A ber, Eibartzaindikuak zer diñuen, "Eibarko euskara" hiztegixan 
(http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia) "kutun" edo "kuttun" jartzeko orduan, 
aukeratu da "kutun", nere belarrirako "kuttun" izan zeikeanian normalena. Nere 
preguntia da: badago horretarako kriterio bat? "Eibarko euskara" liburuan 
fonetismuen gainean asko eta ondo berba egiten da, baina u-t(t) horretaz ez dot 
ezer ikusi. Igual ez dalako Eibarko fenomenotzat jotzen? Igual badago ezer 
baina nik ez dot ikusi?
 
Bueno, nik baino gehixago dakixenak zer diñuen.
 
Ondo segi.
 
    Imanol.
 
                                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to