Irainduta, saminduta...iguinduta...

Urte askotan gure gurasuek eta  irakasleek eindako lan handi handixari
ezker nik D ereduan ikasi neban 18 urte izan nittun arte.

Laster Eibar herrixan ez da D eredu erreal bat eskainiko 12 urteko
haurrentzat. Ezingo detset nere alabei D eredu erreal bat eskaini DBHrako,
ez bentzat herrixan bertan.
Gogorra da gero!!!!

Negarguria dakat, inpotentzia...

Mapa eskolar berri bat behar dela herrian, ados nago. Diagnostiko bat jaso
dugu etorkinen tasak ez dirala era egokian banatzen, ados.
Baina iƱok ez dau diagnostiko horretan euskeria aittatu be eitten; eta hau
ez da Ondarru.
Eibarren euskeriak arnasgunek behar dituela garbi dago baina orain 12
urteko haurrak arnasgune gabe utziko ditugu hezkuntzan.

Beraiek emandako diagnostikoa konpondu ahal duen planteamendua egin du
Mogelek, baina beste eskolek ez dute irakurri ere egin nahi. Delegaritzak
ez digu lagundu nahi.
Eibarren euskaldunak, erdaldunak eta etorkinak bizi gara. Euskaldunak
ezingo gara geto batean mantendu, are gutxiago eskola publiko baten
barruan, noski ezetz. Etorkinak euskaldundu daitezke ingurune euskaldun
batean, eta horretan saiatu beharko gara. Horretarako Haur hezkuntzatik
hasi beharko dugu, eta gaur egiten dugun lanaren bikoitza egin behar bada
ere, egingo dugu.
Baina ez, jarrai dezala denak berdin eta 12 urterekin denak bateratzearekin
konponduko da dana, ezta?. Eta bueno, 8 lerroko makro planteamendu horrek
izan ditzakeen eragin pedagogikoez ez dut jardungo orain, euskeriaren
ikuspuntutik  jarraitu nahi dut eta.

12 urteko haur guztiak elkartzeak, aurretik ezer egiteke, euskeriari egingo
dion kaltea izugarria izango da!!!
 D eredu bat eskainiko omen da, nik badakit hori ez dela D eredu erreal bat
izango.

Josu Mendikute, Ibone Lamarain,....zer gertatu bihar da hamen? ez noia
beste partiduei erantzukizunik eskatzera baina zuek bakarrik laga
gaittuzue, Euskara zuena be bada ba???

Gema Lopez de Txabarrik atzo esan zezkuazenak aittatu be ez ditut ein nahi
ondiokan korapilua barruan dakat eta.

hasieran esan doten moruan saminduta dao.
Zaloa
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to