Eibarko 50. Euskal Jaia ospatzen ari gara egunotan. Asteazkenean aurkeztu
zen Coliseoan Joselu Gorostegik egindako liburua eta Asier Sarasuak
zuzendutako dokumentala, atzo umeen jolasak eta kontzertu-sorta izan ziren,
gaur goizean artisau azoka eta herri kirolak izan dira, eta gaur
arratsaldean, 19:00etan Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko
jaialdia izango dugu Untzagan. Edu Lartzanguren-ek artikulu polita idatzi
du Berrian jaialdiaz:

http://www.berria.eus/paperekoa/1872/043/005/2015-05-30/soka_dakarren_jaia.htm

Gauean kantu-afaria, eta bihar eguerdian (12:30ean plazan) hainbat
belaunalditako dantzariak aterako dira plazara, denok elkarrekin
dantzatzera. Tartean hainbat zerrendakide: Leire Narbaiza, Asier Sarasua,
Gari Araolaza, Zaloa Etxaniz, Ane Sarasketa, e.a.

https://dantzan.eus/kidea/kezka/50-euskal-jaia-eibarren

Blogariak ere aktibo dabiltza Euskal Jaiaren kontura:

http://eibar.org/blogak/leire/dantzaren-plazera
http://eibar.org/blogak/sarasua/50-euskal-jaixan-aurkezpena
http://eibar.org/blogak/amatino/euskal-girotan-eibartarrik-gehien-bildu-duen-ekintza


oier.

-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to