Oraintxe jaso ditut Zapiainen liburuak. Supermilaesker, Markos!!!!

leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko maiatzak 19 12:25):

> Bai, luzerako emon leike Saizarbitoria eta emakumeak gaixak. Ez da nire
> autore faborituena baiña ixa dana irakorri detsat. "Egunero hasten delako"
> liburuan abortuaren gaixa jorratuta, feminismotik be badaka. "11 mila
> pauso"n ia ez da emakumerik ageri. Eta "Gorde nazazu lurpean" gogoratzen
> dodanagaittik, emakumien ikuspuntutik kontatzen dira narraziño batzuk, ezta?
>
> "Martutene" ez dot amaittu (ez ninduan asko katiau) eta momentu batzuetan
> agure berde batzuen balentria sexual siñesgaitzak kontatzen zittuala
> begittandu jatan! Tira, izan leike ointxe antiojo moriak instalauta
> dittudala permanente!
>
> Bai, Luistxok be gura dau liburua! Bialduixozu! XDDD
>
> Eskerrik asko, Markos, benetan! Bazkari bat zor detsut, gogoratzen?
>
> leire n
>
> eli laztanguren<elilaz...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> maiatzak 19 10:20):
>
> Badaukat titularra:
>>
>> Zapiainen iraultza analogikoa:
>> "Artekariak kendu eta idazleak berak banatzen ditu liburuak".
>>
>> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> maiatzak 19 08:58):
>>
>> Leire, galdera horrek oso erantzun luzea behar luke. Hain zuzen,
>>> proposatuta dago, doktore tesi gisa, Saizarbitoria eta emakumeak. Eta
>>> badago eztabaida, heteropatriarkatua aldezten oten duen, feminista ote den.
>>> Gaur bidaliko dizut liburua.
>>>
>>> Bestalde, ez dakit zuk zer deriotzuzun, baina Luistxoren erantzuna
>>> azaletik irakurrita ez dirudien arren, uste dut lerroartean liburua
>>> eskatzen ari dela; bidali egingo diot CodeSyntaxera.
>>>
>>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2015(e)ko maiatzak 18 12:24):
>>>
>>> Milesker, Markos!
>>>>
>>>> Hauxe helbidea
>>>> Bidebarrieta 48-5.ezk
>>>> 20600-Eibar
>>>>
>>>> Emakumiak behin eta barriro, baina ze papel jokatzen dabe memorixa
>>>> horretan? Zelan berreskuratzen dittuan?
>>>>
>>>> leiren
>>>>
>>>> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>>> maiatzak 15 08:52):
>>>>
>>>>> Eskerrik asko, Leire!
>>>>>
>>>>> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>>>>>
>>>>> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez
>>>>> onartuta: Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
>>>>> Trukulentoegia.
>>>>>
>>>>>
>>>>> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa
>>>>> eta errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko
>>>>> orduan, eta oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian,
>>>>> Saizarbitoriak sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori
>>>>> lortzeko erabili izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta
>>>>> errepikatzea da. Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako
>>>>> errepikatzen; aldiz, errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen
>>>>> du, eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da 
>>>>> plater
>>>>> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
>>>>> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
>>>>> funtzionamenduaren berri.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle,
>>>>> Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>>>>>
>>>>>
>>>>> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
>>>>> kontuari:
>>>>>
>>>>> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>>>>>
>>>>> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
>>>>> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela 
>>>>> izan
>>>>> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan 
>>>>> jazo
>>>>> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.”
>>>>>
>>>>>
>>>>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>>>>>
>>>>>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
>>>>>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>>>>>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>>>>>
>>>>>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>>>>>
>>>>>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>>>>>
>>>>>> leire n
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to