Pozgarria da halako iniziatiben berri irakurtzea, bai gero! Zorionak Nerea
eta Maialen! Norberaren herriaren alde jardutea eta inguruak kritikatzea
bateko eta besteko foroetan ongi dago baina ez du askotarako balio gero
halako proposamen konkretuetan zirriborratzen ez badira. Ezertarako balioko
ez duen sentipenaz beraz, ez da ohikoa energia eta denborarik inbertitzea
komunitatearen aldeko proposamenetan.  Eze, gure agintariei proposamen
konkretuak gustatzen zaizkie eta inoiz zorte pixkatekin kontuan ere hartzen
dituzte...ea ba.

Proposamenari dagokionez berriz, zer esango du halako proiektu baten
aurrean 3 urteko bi umeren guraso batek eta negu betean gaudela...!! Lau
jubiletxe dituen Eibar honek bi edo hiru beharko lituzkeela halakoak! Eta
eskatzen hasita, 10.000 biztanleko bat, legez! Edo akaso, fintzen jarrai
dezadan (eta Gariren beste mezu bati helduta) jubiletxeak eta ludotekak
moduko aisialdirako espazio estankoen eredua aldatzea ez legoke gaizki,
haien jarduera eta erabiltzaile motaren arteko elkartrukea bideratuz. Agian
orduan Unztagako futbolari gazteek hobeto ulertuko lituzkete jubiletxera
doazen aitona-amonak... eta alderantziz.

aRKITETUa

Josu Garate Suinaga




Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 urt. 25,
or. (08:47)):

> Egun on,
>
> Ipuruako merkatu plaza hutsik dago edo laster hustuko da, ez nago ziur.
> Orain arte Osakidetzako bulego/laborategi bat zegoen eta orain ospitale
> berrira eraman dute zerbitzu hori.
>
> Hortik tiraka, Nerea Mendikute arkitektua eta Maialen Araolaza
> fisioterapeutaren artean pentsatu dute erabilera anitzeko elkargune bat
> sortzeko toki egokia dela, eta proiektuaren ideia definitzen lan eder bat
> egin dute, lehendik ezagunak diren ereduetan oinarrituz.
>
> Udalak beste ideia batzuk ditu bertarako (etxe gehiago egitea) baina hala
> ere proposamena kontutan hartuko omen dute, eta badirudi beste
> alderdietatik ere ondo ikusten dutela ideia. Bueno, hauteskundeak laster
> datoz eta oraingoz denak hitz onak, ikusiko dugu.
>
> Proiektua bera hemen ezagutu daiteke:
> https://es.scribd.com/document/396674458/Ipuruako-Merkatu-Plaza-Auzoko-Gunea-20190102-Txostena
>
> Ideia honi babesa eman, lagundu eta jarraipena egin ahal izateko onena
> beraien Facebook orriari "Datsegit" egitea:
> https://www.facebook.com/IpuruakoMerkatuPlaza
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to