orain arteko egondako buru- /lehendakari-//zagia./
http://static.deia.com/images/2014/09/18/morales_5249_1.jpg.

Familia-artean harutako erabakia.

http://www.elcorreo.com/bizkaia/politica/201409/20/idoia-mendia-proclamada-secretaria-20140920193744.html

Patxi joan arren, ( Francisco Javier, baina Asiskoren egunekoa da, urriaren 4kokoa) , koinata gora eta emaztea ere sartu da. Gero gainontzekoak txertatu ditu.


Bertoko

21/09/2014 19:45(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzii zuen:

PSE-EE-en zuzendaritza berria da gaur albiste eta iruditu zait protagonismo berezia hartu duela Mendiaren ondoan ardura handiak izango dituen poltikariak, Miguel Angel Morales-ek. Orain arte nahiko ezkutuan ibili dena bistaratu egin dela dirudi. Ez dut ikusi inon aipatuta nongoa den. Eta bai, eibartarra da.

Nik Zuloaga instituan ezagutu nuen Morales. geletako ordezkarien bileretan. Jarraiko emisarioak eta salsero batzuk elkartzen ginen bilera haietan, eta Morales ez-ohiko partaidea izaten zen giro hartan. Errepikatzailea zen, eta ez zirudien ikasketekin kezka handirik zuenik. Juventudes socialistas-eko kidea zela argi agertzen zuen eta ikasleen ordezkarien artean sor zitezkeen debateetan, minorian aurkitu arren, gustorago antzematen zitzaion ikasgelan baino. Tankera hartu genion karrera politikoa zuela helburu, eta horretarako interesgarriago gertatzen zitzaizkiola ikasle ordezkarien bilerak, irakasleen eskolak baino.

Institutua utzita oso gutxitan ikusi izan dut Morales, eta beti Iñaki Arriolaren itzalean. Arriolak Eibarko udalerako alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituenean (1995?) bere ondoan ikusi nuen Morales, eta gerora ere komunikabideetan beti Arriolaren itzalean ikusi izan dut. Bere izena oso gutxitan agertu izanda, baina argazkietan tarteka agertu da. Aparatuko politikaria esaten zenean, Morales etortzen zitzaidan burura.

Luistxok aipatu du Morales twitterren, bazenekien eibartarra zela?
https://twitter.com/luistxo/status/513644106154004480

Nik beti Arriolaren inguruan ikusi izan dut, eta egunotan han eta hemen aipatu dute Morales, eta argazkietan Arriola ere ageri dela konturatu naiz.
http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Morales-hombre-fuerte-ejecutiva-Mendia_0_305169867.html
http://www.deia.com/2014/09/18/politica/euskadi/morales-el-hombre-fuerte-del-pse-de-gipuzkoa-se-perfila-como-numero-dos-de-mendia

oier.




--

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com <mailto:o...@dantzan.com>




_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to