Oso ekimen interesgarrixa, laguntzeko prest!

Ane

El vie., 25 ene. 2019 a las 10:56, josu garate (<arkite...@dantzan.com>)
escribió:

> Pozgarria da halako iniziatiben berri irakurtzea, bai gero! Zorionak Nerea
> eta Maialen! Norberaren herriaren alde jardutea eta inguruak kritikatzea
> bateko eta besteko foroetan ongi dago baina ez du askotarako balio gero
> halako proposamen konkretuetan zirriborratzen ez badira. Ezertarako balioko
> ez duen sentipenaz beraz, ez da ohikoa energia eta denborarik inbertitzea
> komunitatearen aldeko proposamenetan.  Eze, gure agintariei proposamen
> konkretuak gustatzen zaizkie eta inoiz zorte pixkatekin kontuan ere hartzen
> dituzte...ea ba.
>
> Proposamenari dagokionez berriz, zer esango du halako proiektu baten
> aurrean 3 urteko bi umeren guraso batek eta negu betean gaudela...!! Lau
> jubiletxe dituen Eibar honek bi edo hiru beharko lituzkeela halakoak! Eta
> eskatzen hasita, 10.000 biztanleko bat, legez! Edo akaso, fintzen jarrai
> dezadan (eta Gariren beste mezu bati helduta) jubiletxeak eta ludotekak
> moduko aisialdirako espazio estankoen eredua aldatzea ez legoke gaizki,
> haien jarduera eta erabiltzaile motaren arteko elkartrukea bideratuz. Agian
> orduan Unztagako futbolari gazteek hobeto ulertuko lituzkete jubiletxera
> doazen aitona-amonak... eta alderantziz.
>
> aRKITETUa
>
> Josu Garate Suinaga
>
>
>
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 urt.
> 25, or. (08:47)):
>
>> Egun on,
>>
>> Ipuruako merkatu plaza hutsik dago edo laster hustuko da, ez nago ziur.
>> Orain arte Osakidetzako bulego/laborategi bat zegoen eta orain ospitale
>> berrira eraman dute zerbitzu hori.
>>
>> Hortik tiraka, Nerea Mendikute arkitektua eta Maialen Araolaza
>> fisioterapeutaren artean pentsatu dute erabilera anitzeko elkargune bat
>> sortzeko toki egokia dela, eta proiektuaren ideia definitzen lan eder bat
>> egin dute, lehendik ezagunak diren ereduetan oinarrituz.
>>
>> Udalak beste ideia batzuk ditu bertarako (etxe gehiago egitea) baina hala
>> ere proposamena kontutan hartuko omen dute, eta badirudi beste
>> alderdietatik ere ondo ikusten dutela ideia. Bueno, hauteskundeak laster
>> datoz eta oraingoz denak hitz onak, ikusiko dugu.
>>
>> Proiektua bera hemen ezagutu daiteke:
>> https://es.scribd.com/document/396674458/Ipuruako-Merkatu-Plaza-Auzoko-Gunea-20190102-Txostena
>>
>> Ideia honi babesa eman, lagundu eta jarraipena egin ahal izateko onena
>> beraien Facebook orriari "Datsegit" egitea:
>> https://www.facebook.com/IpuruakoMerkatuPlaza
>>
>> Gari
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to