Oso fuertia da berbarik egin nahi ez izatia, gero leku berian egon bihar
badozue!

Arazo larrixa dago Eibarren eta 0 urtetik hasi biharko litzake aztertzen,
ez nerabezaruan.

Makro zentruen kontra nago, irakasle naizen aldetik. Hezkuntzan txikitasuna
birtudia da, ikasliari gertutasuna, Konfiantzia  eta goxotasuna emoten
detsalako, batez be nerabezaro inguru horretan.

Euskeraz "hezi" edukatu ez ezik "domar" ere bada. Gure hizkuntziak argi
zekan zein zan eskolian funtziñua! Gizartera moldatzia!

Baina aspaldi akabau zeban eskoliak sorkuntza eta originalidadia.
TYrokelian egindako personak gura dau sistemiak, argi und garbi!

Animo, lagunok!

leire n

Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
apirilak 20 13:31):

> Mogel guraso elkartearen beste ohar bat gaur: "“Hezkuntza komunitatea
> DBHko makro-zentroaren aurka”
> https://mogelge.com/2016/04/20/hezkuntza-komunitatea-dbhko-makro-zentroaren-aurka/
>
> MOgel-ek eta Mogel Isasik ezezkoa eman diote DBHren makro-zentroari eta
> beste alternatiba bat planteatu dute. Harrigarriena beste guraso elkarteen
> jarrera, eskola mapari buruz hitzegiteko hainbat bilera proposamen egin,
> azkena alkatearen bitartez, eta horri ere ezezkoa.
>
> oier.
>
> 2016-04-13 16:49 GMT+02:00 Oier Araolaza <o...@dantzan.com>:
>
>>
>> Bai, hemen oharra osorik:
>> https://mogelge.com/2016/04/13/ez-dute-gurekin-hitz-egin-nahi/
>>
>> Bestalde DVn ere argitaratu da artikulua gaiari buruz:
>>
>> http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201604/13/educacion-fusiona-centros-itzio-20160413000801-v.html
>>
>> oier.
>>
>>
>> 2016-04-13 16:25 GMT+02:00 Eneko Astigarraga <eastigarr...@codesyntax.com
>> >:
>>
>>> gaur beste ohar bat atera dute Mogel Guraso Elkarteek, "Ez dute gurekin
>>> hitz egin nahi"
>>>
>>> 2016-04-11 16:03 GMT+02:00 leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>
>>> :
>>>
>>>> Hori da kontua: arazua beheragotik hasi bihar da konpontzen!
>>>>
>>>> Oier Araolaza<o...@dantzan.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>>>> apirilak 11 14:51):
>>>>
>>>>>
>>>>> Mogel Guraso Elkartetik zabaldu dugun gutun hau konpartitu nahi dut
>>>>> zuekin. Edozein zalantza izanez gero galdetu lasai eta saiatuko gara
>>>>> argitzen (guraso bat baino gehiago baikaude zerrendan).
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Euskal eskola publiko orekatua eta kalitatezkoa*
>>>>>
>>>>> Eibarko ikastetxe publikoetako Bigarren Hezkuntzako (DBH, 12-16 urte)
>>>>> ikasle guztiak zentro bakar batean batu nahi ditu Jaurlaritzak. 700 ikasle
>>>>> eta kurtso bakoitzean 8 gela izango dituen ikastetxe erraldoi bakar bat, 4
>>>>> kurtso egiteko 3 eraikin pasatzera behartuz ikasleak. Datorren apirilaren
>>>>> 21ean hartu nahi dute erabakia.
>>>>>
>>>>> Eibarko Eskola Mapa berritzea omen da helburua, baina Jaurlaritzaren
>>>>> proposamenak ez du mapa aldatzen. Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntza
>>>>> (LH) zentroen artean dauden desorekak onargarriak ez direla aitortzen 
>>>>> dugun
>>>>>  arren, ez da neurri bakarra ere planteatu LH-ko bost zentroen egoera
>>>>> hobetzeko. Bigarren hezkuntzako bi zentroak —espazialki oso urrun dauden 
>>>>> bi
>>>>> zentroak— bakar batean batzea, horixe da planeko lerro bakarra. Oinarritik
>>>>> hasi beharrean, etxea sabaitik egiten hasi nahi da.
>>>>>
>>>>> Legeak dio eskola-mapa berritzeko prozesua adostasunez eta
>>>>> demokratikoki egin behar dela, baina Eibarren presaka eta adostasunik gabe
>>>>> egin nahi da. Zaila iruditzen zaigu sinestea, Eibarren hezkuntzan ditugun
>>>>> arazo ugari eta anitzen irtenbide bakartzat, DBHko ikastetxeak elkartzea
>>>>> denik. Ez da beste aukerarik eskaintzen, ez beste inolako zalantza edo
>>>>> biderik proposatzen.
>>>>>
>>>>> Eibarren ikastetxe publikoen sare sendo eta kalitatezkoa izan dezagun,
>>>>> lehenengo urratsa lan-talde zabala osatzea izan beharko litzateke,
>>>>> hezkuntzako eragile guztion parte-hartzearekin adostasuna aurkitzeko.
>>>>> Eskatzen dugu, diagnostiko oso eta sendo bat egin dadila Eibarren
>>>>> hezkuntzak duen egoeraz, premiez, eta erronkez. Hori izan behar da edozein
>>>>> irtenbide proposatzeko lehenengo urratsa.
>>>>>
>>>>> Badirudi, hezkuntzako profesional gutxik babestuko luketela DBHrako
>>>>> (etapa zail eta gatazkatsu honetarako) horrelako egitura erraldoi bat.
>>>>> Guraso bezala, pentsatzen dugu, heziketa eta kalitate argudioak lehenetsi
>>>>> beharko genituzkeela edozein aldaketa egiten hasi aurretik.
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Mogel Isasi BHI Ikastetxeko guraso elkarteaJ.A. Mogel Ikastola
>>>>> HLHI-ko guraso elkartea*
>>>>> (Sansaburu, Argatxa, Iturburu eta Mogel Isasi ikastetxeetako guraso
>>>>> elkarteak)
>>>>>
>>>>>
>>>>> https://mogelge.com/2016/04/09/euskal-eskola-publiko-orekatua-eta-kalitatezkoa/
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>>
>>>>> ____________________________________________
>>>>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Eneko Astigarraga
>>> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
>>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>>> E-20600-EIBAR
>>> Tel: +34 943 82 17 80
>>>
>>> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
>>> <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
>>> <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes
>>> integradas 1] <http://prospectiva.eu/>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to