Azitaingo parroku zana, Felix Bergara, arduratu zan plaka bat jartzen eliza hau "herriarena" dela esaten, baina ez dakit errejistroan zeinen jabetza agertzen dan.

Serafin

22/01/2016 19:17(e)an, IMANOL MAGRO igorleak idatzi zuen:
Arratsalde on.
Galdera orokorra. Norbaitek ba al daki udalean non kontsulta dezakezan eraikin 
edo lurzoru bakoitzaren jabea zein den? Erregistro publikorik ba al dago? Non 
konsulta dezaket? Non eskatu beharko nuke baimena?

Kontua da gaurko BERRIAn elizak Euskal Herrian dituen jabetzen inguruko 
erreportaje zabal bat atera dugula eta Eibarren inguruko jakinmina sortu zait. 
Gure agirietan hainbat eraikin agertzen dira (San Andres, San Pio, Arrate, 
Agiña...), baina adibidez ez da ezer agertzen Karmelitas eta azpiko garajeei 
buruz; Amañako eliza eta antzokia; Estaziño kaleko eliza, Azitaingoa...

Karmelitaesko garajeek, esaterako, jabeak izango dituzte orain, baina zeinek 
eraiki zituen? Eta zeinek saldu egungo jabeei? Eta halakoak...

Norbaitek laguntzerik balu, eskertuko nuke. Ziur nago zerrendako batek baino 
gehiago niri laguntzeko moduko informazio baduela.

Besarkada bat, Imanol.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to