Gipuzkoa Bizkaiaren aldean beti izan da apalagoa, eta orain ikusten nabilenez, 
beti izango gara senide pobreak,ezebetxoak, Bizkaitarrei ez diegu hurrik ematen 
ere.  

Adibide bat: oinordetza tramiteak egin ondoren, bi oinordetza zerga dauzkat une 
honetan aurkezteko mahai gainean, bata Bizkaian, bestea Gipuzkoan.

Gipuzkoako zerga ereduak 6 orri ditu guztira, eta oinordetzan jasotzen diren 
ondasunen balioa deklaratzeko, laukitxo bakarra dago. Laukitxo horretan ipini 
behar da oinordetzan jasotako ondasun guztien balioa. Eta listo, jasotakoaren 
zerrenda, eginda.

Bizkaiko zerga ereduak 29 orri ditu, eta jasotako ondasunen zerrenda egiteko, 
hiru orri, orri bakoitzean hamabi koadrotxo, ondasun guztiak banan-banan 
zerrendaratu daitezen.
Lehen orrian jartzen dira ondasun higiezinak.
Bigarren orrian, ondasun higigarriak. 
Eta hirugarrenean, ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien zerrenda egin behar 
da, esan bezala, 12 horrelako ondasun ipini daitezke, 12 koadrotxo daudelako. 

Izango da Bizkaian oinordekoren oinordetzan jasotako ibilgailu, itsasontzi eta 
aireontziekin dozena egiten duenaik, diƱot nik.

Gipuzkoan, ba, laukitxo bakarra.

Poderio. 

Elna
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to