bo, ontzat emon dittuzun hainbat kontu ez dakitt hain onak diran.
Futbolanaz beti dakat zalantzia! Ona? Segun… Eskaillera mekanikuak eukiko
dittue auzo batzuk, ze beste batzuek eskatu arren, ez dake.
CorteInglesa be Alfaren ofiziñen kaltetan.

Ospittala be aurrera doia, kapritxuak eragindako eta kromo trukaketan
sortutakua…

Gure herrixa zahartu egin da, eta inguruakuak baiño pobriagua da.
Horregaittik langabezi tasiak be sufridu dabela esango neuke. Era berian
uste dot aspaldi datozela arazuak, oingo angintarixen aurrekuen aurrekuen
erabagi okerrak be izango dabela zerikusixa (enpreseri juaten lagatzia,
poligono industrialak beranduegi egittia, autopista sarreri ez egittia bere
sasoian, UNEDeri ezetza emotia, trafikua ez konpontzia,…)

Oso urrunera jo dot, badakitt, baiña oinguen inoperantziak eta aurrekuen
hankasartziak ekaitz perfektua sortu dabelakuan nago

leire, aztertzaile historikua


Josu Mendicute<josumendic...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urtarrilak 21 14:40):

> Lehen mailakoak futbolean. Muy Ejemplar Ciudad titulua eman ziguten duela
> 8 hamarkada eta Zientzia eta Teknologiaren Hiria duela urte gutxi batzuk.
> El Corte Ingles daukagu. Eskilara mekanikoz josi dizkigute auzoak. Eta
> ostiraletan giro ederra dago poteoan. Bikain!
>
> Baina langabeziak gora. EAEn 6.000 lanpostu sortu dira 2014an, baina hala
> ere 106 udalerritan gora egin du langabeziak. Guzti horien artean, datu
> okerrena Eibarkoa: duela urtebete baino 120 pertsona gehiago daude
> langabezia egoeran. EAE osoan, Eibar da 2014an langabezia-zerrenda gehien
> potolotu duen udalerria. (Udalerriz udalerri, zerrenda osoa El Correoren
> webgunean:
> http://www.elcorreo.com/graficos/economia/201501/18/parados-euskadi-3010650628591-mm.html
> )
>
> Egoeraren deskripziorako datu esanguratsu batzuk orain dela hilabete
> komentatu genituen posta zerrenda honetan bertan:
> http://eibar.org/albisteak/eibarrek-144-denda-galdu-ditu-azken-5-urteotan
> - Duela 5 urte baino 428 gune produktibo gutxiago dauzkagu orain.
> - Azken 15 urteotan baino lanpostu gutxiago daude orain herrian.
> - Barne Produktu Gordina inguruko herrietan baino 10 puntu gutxiago igo da
> (alegia... inguruarekiko konparazioz, pobretu egin gara).
>
> Eta bitartean... zertan dabiltza udal agintariak? Nire ustez, arazo
> nagusia egoeraren larritasuna ez onartzea da. Diagnostikoa onartzen ez
> duenak nekez asmatuko du tratamenduarekin.
>
> josu
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to