Ene, Tamara Falcó Preyslerren (Isabelen alabia) koiñatua! endogamia hutsa!

leire, Kaixo-ren korresponsala

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020 ira. 3,
og. (18:55)):

> Aiba, ze kasualitate!  Ba Googlek abisatu dit Isasiko markesaren semea hil
> dala 56 urterekin
>
>
> https://www.revistavanityfair.es/sociedad/articulos/jaime-carvajal-urquijo-rey-juan-carlos-sofia-borbones-amistad/42365
>
> Gari
> Ecos de sociedad sekzioa
>
> Zaloa Etxaniz <zetxa...@codesyntax.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
> ira. 2a, az. 09:45):
>
>> Nik be ezautzen ditxut Kondian plaiko etxian bizi zan familixia. Gu beti
>> Saturraranen eta amaman sonbrillia eta sillak kondian etxian gordetzen
>> genitxuan familixiakin harreman haundixa ein genduan eta. Askotan juan
>> bihar izaten nintzan bertara sillak gorde edo batzera. Etxeko behe partian
>> gela haundi bat zeuan itsasora begiratzen zeban leiho haundi batekin.
>> Harrizko paretekin beti fresko mantentzen zan eta neri demaseko inpresiñua
>> eitxen zeztan hango hotzetik plaira begira egotiak, etxe haren
>> dekoraziñuak... Korrika eitxen neban errekaua badaezpada.
>> Jazinto (aitxa) hil zanian Mutrikura juan ziran bisitzera eta orduandik
>> ez dakitx zein bizi dan bertan.
>>
>> zaloa
>>
>>
>> Hau idatzi du Zapiain Markos (mzapi...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> ira. 2, az. (09:13)):
>>
>>> 1988-1989 ikasturtean Mutrikuko institutuan ibili ginenoi Jose Maria
>>> Areilzari esker lortu zuela herriak ikastetxea esaten ziguten, Madrilen
>>> zituen kontaktuak eta ministro-kontseilua emaztearen herriaren alde
>>> baliaturik. Berez, biztanle-kopurua kontuan hartuta, ez omen zegokion. EAEn
>>> oso zabaldua dagoen ohitura deigarri bati jarraiki, kanposantuaren ondoan
>>> eraiki zuten ikastetxea, jakitatea ezinbestez dagoela heriotzari lotua
>>> iradokiz bezala. Filosofiaren helburuetako bat da behintzat heriotzaren
>>> beldurra gainditzea. Areilzaren Saturrarango etxea zaintzen zuen familiaren
>>> seme nagusia ikasle izan nuen: mutil zentzuduna, fidagarria. Sasoi hartan
>>> putetxe bat zabaldu zuten Saturraranen. 1989ko udaberrian sarekada bat egin
>>> zuten eta Ondarroako bezero batek iskanbila ederra sortu zuen poliziek
>>> zeramaten bitartean, zerbitzua ordaindua zuela eta zor zitzaiola, gatazka
>>> emaztearen eta seme-alaben belarrietara helduko ote zen axola barik itxuraz.
>>>
>>> Hau idatzi du JON ETXABE (jonetxa...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>>> ira. 2, az. (08:18)):
>>>
>>>> Jose Maria izan behar zuen, gizon heldua baitzen gu gaztetxo ginenean.
>>>>
>>>> El mar., 1 sept. 2020 a las 13:47, Gari Araolaza (<g...@eibar.org>)
>>>> escribió:
>>>>
>>>>> Kaixo Jon,
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko. Interesgarria jakitea noiztik den baserri hori berea.
>>>>> Banekien berea zela baina uste nuen aspaldiagoko kontua zela.
>>>>>
>>>>> Hau zein kondek egin zuen? Jose Maria Areilza y Martinez de Rodas
>>>>> famatuak (gaur egun 115 urte inguru izango zituenak) ala Enrique semeak
>>>>> (1934an jaiotakoa)? Adin aldetik kokatzeko diot.
>>>>>
>>>>> Hondartzako etxean jendea ikusten zen aurtengo udan, ez dakit
>>>>> oinordekoak edo maizterrak edo zeintzuk.
>>>>>
>>>>> Gari
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du JON ETXABE (jonetxa...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>>>>> ira. 1, ar. (09:41)):
>>>>>
>>>>>> Nik Saturraranen apaizgai nintzela ezagutu nuen delako kondea. Han
>>>>>> etortzen zen tente asko hondartzara lehenengo, baserrira gero.. Hondartza
>>>>>> ertzean dagoen baserria erosi zuen. Gu "zazpi hondartzak" deitzen genien
>>>>>> haitz eta osteko hondartzara baserri aurretik joaten ginen, betiko 
>>>>>> pasabide
>>>>>> naturala eta erosoa zen. Gure kondeak baserria erosi, egokitu, eta
>>>>>> pasabidea itxi zuen, bere egin zuen betiko herritarren pasabidea.
>>>>>> Haitzetan dagoen pasabide estu eta arriskutsua egin zuen ordez, eta 
>>>>>> kitxo.
>>>>>> Goian dagoen txaleta eraiki zuen semearentzat, inguru guztia bete koto
>>>>>> pribatua.
>>>>>>
>>>>>> El lun., 31 ago. 2020 a las 17:08, Gari Araolaza (<g...@eibar.org>)
>>>>>> escribió:
>>>>>>
>>>>>>> Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y
>>>>>>> Carvajal
>>>>>>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal
>>>>>>> izan beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de 
>>>>>>> Areilza
>>>>>>> y Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra)  berriki hil denez. Baina Jose
>>>>>>> Mariak baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez
