Zenbat eta gehixago jakin, orduan eta konbentziduago nago hamen iraganak
badakala garrantzixa. Mogel-Isasiren sortziaz nabil. Orduan be mapa
eskolarrian ez zan agertzen. Eta askoren lanari esker sortu zan.

Nik ez dittut gauza asko aitzen. Ez dot makro zentro baten onurarik
ikusten, ekonomikkua ez bada behintzat (Eta hori bai dala triste eta
lotsagarrixa!).

Era berian, ez dot ulertzen zelan gura daben ume guztiak alkartzia, baiña
gurasuen arteko komunikaziñorik ez egotia.

Azkena: zergaittik oin hori guztiori?

leire n

Zaloa Etxaniz<zetxa...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
maiatzak 6 10:44):

> Hortan arrazoia dakazu, delegaritzak aspaldi erabaki zeban hau eta gañera
> ziñ egin zien eskola batzuei hau gauzatuko zela.
>
> Horrek bi arazo ekarri ditu:
>
> Batetik dekretuak exijitzen dittuan diagnostiko integrala, eragile guztien
> partaidetza ... eta beste hainbat urrats urratu ditu. Guk salatu genuen
> hau, Organo Gorenetan onarturiko minimoen agiri bat presentatu genuen eta
> prozesua etetea eskatu. Dena alferrik.
>
> Eta bestetik, lortu dute beste ikastetxeek gurekin hitz egin nahi ez
> izatea; beraiek emandako hitzari heldu nahiez beste edozein proposamen,
> elkarrizketa edo komunikazioa ukatuz. Herriko kohesioan zauri larri bat
> eragin dute eta herrian konfrontazio giro batera eraman gaituzte. Oso oso
> egokia elkarrekin proiektu amankomun bat eratzeko!
>
> Guzti hau leporatu genien bai, aurrez aurre etziko bileran, eta Gema
> Gonzalez de Txabarrik orduan bere profesionaltasun eta kalitate eza
> erakutsi zigun bere erantzun eta irainekin.
>
> zaloa
>
> Igone Lamarain<igonelamar...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko maiatzak 6 09:13):
>
> Gasteizkoa berbideratzeko "neurri" batzuk hartu genduazen, EH Bildun
>> legebiltzarkidia Eibarko pare bat gurasokin elkartu zan sinatu eta egun
>> bira, kontu batzuk argittu eta aurrera begirako hainbat kontu pentsatzeko.
>> Hortaz gain, lantalde bat sortu dogu han honen jarraipena egitteko (HH eta
>> LHren inguruko hausnarketa barne).
>>
>> Eibarrerako ekinbide batzuk be pentsatzen ari gara, batez be herrixan
>> eragiteko.
>>
>> Dana dala, argi dago Jaurlaritzak eskola-mapan aldaketa proposatu
>> zebanian, ez zebilela proposamen bat egitten. Atzera bueltarik ez dakan
>> erabaki bat zan hau. Beste gauza askoren artian, gu oiñ ikaragarri
>> kezkatzen gaittu makrozentruan sorrerak. Uste dot oso kezkagarrixa dala
>> nerabe eta gaztetxuen formazioa makrozentro batera bideratzia. Hankasartze
>> handixa ikuspegi pedagogikotik.
>>
>> lanian jarraittuko dogu,
>>
>> igone
>>
>>
>> Zaloa Etxaniz<zetxa...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko maiatzak 5 14:24):
>>
>> Bilduren hitzak hauek izan zirela: "Bat gatoz, adostasun handia eta
>>> zabala dagoelako Eibarko Komunitatean, hezkuntza komunitatean, Eibarko
>>> herrian"
>>>
>>> Ni ez nago oso jantzia politikan baina herriko Bilduko ordezkariek ez
>>> baduzue horrekin bat egiten mozio bat aurkeztu beharko zenukete, behintzat
>>> jasota gera dadin.
>>>
>>> zaloa
>>>
>>> leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2016(e)ko maiatzak 5 13:30):
>>>
>>> Bueno, legebiltzarrekua esplikau leike nonork? Ze gertau zan?
>>>>
>>>> leire n
>>>>
>>>> Zaloa Etxaniz<zetxa...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2016(e)ko maiatzak 5 13:01):
>>>>
>>>> EH Bilduk Gazteizen esandakuak asko mindu ninduen, esaten dozun moruan
>>>>> gurekin batera arazoarekin sentsibilizatuta sentidu bait zaittuet 
>>>>> prosezuan
>>>>> zihar, laguntzeko prest eta derrepente deklaraziño haiek!!!
>>>>>
>>>>> Hortaz, zuen gañekuak zuen lana gitxietsi dabe eta hankia sartu dabe
>>>>> barruraino, miñ haundixa eiñaz!
>>>>> Eitten dozun autokritika hori bene-benetan eskertzen detsut. Gaur
>>>>> egunian ez dau iñok ezer errekonozitzen politikan eta horrek dotoretzen
>>>>> zaittu nere ustez.
>>>>> Bestalde pozten nahiz barkuan bakarrik ez gaozela irakortziaz, nahiz
>>>>> eta jada alperrik dan.
>>>>>
>>>>> zaloa
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Igone Lamarain<igonelamar...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2016(e)ko maiatzak 5 12:33):
>>>>>
>>>>>> Eguerdi on
>>>>>>
>>>>>> Gu be asko kezkatzen gaittuen gai bat da hau, eta horregaittik
>>>>>> gabiltza honen lanketia egitten hasieratik, honen berri izan genduanetik.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Mogeleko guraso batek emon zeskun honen berri. Guk ez genkixan ezebe
>>>>>> eta legebiltzarreko EH Bildun ordezkarixak gure bittartez enteratu ziran.
>>>>>> Beraz, pauso hau emotia Jaurlaritzak berak erabaki zeban inokin 
>>>>>> kontrastatu
