Imanolek:
> A ber, Eibartzaindikuak zer diñuen, "Eibarko euskara" hiztegixan
> (http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia) "kutun" edo "kuttun" jartzeko
> orduan, aukeratu da "kutun", nere belarrirako "kuttun" izan zeikeanian
> normalena.

"aukeratu" diñozu, baina ez da ezer aukeratu. Eibarren "kutun" esaten
da, besterik ez.
Esango neuke holaxen dala gure inguru guztian.

> Nere preguntia da: badago horretarako kriterio bat? "Eibarko
> euskara" liburuan fonetismuen gainean asko eta ondo berba egiten da, baina
> u-t(t) horretaz ez dot ezer ikusi. Igual ez dalako Eibarko fenomenotzat
> jotzen?

Hor aittatu dozun aldaketa hori eta antzerakuak (t>tt edo l>ll edo
n>ñ, adibidez) "bustidurak" dira, "palatalizaziñuak".
Palatalizaziñua deitzen jako, mingaina ahosapairutz eruaten dalako.
Egin probia: esan "baina" eta "baiña"; bigarren horretan mingaiña nora
doia? Ahosapairutz, ezta?

Palatalizaziño gehixenak (edo asko) automatikuak dira,
ingurumenduzkuak; 'i' bokal sabaikarixak eragindakuak. Eibarren oso
normalak (liburuan horren inguruan informaziño dexente). Esate
baterako, salbuespenak salbuespen:
* it > itt (dittu)
* il > ill (mutilla)
* in > iñ (baiña)

Beste kontu bat dira bustidura edo palatalizaziño adierazkorrak.
Hiztunak nahitta egindakuak, ez beti, nahi dabenian, eta normalian
txikitasuna, maittasuna edo goxotasuna adierazteko. Gozo > goxo; kutun
> kuttun; tente > ttentte, eta abar.

Diñuenez, bustidura adierazkor hori ez da "oso bizkaittarra". Eta
esango neuke holaxen dala.
Gipuzkoako "Joxe" guztiak "Jose" dira Bizkaixan ;-)

a.



>
> Bueno, nik baino gehixago dakixenak zer diñuen.
>
> Ondo segi.
>
>     Imanol.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to