Arratsalde on, oraindik urtu ez zaretenok;
Segurtasun erregalutxua dela-eta orain EHUko posta elektronikora webetik baino ezin sartuta nabil, beste asko moduan. Microsoftera ez saltzeko prezioa; eta saltzeko presioa. Jakin dogu.

Kontua: orain EHUtik ataratzen ez dudan ordenagailuan Thunderbid daukat eta hortik, ez bada ere, sartu nahi nuke; hariak, eranskinak eta abar errazago kudeatzeko. Hori zelan egiten da? FAQing irakurtzen ibili naiz eta ez dot topa. Bideoetan ere ez dut igarri.

Sekretua zein den hemen dakienik badago?

Eta, jakina, inork asmatuko balu Androiden edo EHUko saretik aparte zelan sartu daitekeen XXI gizaldian bageunde legez, eskertuko litzaioke informazioa.


--
Juan Abasolo

Euskal Herriko Unibertsitatea EHU
Bilboko Hezkuntza Fakultatea | EUDIA ikerketa taldea
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila

bulegoa  : 3S40B
telefonoa: 94 601 7567
Bloga    : juanabasolo.netlify.app
ORCID    : orcid.org/0000-0002-1911-4118

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a