Ni be amorruak irentsita daramat hile osoa... Aktak sinatzeko: izenpe pasahitza, authenticator pasahitza, VPN pasahitza, korreoa ikusi, eta GAURen pasahitza. Puntako teknologia erabiltzailearen mesedean!
- Laborategian lortu neban Debianen Thunderbird konfiguratzea. Kostata, Thunderbirdek EHU domeinurako Officen konfigurazioa hartzen baitu eta unibertsitateko web gunean ez dot inon topatu mailin-en IMAP konfiguratzeko argibiderik. Zin egingo nuke existitzen zirela. Ezabatu dituzte eta officeko informazioa utzi soilik? O memoria gaizki dakat? - Androiden lortu dot Aegis eta Fortinet VPN client instalatzea. Hori egitean, nabigatzaileko authenticatorra puxkatu da, unibertsitateak ez baititu bi gailu onartzen. Hortaz aparte, Thunderbird badabil mobilean unibertsitatetik kanpo. - Atzo arte, unibertsitatean eduroam erabiltzen neban SIMaren ordez, baina atzo pasahitza behin ta berriz eskatzen ibili zan konexiorik eman gabe. Hortaz, SIMa eta VPNa erabili behar izan nebazan. - Unibertsitatetik kanpo Windows 10en, ordea, ez dot lortu. POP desaktibatu zutenean, egun gutxi batzutan Thunderbird instalatu eta primeran funtzionatu zuen (mobilean egin ostean konfigurazioa ezagututa). Baina VPN behartu zutenetik, ezin. Erabiltzen neban openconnect bertsioa ez zen fortinetekin bateragarria. Berritu neban, eta konexio saiakeraren ostean authenticatorraren responsea eskatzen dit, baina sartutakoan bukle infinituan sartzen da, konektatu barik eta ezin gelditu. Fortineten klientea instalatu neban orduan, unibertsitateko web gunean adierazitakoa. Horrekin, VPNra konektatu neike, baina ez da Thunderbirdekin bateragarria! VPNa aktibatuz, Thunderbirdek zerbitzarira konektatu eta korreo guztiak aurkezten ditu, baina edozein irakurtzen (irekitzen) saiatzean, eskegita geratzen da Thunderbird. VPNa desaktibatu eta ia bost minutu beranduago, Thunderbirdek erantzuten du. Korreoak irakurri, ezabatu, baten bat idatzi eta bidaltzeko VPNa berriz aktibatzean, hori bai festa! Batek daki zer geratuko den, zer desagertu... Soluzioa momentuz, korreoak neure buruari emailez bidali eta mobilean moztu eta dagokionari bidali... Batek batek lortu du Windows 10 en VPN eta Thunderbird erabiltzea?
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
