Kaixo Jon,

Eskerrik asko. Interesgarria jakitea noiztik den baserri hori berea.
Banekien berea zela baina uste nuen aspaldiagoko kontua zela.

Hau zein kondek egin zuen? Jose Maria Areilza y Martinez de Rodas famatuak
(gaur egun 115 urte inguru izango zituenak) ala Enrique semeak (1934an
jaiotakoa)? Adin aldetik kokatzeko diot.

Hondartzako etxean jendea ikusten zen aurtengo udan, ez dakit oinordekoak
edo maizterrak edo zeintzuk.

Gari

Hau idatzi du JON ETXABE (jonetxa...@gmail.com) erabiltzaileak (2020 ira.
1, ar. (09:41)):

> Nik Saturraranen apaizgai nintzela ezagutu nuen delako kondea. Han
> etortzen zen tente asko hondartzara lehenengo, baserrira gero.. Hondartza
> ertzean dagoen baserria erosi zuen. Gu "zazpi hondartzak" deitzen genien
> haitz eta osteko hondartzara baserri aurretik joaten ginen, betiko pasabide
> naturala eta erosoa zen. Gure kondeak baserria erosi, egokitu, eta
> pasabidea itxi zuen, bere egin zuen betiko herritarren pasabidea.
> Haitzetan dagoen pasabide estu eta arriskutsua egin zuen ordez, eta kitxo.
> Goian dagoen txaleta eraiki zuen semearentzat, inguru guztia bete koto
> pribatua.
>
> El lun., 31 ago. 2020 a las 17:08, Gari Araolaza (<g...@eibar.org>)
> escribió:
>
>> Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y
>> Carvajal
>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal
>> izan beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de Areilza
>> y Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra)  berriki hil denez. Baina Jose
>> Mariak baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez
>> dakit Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen aita
>> zen Areilza famatua, ministro eta frankismoko hainbat kargu izandakoa.
>>
>> Mutrikuar jatorriko Jose Maria honen ama da Carvajal y Urquijo, eta bere
>> neba da Isasiko markesa
>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jaime_Carvajal_y_Urquijo
>>
>> Jauregiari buruz, merezi du ikusteak. Turismo asmoarekin edozein jauregi
>> edo gaztelu bisitatzean hutsunea sentitu izan dut, baita ondo zaindutako
>> tokietan ere (Frantzian adibidez). Gela hutsak, altzari eta gauzarik gabe,
>> han inor ez dela bizi garbi gelditzen da. Altzari eta trastoak saldu edo
>> kapitaleko etxebizitzara eramango zituzten, eta sarritan antikuarioetan
>> erositako gauzak egoten dira erakusgai.
>>
>> Ez da Mutrikuko Arrietakua jauregiaren kasua. Etxea bete-beteta dago, eta
>> nabari da jatorrizko muebleak direla, ez dago rellenoko ezer ere ez. Etxeak
>> suerte hori izan du, igual beharrik ez zuten izango jabeek edo beraien
>> atentzioa beste propiedade batzuetan izango zuten... auskalo. Kontua da han
>> daudela 17. eta 18. mendeko altzari, objektu, liburu, mapa eta arropak,
>> etxearen 4 edo 5 solairuetan banatuta. Atzeko aldean parke "sekretu"
>> ederra, bertaratzeko pasarela eta guzti. Are gehiago esango nuke, zaintza
>> gehixeago merezi dutela hango gauza guztiek, dena museo bat da eta. Ondo
>> katalogatu, restauratu eta bitrinan jartzeko modukoak gauza gehienak.
>> Eskerrak bisita gidatuetara jende gutxi eta modu mugatuan joaten den.
>>
>> Guri bisitako gidari denon ezaguna den Nerea Alustiza tokatu zitzaigun
>> eta 4 lagun bakarrik izan ginen, beraz lasai eta gustora ikusteko moduan.
>>
>> Hementxe bisita egiteko informazio gehiago
>> https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/arrietakua-jauregia?lang_code=eu
>>
>> Gari
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
>> erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (12:14)):
>>
>>> Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta
>>> gidatuak eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker ez
>>> banago).
>>> https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/
>>> Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer.
>>>
>>> O.
>>> El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>>
>>> Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko
>>> liburua aurkeztu zanian
>>> https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres
>>> Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia besterik
>>> ez jakola falta izan!
>>> Republikanuak, badakizu!
>>> Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua?
>>> leire n
>>>
>>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 abu.
>>> 31, al. (10:59)):
>>>
>>>> ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin beharko
>>>> digu ba, halako meritoekin...
>>>>
>>>> Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata ailegatu
>>>> naiz markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea bisitatzeko aukera
>>>> izan dut eta hainbat konturen berri izan dut.
>>>>
>>>> Gari
>>>>
>>>> leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>> (2020 abu. 30a, ig. 20:11):
>>>>
>>>>> Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan laguna da,
>>>>> bai.
>>>>> Edarra pajarua!
>>>>> leire n
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020
>>>>> abu. 30, ig. (19:53)):
>>>>>
>>>>>> Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de Isasi
>>>>>> titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de Carvajal y
>>>>>> Urquijo izena daukana.
>>>>>>
>>>>>> Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu hori
>>>>>> Eibarko Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da?
>>>>>>
>>>>>> Gari
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to