2016-04-13 16:25 GMT+02:00 Eneko Astigarraga <eastigarr...@codesyntax.com>:

> gaur beste ohar bat atera dute Mogel Guraso Elkarteek, "Ez dute gurekin
> hitz egin nahi"
>

ohar hori hemen dago:

https://mogelge.com/2016/04/13/ez-dute-gurekin-hitz-egin-nahi/

DBHren bateratze horren inguruan ez omen dute hitz egin nahi Mogeleko
guraso elkarteekin (Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi)

eneko





>
> 2016-04-11 16:03 GMT+02:00 leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>:
>
>> Hori da kontua: arazua beheragotik hasi bihar da konpontzen!
>>
>> Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> apirilak 11 14:51):
>>
>>>
>>> Mogel Guraso Elkartetik zabaldu dugun gutun hau konpartitu nahi dut
>>> zuekin. Edozein zalantza izanez gero galdetu lasai eta saiatuko gara
>>> argitzen (guraso bat baino gehiago baikaude zerrendan).
>>>
>>>
>>> *Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa*
>>>
>>> Eibarko ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte)
>>> ikasle guztiak zentro bakar batean batu nahi ditu Jaurlaritzak. 700 ikasle
>>> eta kurtso bakoitzean 8 gela izango dituen ikastetxe erraldoi bakar bat, 4
>>> kurtso egiteko 3 eraikin pasatzera behartuz ikasleak. Datorren apirilaren
>>> 21ean hartu nahi dute erabakia.
>>>
>>> Eibarko Eskola Mapa berritzea omen da helburua, baina Jaurlaritzaren
>>> proposamenak ez du mapa aldatzen. Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza
>>> (LH) zentroen artean dauden desorekak onargarriak ez direla aitortzen dugun
>>>  arren, ez da neurri bakarra ere planteatu LH-ko bost zentroen egoera
>>> hobetzeko. Bigarren hezkuntzako bi zentroak —espazialki oso urrun dauden bi
>>> zentroak— bakar batean batzea, horixe da planeko lerro bakarra. Oinarritik
>>> hasi beharrean, etxea sabaitik egiten hasi nahi da.
>>>
>>> Legeak dio eskola-mapa berritzeko prozesua adostasunez eta demokratikoki
>>> egin behar dela, baina Eibarren presaka eta adostasunik gabe egin nahi da.
>>> Zaila iruditzen zaigu sinestea, Eibarren hezkuntzan ditugun arazo ugari eta
>>> anitzen irtenbide bakartzat, DBHko ikastetxeak elkartzea denik. Ez da beste
>>> aukerarik eskaintzen, ez beste inolako zalantza edo biderik proposatzen.
>>>
>>> Eibarren ikastetxe publikoen sare sendo eta kalitatezkoa izan dezagun,
>>> lehenengo urratsa lan-talde zabala osatzea izan beharko litzateke,
>>> hezkuntzako eragile guztion parte-hartzearekin adostasuna aurkitzeko.
>>> Eskatzen dugu, diagnostiko oso eta sendo bat egin dadila Eibarren
>>> hezkuntzak duen egoeraz, premiez, eta erronkez. Hori izan behar da edozein
>>> irtenbide proposatzeko lehenengo urratsa.
>>>
>>> Badirudi, hezkuntzako profesional gutxik babestuko luketela DBHrako
>>> (etapa zail eta gatazkatsu honetarako) horrelako egitura erraldoi bat.
>>> Guraso bezala, pentsatzen dugu, heziketa eta kalitate argudioak lehenetsi
>>> beharko genituzkeela edozein aldaketa egiten hasi aurretik.
>>>
>>>
>>> *Mogel Isasi BHI Ikastetxeko guraso elkarteaJ.A. Mogel Ikastola HLHI-ko
>>> guraso elkartea*
>>> (Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako guraso
>>> elkarteak)
>>>
>>>
>>> https://mogelge.com/2016/04/09/euskal-eskola-publiko-orekatua-eta-kalitatezkoa/
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas
> 1] <http://prospectiva.eu/>
>
>
>
>
>
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas 1]
<http://prospectiva.eu/>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to