Aupa Imanol,

Normalena errejistroan galdetzea izango litzateke, Zezenbide 6-an. Baina
ziurrenez kontsulta bakoitzagatik zerbitzua ordaindu beharko da. Bestalde,
agian datu babesagatik ez dute edozein datu libre emango, ez bada interes
jakinen bat (pegorako administrazio kudeaketarako eta abar).

Noski, datu horiek Udalean izango dituzte, baita Aldundian ere (zerga
kontuen kalkuluetarako).

Ikerketa hasteko toki on bat Gipuzkoako katastroa izan daiteke:
http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/catastro/presenta.asp Baina hor ez dira
jabeak aipatzen, eraikin/lur zatiak eta erreferentziak bakarrik.

Gari



Serafin Basauri<seraf...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
urtarrilak 23 16:05):

> Azitaingo parroku zana, Felix Bergara, arduratu zan plaka bat jartzen
> eliza hau "herriarena" dela esaten, baina ez dakit errejistroan zeinen
> jabetza agertzen dan.
>
> Serafin
>
> 22/01/2016 19:17(e)an, IMANOL MAGRO igorleak idatzi zuen:
>
> Arratsalde on.
>> Galdera orokorra. Norbaitek ba al daki udalean non kontsulta dezakezan
>> eraikin edo lurzoru bakoitzaren jabea zein den? Erregistro publikorik ba al
>> dago? Non konsulta dezaket? Non eskatu beharko nuke baimena?
>>
>> Kontua da gaurko BERRIAn elizak Euskal Herrian dituen jabetzen inguruko
>> erreportaje zabal bat atera dugula eta Eibarren inguruko jakinmina sortu
>> zait. Gure agirietan hainbat eraikin agertzen dira (San Andres, San Pio,
>> Arrate, Agiña...), baina adibidez ez da ezer agertzen Karmelitas eta azpiko
>> garajeei buruz; Amañako eliza eta antzokia; Estaziño kaleko eliza,
>> Azitaingoa...
>>
>> Karmelitaesko garajeek, esaterako, jabeak izango dituzte orain, baina
>> zeinek eraiki zituen? Eta zeinek saldu egungo jabeei? Eta halakoak...
>>
>> Norbaitek laguntzerik balu, eskertuko nuke. Ziur nago zerrendako batek
>> baino gehiago niri laguntzeko moduko informazio baduela.
>>
>> Besarkada bat, Imanol.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to