Egun on,

Bai, hala da, goizean bota nuen twitter bidez eta ez nuen ezer esan
zerrendan. Mea culpa!

Eibar-Reala-Diputazioa-Bizkaia-Gipuzkoa-Nafarroa aferaz ezer gutxi dut
esateko. Soilik gauza bat: gora BBK.

Iturri

Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 15 10:15):

> oso ondo, Leire, lantzean behin paso egin beharra dago kanpo kardoez eta
> etxe larrosak zaindu
>
> bide batez, lehengoan lagun bizkaitar batekin berbetan, Eibar futbol
> taldea gora eta behera, esan zidan Barçaren gogo falta erruduna Deporri
> bina berdintzen uzteagatik baino kezkagarriagoa iruditzen zitzaiola Realak
> Granadari 0-3 irabazten uztea Anoetan. Hor erabaki zela Eibarren amildegia.
> Diputazioaren diru laguntza beretzat nahi omen du oso-osorik Realak,
> probintziako lehiakiderik gabe. Gogoeta labur bezain mamitsu bat erantsi
> zuen: bizkaitar jendea gipuzkoarra eta nafarra baino maila ebolutibo
> altuagoa dago. Pilotak frogatzen du. Gipuzkoa/Nafarroan eskuak zuzenean
> ematen dio pilotari, basatiki, bitartekari barik,  Cro-Magnonki. Aldiz,
> Gernikan eta Markinan pala eta zesta dira nagusi, homo faber, sapiens
> sapiens, kontaktu zuzen naturala saihestu eta leungarri zibilizatuagoak
> erabilita.
>
> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko uztailak 14 20:45):
>
>> Ene, zelako kanpo larrosiak garan! Twitterren Iturri gogoratu (eskerrak
>> berari) eta gero txio, bertxio eta abar ibili gara. Baiña etxian, kale!
>>
>> Ba hori: zorionak, eibar.org-kideok! Gauza edarra egin genduan bere
>> sasoian eta segitzen dogu!
>>
>> Ale, ba! Ia hain etxe kardo ez garan!
>>
>> leire, zorion-zalia
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to