oso ondo, Leire, lantzean behin paso egin beharra dago kanpo kardoez eta
etxe larrosak zaindu

bide batez, lehengoan lagun bizkaitar batekin berbetan, Eibar futbol taldea
gora eta behera, esan zidan Barçaren gogo falta erruduna Deporri bina
berdintzen uzteagatik baino kezkagarriagoa iruditzen zitzaiola Realak
Granadari 0-3 irabazten uztea Anoetan. Hor erabaki zela Eibarren amildegia.
Diputazioaren diru laguntza beretzat nahi omen du oso-osorik Realak,
probintziako lehiakiderik gabe. Gogoeta labur bezain mamitsu bat erantsi
zuen: bizkaitar jendea gipuzkoarra eta nafarra baino maila ebolutibo
altuagoa dago. Pilotak frogatzen du. Gipuzkoa/Nafarroan eskuak zuzenean
ematen dio pilotari, basatiki, bitartekari barik,  Cro-Magnonki. Aldiz,
Gernikan eta Markinan pala eta zesta dira nagusi, homo faber, sapiens
sapiens, kontaktu zuzen naturala saihestu eta leungarri zibilizatuagoak
erabilita.

leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko uztailak 14 20:45):

> Ene, zelako kanpo larrosiak garan! Twitterren Iturri gogoratu (eskerrak
> berari) eta gero txio, bertxio eta abar ibili gara. Baiña etxian, kale!
>
> Ba hori: zorionak, eibar.org-kideok! Gauza edarra egin genduan bere
> sasoian eta segitzen dogu!
>
> Ale, ba! Ia hain etxe kardo ez garan!
>
> leire, zorion-zalia
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to