Bai, ondo uletu dozu. Imanol eta bixok ibili gara komentatzen La Sallen
bizi izandakua: biolentzia.

Nik beheko La Sallen ikasi nuen 1982tik 86ra. Irakasle batzuek, batez be
frailliak jo egitten zebezen ikasle mutillak (ez zan hainbeste urte eskolia
mistua zana).

Bazeguan irakasle fraile bat, El Sebo, matematika emoten zebana eta
zuzendarixa izan zana. Zorrotz hórretakua. Nere lagunak (neri ez zestan
emon) kontatzen zeben, neskak danak, ikutu lizunak egitten zittuala gelan
erdixan arbelera etara ezkero, nahi barik moduan. Danak urtetzen zeben
halakuetan besuak kruzauta bular gaiñian, estatzeko edo.

Beste fraile bat be salatu zeban ikasle batek, mutilla oinguan, proposamen
lizunak edota ikutuak (ez dot goguan) egin zetsalako. Mutilla bihurrixa
zan, eta zorokerixatzat hartu zeben. Frailia eskolaz aldatu zeben. Oin urte
batzuk Eibarrera itzuli zan. Ez dakitt oin daguan.

Neri irakasle seglar batek (nere bizitzan izan dodan irakaslerik txarrenak)
borradoria bota zestan klaseko puntarik punta. erreflejo onak izan nittuan
eta karpeta jarri arpegi aurrian. Eskerrak, puntiak zulua egin zeban etan
forruan, begixan parian!

Jipoiak ikusi izan dittut, klasismua eta gurasuen barri jakin nahi. Higoin
haundixa! Irakasteko modu atzerakoia, biolentzixa, zikinkerixia,
erlijiñuaren ikuspegi frankistia… Eta hori monja eskola batetik nentorrela!

Ointxe badakit aldatu dana, baiña ez netsake lagako nere inguruko ume edo
gaztetxori bertan sartzen! Barrua iraultzen jata, benetan!

leire n

Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
martxoak 1 12:40):

> Gaur Alberto Barandiaran kazetariak hau kontatu du Berrian, Spotlight film
> oskarizatuak gogora ekarri dionarekin:
>
>
> http://www.berria.eus/paperekoa/2195/038/001/2016-03-01/spotlight_hemen_gaur.htm
>
> "Gazte ginenean, guk abusuak jasan genituen Irungo La Salle eskolan. Anaia
> Valeriok, gure tutoreak, asteko azken ordua aprobetxatzen zuen gure aurrean
> jarri eta patxadaz hitz egiteko, giro lasaian. Esertzen zen bere mahaiaren
> aurrealdean, edo ikasmahaien lehen lerroko eserlekuan, guri begira, eta
> gogoetan hasten zen, lagun artean bezala. Han esaten zirenak ezin zirela
> gelatik atera behar azpimarratzen zuen maiz. Hori zela gure konfiantzazko
> eremua. Behin esan zigun ezagutzen zituela gu bezalako gazteak elkarri
> zakila ukitzen ziotenak, «konfiantza edo adiskidetasuna» erakustearren. Ez
> zuela ezagutzen adiskidetasun aitorpen benetakoagorik elkarri masturbatzea
> baino. Hamahiru urte genituen. (...) *Spotlight* filmak halako gogoa
> pizten du gure lanbidearekiko, egia da. Halako aldarri bat: kazetaritzak
> baduela injustiziak salatzeko gaitasuna, eta, batez ere, eginbeharra. Gaur,
> hemen."
>
> Gero ikusi ditut Twitterren gure zerrendakideak Leire Narbaiza eta Imanol
> Magro komentatzen La Salla Eibarko kasuak... ondo ulertu badut.
>
> Dakizuena zabaldu nahi baduzue hemendik, gonbidatzen zaituztet: txioek
> baino permanentzia gehixeago dauka (nire ustez) Eibartarrak zerrendako
> artxiboak.
>
> Luistxo
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to