>>>>>>> dakit Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen 
>>>>>>> aita
>>>>>>> zen Areilza famatua, ministro eta frankismoko hainbat kargu izandakoa.
>>>>>>>
>>>>>>> Mutrikuar jatorriko Jose Maria honen ama da Carvajal y Urquijo, eta
>>>>>>> bere neba da Isasiko markesa
>>>>>>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jaime_Carvajal_y_Urquijo
>>>>>>>
>>>>>>> Jauregiari buruz, merezi du ikusteak. Turismo asmoarekin edozein
>>>>>>> jauregi edo gaztelu bisitatzean hutsunea sentitu izan dut, baita ondo
>>>>>>> zaindutako tokietan ere (Frantzian adibidez). Gela hutsak, altzari eta
>>>>>>> gauzarik gabe, han inor ez dela bizi garbi gelditzen da. Altzari eta
>>>>>>> trastoak saldu edo kapitaleko etxebizitzara eramango zituzten, eta 
>>>>>>> sarritan
>>>>>>> antikuarioetan erositako gauzak egoten dira erakusgai.
>>>>>>>
>>>>>>> Ez da Mutrikuko Arrietakua jauregiaren kasua. Etxea bete-beteta
>>>>>>> dago, eta nabari da jatorrizko muebleak direla, ez dago rellenoko ezer 
>>>>>>> ere
>>>>>>> ez. Etxeak suerte hori izan du, igual beharrik ez zuten izango jabeek 
>>>>>>> edo
>>>>>>> beraien atentzioa beste propiedade batzuetan izango zuten... auskalo.
>>>>>>> Kontua da han daudela 17. eta 18. mendeko altzari, objektu, liburu, mapa
>>>>>>> eta arropak, etxearen 4 edo 5 solairuetan banatuta. Atzeko aldean parke
>>>>>>> "sekretu" ederra, bertaratzeko pasarela eta guzti. Are gehiago esango 
>>>>>>> nuke,
>>>>>>> zaintza gehixeago merezi dutela hango gauza guztiek, dena museo bat da 
>>>>>>> eta.
>>>>>>> Ondo katalogatu, restauratu eta bitrinan jartzeko modukoak gauza 
>>>>>>> gehienak.
>>>>>>> Eskerrak bisita gidatuetara jende gutxi eta modu mugatuan joaten den.
>>>>>>>
>>>>>>> Guri bisitako gidari denon ezaguna den Nerea Alustiza tokatu
>>>>>>> zitzaigun eta 4 lagun bakarrik izan ginen, beraz lasai eta gustora 
>>>>>>> ikusteko
>>>>>>> moduan.
>>>>>>>
>>>>>>> Hementxe bisita egiteko informazio gehiago
>>>>>>> https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/arrietakua-jauregia?lang_code=eu
>>>>>>>
>>>>>>> Gari
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikill...@eibar.org)
>>>>>>> erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (12:14)):
>>>>>>>
>>>>>>>> Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta
>>>>>>>> gidatuak eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker
>>>>>>>> ez banago).
>>>>>>>> https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/
>>>>>>>> Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer.
>>>>>>>>
>>>>>>>> O.
>>>>>>>> El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
>>>>>>>>
>>>>>>>> Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko
>>>>>>>> liburua aurkeztu zanian
>>>>>>>> https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres
>>>>>>>> Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia
>>>>>>>> besterik ez jakola falta izan!
>>>>>>>> Republikanuak, badakizu!
>>>>>>>> Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua?
>>>>>>>> leire n
>>>>>>>>
>>>>>>>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2020
>>>>>>>> abu. 31, al. (10:59)):
>>>>>>>>
>>>>>>>>> ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin
>>>>>>>>> beharko digu ba, halako meritoekin...
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata
>>>>>>>>> ailegatu naiz markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea
>>>>>>>>> bisitatzeko aukera izan dut eta hainbat konturen berri izan dut.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Gari
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> leire narbaiza arizmendi <txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>> zuen (2020 abu. 30a, ig. 20:11):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan
>>>>>>>>>> laguna da, bai.
>>>>>>>>>> Edarra pajarua!
>>>>>>>>>> leire n
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak
>>>>>>>>>> (2020 abu. 30, ig. (19:53)):
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de
>>>>>>>>>>> Isasi titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de 
>>>>>>>>>>> Carvajal y
>>>>>>>>>>> Urquijo izena daukana.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu
>>>>>>>>>>> hori Eibarko Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da?
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Gari
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> ________________
>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> ________________
>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>> ________________
>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> ________________
>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to