>>>>>> barik eta inori honen berri emon barik.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Mogeleko (eta beste eskoletako) guraso elkartiekin, irakasliekin,
>>>>>> zuzendaritzakin edota maila pertsonalian gerturatu jakuzen gurasuekin
>>>>>> elkartu gara askotan.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Mogelekuak izan dira idatziz proposamen bat egin daben bakarrak, eta
>>>>>> guri be bidali zeskuen. Berton diagnostikua, parte-hartzia eta adostasuna
>>>>>> biharrezkuak dirala jartzen zeban. Guk bat egin genduan horrekin eta hala
>>>>>> adierazi eta eskatu dogu gure esku dagozen leku danetan.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Herriko kohesio sozialak kezkatzen gaittu asko, euskeriakin batera,
>>>>>> noski. Eta matrikulaziñuan etorkinekin daguan desoreka (haur hezkuntzan
>>>>>> batez be) kontuan hartuta hasieratik esan dogu prozesua hezkuntza sistema
>>>>>> osuan emon bihar dala eta ikuspegi guztiak eduki bihar dirala kontuan,
>>>>>> euskara barne (edo euskara erdigunian).
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hamaika bider esan detsagu alkatiari esku hartu bihar dabela Udalak.
>>>>>> Udalan eskumena ez dala erantzun desku beti. Beste hamaika bider esan
>>>>>> detsagu hezkuntza biharbada ez dala Udalan eskumena izango, baina bai
>>>>>> eskolaz kanpoko guztia, eta Udalan zeregina dala herriko kohesinuan alde
>>>>>> lan egittia eta Eibarren euskeriak eduki bihar daben lekua eukitzeko
>>>>>> neurrixak hartzia. Ahaztu barik, hezkuntza Udalan eskumena izan ez arren
>>>>>> bere iritzixak eta eskaerak bideratu ahal dittuala.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Gainera Udalak, bere eskumena izan ez arren, parte hartu dau hainbat
>>>>>> bileratan. Guk eskatu genduan bilera horietan inmigrazio eta euskara
>>>>>> teknikuak egotia. Ez zetsen laga juaten.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Guraso elkartiak elkartzeko Mogelekoen eskaerari uko egin detse
>>>>>> etangabe gainontzeko guraso elkartiek. Alkatiari neurrixak hartzeko 
>>>>>> eskatu
>>>>>> gentsan. Ez dogulako ulertzen elkartu nahi ez izatia, ez dauka zentzurik.
>>>>>> Gurekin harremanetan jarri diran gainontzeko eskoletako gurasueri be esan
>>>>>> detsegu askotan ez dogula ulertzen uko egittia elkartziari.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hasiera-hasieratik proposatu dogu honen lanketa integrala egittia.
>>>>>> Honekin batera eskolaz kanpoko azterketa be eskatu dogu, eskolaz kanpoko
>>>>>> eremua landu ahal izateko udalak bere eskumenetik, lantalde edo batzorde
>>>>>> baten sorreria be eskatu dogu (hezkuntza komunitatia, udaleko teknikuak,
>>>>>> herritarrak ordezkatuta). Muzin egin detse danari.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Eibarko EH Bilduk bere desadostasuna adierazi zetsan legebiltzarreko
>>>>>> EH Bilduri hartutako erabaki baten gainian (DBHren fusioa 2017-18rako).
>>>>>> Erabaki horren zegaittiak argitzeko, hamendik aurrera ze egin geinken 
>>>>>> ondo
>>>>>> zehazteko eta adosteko elkartu ziran zapatu atsalde batian mogeleko 
>>>>>> guraso
>>>>>> bi EH Bilduren legebiltzarreko ordezkari batekin. Eta, oker ez banago,
>>>>>> bideorritxo bat adostu zeben.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Gure ustez hanka-sartzia izan zan EH Bilduren erabakixa Gasteizen.
>>>>>> Baina EH Bilduk jarri zeban parlamentuko hezkuntza batzordian Eibarren HH
>>>>>> eta LH be, hau da, hezkuntza-sistema osua aintzat hartzeko beharra mahai
>>>>>> gainian. Makro zentruan kontra daguala be argi esan dau EH Bilduk.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Biharbada ez genduan urrats guztietan asmatuko, baina nik
>>>>>> pertsonalki, ezin dot onartu ezer egin ez dogula entzutia, azarotikan 
>>>>>> egin
>>>>>> dogu jarraipena, azarotikan gabiltza lantzen, etengabe. Ez dogu publikoki
>>>>>> landu, ez dogu gure urrats eta bileren berri emon, ez dogu pentsau
>>>>>> biharrezkua zanik, barne mailan landu dogu. Horregaittik pentsatu ahal 
>>>>>> dabe
>>>>>> askok ezer egin ez dogula. Baina ziurtatu ahal detsut ez dala egon egunik
>>>>>> gai hontaz eztabaidatu ez dogunik eta zer egin geinken pentsatzen aritu 
>>>>>> ez
>>>>>> garanik.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Zoritxarrez guk be gure mugekin egin dogu topo. Ez Jaurlaritzan ezta
>>>>>> Eibarren be ez dagoz gure esku erabakixak. Eragitia edo eragiten saiatzia
>>>>>> bai, noski. Eta horretan gabiltza.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> igone
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> _______________________________________________
>>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>>
>>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to