ok, astelehenean bertan

eli laztanguren<elilaz...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
maiatzak 16 12:37):

> Joe, primeran Markos :-)))
>
> BERRIAn bizi naizela esan daitekeenez, bidali, mesedez, hara:
>
> Edu Lartzanguren
> Berria
> Martin Ugalde Kultur parkea.
> Gudarien etorbidea z/g.
> 20140 Andoain
>
> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> maiatzak 16 10:36):
>
>> Oso ona, Edu!!
>>
>> Aipu horrek ezin hobeki adierazten du Saizarbitoriaren obraren
>> misterioetako bat. Erabiltzeko modukoa da, dudarik gabe.
>>
>> Dirudienez, Euskal Herrian ia ez dago Saizarbitoriarik idazlearen
>> familiaz aparte. Kanadaren muga ondoko Washingtonen baten bat. Eta orain
>> fikzioan, Wyomingen eta gainera polizia. Aurkikuntza itzela.
>>
>> Edu, idatzi helbide bat eta Saizarbitoria eta iragana bidaliko dizut,
>> pare bat ale.
>>
>> eli laztanguren<elilaz...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> maiatzak 15 17:05):
>>
>> Zorionak Markos.
>>>
>>> Berriki deskubritu dut Saizarbitoria izeneko pertsonaia bat Craig
>>> Johnsonen  Los mocasines de otro hombre
>>> <http://www.siruela.com/catalogo.php?id_libro=2639&completa=N> (Another
>>> man's Moccassins) nobelan. Polizia euskaldun bat da, Wyomingen.
>>> Zure liburuaren bigarren ediziorako nobelaren pasarte hau proposatzen
>>> dizut sarrerako aipu gisa:
>>>
>>> *"-¿Oraindik ez dugu Saizarbitoriaren berririk?*
>>>
>>> *Emakumeak ezetz esan zuen buruarekin*..."
>>>
>>> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> maiatzak 15 08:52):
>>>
>>>> Eskerrik asko, Leire!
>>>>
>>>> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>>>>
>>>> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez
>>>> onartuta: Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
>>>> Trukulentoegia.
>>>>
>>>>
>>>> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa
>>>> eta errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko orduan,
>>>> eta oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian,
>>>> Saizarbitoriak sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori
>>>> lortzeko erabili izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta
>>>> errepikatzea da. Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako
>>>> errepikatzen; aldiz, errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen
>>>> du, eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da plater
>>>> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
>>>> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
>>>> funtzionamenduaren berri.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle,
>>>> Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>>>>
>>>>
>>>> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
>>>> kontuari:
>>>>
>>>> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>>>>
>>>> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
>>>> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan
>>>> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo
>>>> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.”
>>>>
>>>>
>>>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>>>>
>>>>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
>>>>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>>>>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>>>>
>>>>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>>>>
>>>>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>>>>
>>>>> leire n
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to