eskerrik asko, Oier,

ia harixa jarraitzeko aukerarik dagon. Ez dirudi erreza, baina
interesgarrixa litzake.
Ez bakarrik Akilinon hitzaldi bat dala ziurtatzeko; ixa interesgarrixagua
iruditzen jata FAKE bat bada! Zergaittik eta zertarako? Zeinek eta noiz?

Baina tira, ez dirudi erreza izango danik.
Biharbada, ortografixan aditu diranak esango deskue gitxi gora-behera
noizko papela dan, baina kopixen kopixia izanda, auskalo zein da benetako
jatorrixa.

Oier Gorosabelek bere blogian idatzittako artikulura estekia lagatzen dot
hamen, zirkulua ixteko.
https://eibar.org/blogak/orakulua/aittitta-akilinoren-kontrako-paskina

Ogrosabelek ez daka zalantzarik! XDD

(eta, bai, kuriosua, gure zerrendakide Mendikutek bere azkenengo
hitzaldixan Akilinon ustezko hitzaldi horretako berbak erabiltzia, Agirre
lehendakarixan formuliakin batera).
https://www.youtube.com/watch?v=PLEDcFcg22A

asteburu on!

a.




Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020 ira.
25, or. (17:01)):

>
>
> Hitz egin dut Iñaki Arregirekin. Horrela du izena paskina bidali didan
> lagun andoaindarrak. Bere aitaren paperen artean agertu da. Aita ere Iñaki
> Arregi zen, abuztuan hil da 92 urterekin.
>
> Iñakik kontatu didanez aita horrelako papertxoak batuzalea zen, eta
> horietako batzuk buruz ere esateko zaletasuna zuen. Hau berau, zatiren bat
> behintzat, esaten omen zuen memoriaz, beste esaldi xelebre batzuekin
> batera, hala nola "Era de noche y sin embargo llovía..." xelebrekeria
> literarioa eta abar. Semearen ustez paskin nonbait jasoko zuen eta gorde
> "dibertitua iruditu zitzaiolako".
>
> Orritxo beraren bizpahiru kopia omen zeuden, eta kopia horiek aitak berak
> eginak izango zirela uste du semeak, horretarako ohitura bazuelako,
> dibertigarriak iruditzen zitzaizkionak banatu ahal izateko. Orrietako batek
> beste paper txikitxo bat, tira mehe bat pegatuta zeukan, eta bere garaiko
> post-it horretan idatzita zegoen "CHIKILLANA" Amuategui". Iñakik (semeak)
> berak papertxoan jartzen zuen hori, paskinean bertan jasota uzteko idatzi
> du guri bidalitako irudian ageri den orrian. Hain zuen, "HE DICHO"ren
> azpian eskuz eta urdinez idatzita dagoena, "OHARRA: behean "CHIKILLANA"
> Amuategui".
>
> Euskararen inguruko topikoetako batzuk, bateko euskara zela garbiena eta
> bestekoa berriz aldrebesa, oso presente omen zituen aitak, baina inor
> gutxiesteko asmorik gabe, kontu xelebreak iruditzen zitzaizkionak batu eta
> kontatzen omen zituen. Sozio-politikoki kokatzeko, gurasoak abertzaleak
> baina ez militanteak, eta fededunak eta eliza girora lotutakoak izan direla
> kontatu dit. Hori bai, adina kontuan hartuta, orritxoa aitaren eskuetara
> handik edo hemendik iritsiko zela sumatzen du semeak. Izan ere, 92
> urterekin zendu berri da, 1927-28 inguruan sortua zen beraz, gerra garaian
> 11 urte zituela aipatu dit Iñakik, eta beraz, ezinezkoa dirudi zuzenean edo
> gutxienez garai berean bildu izana.
>
> Pena du azken urteotako berriketetan orritxo hori ez aipatu izanaz, aitak
> nondik atera zuen jakin ahal izateko.
>
> Oier A.
>
> On Fri, Sep 25, 2020 at 10:05 AM Oier Araolaza <o...@dantzan.com> wrote:
>
>>
>> Joe Asier, zelako azterketa interesgarria egin diozun testuari! Eskerrik
>> asko!
>> Orriaren irudia bidali zidan lagunari xehetasun batzuk eskatu nizkion
>> atzo, eta telefonoz deitu zidan, baina egun zeharo aldrebesa izan nuen
>> (arratsaldean Coliseo antzokian egin zen Alejandro Telleriaren inguruko
>> ekitaldira ere ez nintzen iritsi, pena handiz) eta ezin izan nuen berarekin
>> hitz egin. Gaur saiatuko naiz eta kontatuko dizuet.
>> oier.
>>
>>
>> On Fri, Sep 25, 2020 at 9:24 AM Asier Sarasua <asara...@gmail.com> wrote:
>>
>>> hementxe "Caleco biarguiñac",
>>> estekia sartzia ahaztu!
>>>
>>> https://eibar.org/blogak/sarasua/136
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com) erabiltzaileak (2020
>>> ira. 25, or. (09:18)):
>>>
>>>> kaixo danori,
>>>>
>>>> aurkikuntza politta eta interesgarrixa!
>>>>
>>>> Halan da be, Twitterren aittatu neban moduan, nik neuk zalantzak
>>>> dakaraz.
>>>> Ez, biharbada, paper hori orijinala ete dan, baina gatxa iristen jata
>>>> Akilinok idatzittakua izatia. Beste batek (ez eibartarra) Akilinon berbak
