zorionak eta eskerrik asko, Oier, Aresatz, Ane,... Kezka eta Deporreko
guztiori.

Asteburu ederra izan da, eta gaurkua ginda aparta.

a.



Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
maiatzak 30 16:30):

>
> Eibarko 50. Euskal Jaia ospatzen ari gara egunotan. Asteazkenean aurkeztu
> zen Coliseoan Joselu Gorostegik egindako liburua eta Asier Sarasuak
> zuzendutako dokumentala, atzo umeen jolasak eta kontzertu-sorta izan ziren,
> gaur goizean artisau azoka eta herri kirolak izan dira, eta gaur
> arratsaldean, 19:00etan Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko
> jaialdia izango dugu Untzagan. Edu Lartzanguren-ek artikulu polita idatzi
> du Berrian jaialdiaz:
>
>
> http://www.berria.eus/paperekoa/1872/043/005/2015-05-30/soka_dakarren_jaia.htm
>
> Gauean kantu-afaria, eta bihar eguerdian (12:30ean plazan) hainbat
> belaunalditako dantzariak aterako dira plazara, denok elkarrekin
> dantzatzera. Tartean hainbat zerrendakide: Leire Narbaiza, Asier Sarasua,
> Gari Araolaza, Zaloa Etxaniz, Ane Sarasketa, e.a.
>
> https://dantzan.eus/kidea/kezka/50-euskal-jaia-eibarren
>
> Blogariak ere aktibo dabiltza Euskal Jaiaren kontura:
>
> http://eibar.org/blogak/leire/dantzaren-plazera
> http://eibar.org/blogak/sarasua/50-euskal-jaixan-aurkezpena
>
> http://eibar.org/blogak/amatino/euskal-girotan-eibartarrik-gehien-bildu-duen-ekintza
>
>
> oier.
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to