Lehen mailakoak futbolean. Muy Ejemplar Ciudad titulua eman ziguten duela 8
hamarkada eta Zientzia eta Teknologiaren Hiria duela urte gutxi batzuk. El
Corte Ingles daukagu. Eskilara mekanikoz josi dizkigute auzoak. Eta
ostiraletan giro ederra dago poteoan. Bikain!

Baina langabeziak gora. EAEn 6.000 lanpostu sortu dira 2014an, baina hala
ere 106 udalerritan gora egin du langabeziak. Guzti horien artean, datu
okerrena Eibarkoa: duela urtebete baino 120 pertsona gehiago daude
langabezia egoeran. EAE osoan, Eibar da 2014an langabezia-zerrenda gehien
potolotu duen udalerria. (Udalerriz udalerri, zerrenda osoa El Correoren
webgunean:
http://www.elcorreo.com/graficos/economia/201501/18/parados-euskadi-3010650628591-mm.html
)

Egoeraren deskripziorako datu esanguratsu batzuk orain dela hilabete
komentatu genituen posta zerrenda honetan bertan:
http://eibar.org/albisteak/eibarrek-144-denda-galdu-ditu-azken-5-urteotan
- Duela 5 urte baino 428 gune produktibo gutxiago dauzkagu orain.
- Azken 15 urteotan baino lanpostu gutxiago daude orain herrian.
- Barne Produktu Gordina inguruko herrietan baino 10 puntu gutxiago igo da
(alegia... inguruarekiko konparazioz, pobretu egin gara).

Eta bitartean... zertan dabiltza udal agintariak? Nire ustez, arazo nagusia
egoeraren larritasuna ez onartzea da. Diagnostikoa onartzen ez duenak nekez
asmatuko du tratamenduarekin.

josu
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to