>>>> jaso eta transkribitzia, laburtzia edo moldatzia? Balitteke.
>>>>
>>>> Aurretik esan bihar dot ez dotela nahikua ondo ezagutzen 1900 inguruko
>>>> testuinguru linguistikua eta panfletistikua, baina behin hori esanda,
>>>> hementxe neri zalantzak sortzen destezen ezaugarrixak.
>>>>
>>>> * "Defendatu" eta "bainan" nafar-lapurterako aldaerak dira (nagusiki).
>>>> Eibarren eta 1900 inguruan... ez da ezinezkua, baina bai oso-oso zaila.
>>>> * "Mejoramentu" moduko forma bat, erderaz be forzatua da, baina
>>>> euskeraz ziharo, bestiak beste, erderatik hartuta balego, "mejoramiento"
>>>> erabiliko leukialako. Zer dala eta "mejoramEntu" hori?
>>>> * Testua Z-z beteta dago (dozuez, entuziastiari, bezte, ezaten...),
>>>> sasoi horretako idazle alfababetatuen artian S-dun formak nagusitzen diran
>>>> bittartian. Erderazko berba batzuk be "zuzenduta" dagoz eta Z sartuta ("ez
>>>> decir").
>>>> * K guztiak K dira. Zuzen-zuzen ipinitta. Baitta erderazko berbeta be:
>>>> "okupatzen"? eta ez "ocupatzen"?
>>>> * Ez dago Ñ bakar bat bez. Begiratu Mogel, begiratu Toribio.
>>>> * Mugatzailiak sortzen dittuan eraldaketa batzuk ez dira agertzen:
>>>> sozialista, tribuna, diferentea...
>>>> * Erderazko pasartiak ez dira naturalak (hori ya nere uste subjetibua),
>>>> sarreratik bertatik hasitta. Eta testu osua ixa erdera hutsian da. Gauza
>>>> bat da Eibarko sozialistak ospe txarra eukitzia eskumako fededun eta
>>>> abadien artian eta euskalgaiztotzat hartzia gure herriko euskeria eta beste
>>>> bat da 30 berbako pasarte batian 20 berba erderazkuak izatia.
>>>> * Izenburua ez zeban idatzi hizlarixak. Hori segurutzat joko neuke.
>>>> "Aurkezpen sozialista-Eibarren". Hori ez leuke idatziko Eibarren hitzaldixa
>>>> emon bihar daben sozialista batek. Kanpoko lekuko batek idatzittako berbak
>>>> dira (eskuz idatzitta dago).
>>>>
>>>> Alderaketak eta ereduak ez dira asko eta ez dira errezak. Baina hartu
>>>> Toribion euskerazko testuak. Hartu sasoi bereko Iturriozenak.
>>>> Edo, errezena: hartu 1902ko "Caleco biarguiñac" testua. Ez daka
>>>> zerikusirik. "Calecon" ez dago Z-rik eta dana da S, ez dago K-rik eta dana
>>>> da C;  "defendidu" agertzen da eta ez "defendatu", ez dago erderazko
>>>> joskerarik, eta abar.
>>>>
>>>> "Caleco" zeinek idatzi zeban be ez dakigu, hori be egixa da. Akilino
>>>> izan leikiala emoten dau; edo ingurukoren bat, behintzat. Pare bat esku
>>>> egon leikiazela be beittantzen jata neri (euskera aldetik parrafuen artian
>>>> alde dexente dago).
>>>> Baina edozein izanda be, makaleko aldia dago batetik bestera.
>>>>
>>>> Eta, hau guztiau esanda, ez dot guztiz ezinezko ikusten 1900 inguruko
>>>> hizlari entusiasta batek, oradore forasteruak etorri ziran egunian, eta
>>>> euskeraz alfabetatu bakua izanda, goiko lerruak idaztia.
>>>> Bainan.
>>>>
>>>> a.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2020
>>>> ira. 24, og. (09:06)):
>>>>
>>>>>
>>>>> Andoaingo lagun batek, bere aitaren paper zaharren artean, Eibarren
>>>>> Iglesias eta Sorianok emandako mitinari Akilino Amuategi "Txikillanak"
>>>>> egindako aurkezpenaren papertxoa aurkitu du.
>>>>>
>>>>> "AURKEZPEN SOZIALISTA-EIBARREN"
>>>>> EN PRIMER LUGAR SALUDO CARINOZCUA
>>>>> EIBARKO HERRI ENTUZIASTIARI.
>>>>> EMEN DOZUEZ IGLESIAS ETA SORIANO,
>>>>> ORADORE FORASTERUAK, TRIBUNA OKU-
>>>>> PATZEN DABENAK MOMENTU ONETAN.
>>>>> EMEN MITINAK EZ DAU IZANGO BEZTE
>>>>> OBJETURIK, INTERES MORALAK DEFEN-
>>>>> DANTZEKO ETA OBRERUEN MEJORAMENTU-
>>>>> RAKO.
>>>>> ABADIAK EZATEN DABE AMAOS LOS
>>>>> UNOS A LOS OTROS, BAINAN PRAKTIKIA
>>>>> DIFERENTEA DA TEORIXATIK.
>>>>> ES DECIR, PROBIA ENGANATZEN DABE
>>>>> IGNOMINIOSAMENTE.
>>>>>
>>>>> HE DICHO
>>>>>
>>>>> "CHIKILLANA" AMUATEGUI
>>>>>
>>>>> Hemen papertxoaren irudia:
>>>>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1309024674060414981
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>>
>>>>> ____________________________________________
>>>>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>>>>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>>>
>>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>>
>>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com

Reply via email to