Morales dala-eta, esan dot "/Patxi joan arren, ( Francisco Javier,
baina Asiskoren egunekoa da, urriaren 4kokoa) koinata gora /eta emaztea
ere sartu da.".
Ez dira senide, Mendia eta /aurreko lehendakaria/.
Bertoko
22/09/2014 11:23(e)an, Bertoko(e)k idatzi zuen:
Errepikatzailea... maisu ona orain arteko egondako buru-
/lehendakari-//zagia./
http://static.deia.com/images/2014/09/18/morales_5249_1.jpg.
Familia-artean harutako erabakia.
http://www.elcorreo.com/bizkaia/politica/201409/20/idoia-mendia-proclamada-secretaria-20140920193744.html
Patxi joan arren, ( Francisco Javier, baina Asiskoren egunekoa da,
urriaren 4kokoa) , koinata gora eta emaztea ere sartu da. Gero
gainontzekoak txertatu ditu.
Bertoko
21/09/2014 19:45(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzii zuen:
PSE-EE-en zuzendaritza berria da gaur albiste eta iruditu zait
protagonismo berezia hartu duela Mendiaren ondoan ardura handiak
izango dituen poltikariak, Miguel Angel Morales-ek. Orain arte nahiko
ezkutuan ibili dena bistaratu egin dela dirudi. Ez dut ikusi inon
aipatuta nongoa den. Eta bai, eibartarra da.
Nik Zuloaga instituan ezagutu nuen Morales. geletako ordezkarien
bileretan. Jarraiko emisarioak eta salsero batzuk elkartzen ginen
bilera haietan, eta Morales ez-ohiko partaidea izaten zen giro
hartan. Errepikatzailea zen, eta ez zirudien ikasketekin kezka
handirik zuenik. Juventudes socialistas-eko kidea zela argi agertzen
zuen eta ikasleen ordezkarien artean sor zitezkeen debateetan,
minorian aurkitu arren, gustorago antzematen zitzaion ikasgelan
baino. Tankera hartu genion karrera politikoa zuela helburu, eta
horretarako interesgarriago gertatzen zitzaizkiola ikasle ordezkarien
bilerak, irakasleen eskolak baino.
Institutua utzita oso gutxitan ikusi izan dut Morales, eta beti Iñaki
Arriolaren itzalean. Arriolak Eibarko udalerako alkatetzarako
hauteskundeak irabazi zituenean (1995?) bere ondoan ikusi nuen
Morales, eta gerora ere komunikabideetan beti Arriolaren itzalean
ikusi izan dut. Bere izena oso gutxitan agertu izanda, baina
argazkietan tarteka agertu da. Aparatuko politikaria esaten zenean,
Morales etortzen zitzaidan burura.
Luistxok aipatu du Morales twitterren, bazenekien eibartarra zela?
https://twitter.com/luistxo/status/513644106154004480
Nik beti Arriolaren inguruan ikusi izan dut, eta egunotan han eta
hemen aipatu dute Morales, eta argazkietan Arriola ere ageri dela
konturatu naiz.
http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Morales-hombre-fuerte-ejecutiva-Mendia_0_305169867.html
http://www.deia.com/2014/09/18/politica/euskadi/morales-el-hombre-fuerte-del-pse-de-gipuzkoa-se-perfila-como-numero-dos-de-mendia
oier.
--
____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com <mailto:o...@dantzan.com>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.