> 
> Non dago margo pote pare batekin peatonalizazioak bultzatzen zituen 
> Mendicute? ;-)
> Gari

Hemen!!!! Hori egin nahi dut kotxeak kaleetatik kendu ta aparkalekuetan 
sartuta! ;-)

josu







> 
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 
> ots. 11, al. (15:26)):
>> Kaixo Gari: 
>> 
>> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat 
>> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla inkonpatibleak. 
>> 
>> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa 
>> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren 
>> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira. 
>> 
>> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar direla 
>> eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu. Erdigunetik 
>> aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman. Zailtasunak 
>> jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz, oinezkoari. 
>> 
>> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen, 
>> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez, 
>> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10 
>> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan 
>> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta 
>> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat. 
>> 
>> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko ikuspegi 
>> anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak sortu nahi 
>> ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu ahal 
>> izateko. 
>> 
>> josu
>> 
>> 
>> 
>> 
>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots. 11, 
>> al. (14:51)):
>>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta Errebaleko 
>>> proiektura iritsi da.
>>> 
>>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz bat. 
>>> Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>> 
>>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta toki 
>>> berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer egin 
>>> behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit 100, 
>>> 1000 edo 10000 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe gutxiago 
>>> nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>> 
>>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua 
>>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>> 
>>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago 
>>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak. 
>>> 
>>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez 
>>> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren 
>>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>> 
>>> Gari, kotxeduna
>>> 
>>> 
>>> 
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> 
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to