Gabon,

Bai, ados zuekin Leire eta Josu. Hasieratik oso surrealista ein jakun geuri
be. Lehendabiziko egunetan, Urkizun: Huntza, pailazuak, Oskorri...
Azkenetan, Raphael, Bisbal, Chayanne... Oso Torrentianoa dana.
Ulertzen da euren borondate ona eta herrixa alaitziana eta eskertzen da.
Baina neri apur bat kutria be iruditzen jata, egixa esan. Errespetu osoz.
Baina, dantzena ez dakit...
Nun dagoz mugak? Zer lortu nahi da? Zertarako? Zelan?

Ia zer erabakitzen dan eta ia laster haize pixkat hartu geinken danok. :)

Aste ona izan,

Ane



El dom., 19 abr. 2020 21:04, leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>
escribió:

> Eskerrik asko, Josu. Uste dot ondo egin dozuela erabagi hori hartzen.
> BAiña 8retan izan bihar da? Txaluak jasotzeko? Astiro-astiro dabiz...
> leire, txalotzailia noizian behin
>
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 api. 19, ig. (14:51)):
>
>> Arratsalde on,
>>
>> Modu espontaniuan hasi zan, ez dakit zehazki nun, Larrialdi Zerbitzuek
>> (anbulantziek, udaltzainek eta abar) txaluak eskertzeko keinu bat egittia
>> musika jarriz. Erantzun ona jaso dau hasieratik, orokorrian, herriz herri.
>>
>> Umoriak eta katxondeuak beti dake frenadaz pasatzeko arriskua, eta muga
>> hori subjetibua da (batzundako graziosua izan leikena, beste batzundako
>> ernegatzeko modukua).
>>
>> Azken egunotan musika aukeraketiakin eta ordutegixakin keja gehixago jaso
>> doguz, bereziki atzo. Showan inguruan iritzi kontrajarrixak, asko
>> kontrakuak. Nere iritziz, udaltzainak borondate onaz saiatu dira jendia
>> alaitzen.... eta zeregin horretan desmadrera pasatzia erreza da (txarangero
>> esperientziatik diñot!). Komentatu dogu bozeramaillien batzordian eta
>> adostu dogu guzti horri neurrixa jartzia.
>>
>> Musikaren aukeraketan letra sexistak alboratu, hizkuntza irizpidia
>> kontuan izan, Eibarko taldiak sartu. Denbora aldetik, ordu laurden inguruko
>> kontua izatia, kalian txandakatuz egun batetik bestera. Eta musika jarri
>> bai, baina zirkua montatu barik. Hori da zinegotzixok berba egin doguna.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>>
>> El 19 abr 2020, a las 14:21, leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com>
>> escribió:
>>
>> 
>> Aupa!
>> Badira aste batzuk 8retako txaluen ostian munizipalak auto ofizialetan
>> pasatzen dirana , musika jarritta eta sirenak jotzen.
>> Behin kalian ikustia tokau jatan, amanetik etxera nentorrelako. Egun
>> horretan, suhiltzailliekin abtera zoiazen. Dana oso rarua (baiña egunetan
>> zer ez da, ba, rarua!).
>> Harrezkeroz, ez dittut ikusi nere bentanatik ez dalako errepidia ikusten.
>> Entzun bai.
>> Aste honetara arte "Txanpon baten truke", "Maite zaitut", "Ireki
>> bihotza", "Ikusi mendizaleak" kantuak jarri dituzte, behintzat hemendik
>> pasatzerakuan.
>> Astion, baiña "Bomba" King Africarena, eta beste musika bat gaztelaniaz
>> jarri dabe. Ikusten ez nittuanez, dudia nekan eurak ete ziran, bistako
>> aldaketia begittandu jatalako.
>> Baiña  bidio hau (https://twitter.com/i/status/1251613703855910912)
>> ikusitta, eurak dira, seguru.
>> Ointxe nere galderak: munizipalak kalian dantza egitteko dagoz? Itzela
>> iruditzen jata! Eta txaluen orduan pasatzia ez da txaluak jasotzeko? Ze
>> alaitzeko balitza, 7retan pasatzia zeken, edo 3retan!
>> Zerrenda honetan munizipal bat badakagu, zinegotzi batzuk be bai. Zer
>> dakazue esateko? Ni oso haluzinatuta nago, benetan, ez dakit ze helburu
>> dakan honek guztionek!
>> Bestiok zer diñozue?
>> leire, harrittuta
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to