Egun on,

Agian zerbaiterako balio du nire esperientziak....

Nik UBUNTU + Thunderbird erabiltzen dut. Eta EHUtik kanpo, orain arte Forticlient-en bidez, arazorik gabe. Baina atzo bertan, nire internet konexioa eta forticlienten artean gatazka sortu zen eta konexioa galtzen nuen. "Claude"ren laguntzaz forticlient zeharo kenduta, openconnect instalatu nuen eta ondo doaz VPNrekin, bai "Thunderbird", bai "edonon"

agur bat,
ntx

26/6/30 10:36(e)an, Ibon Igartua igorleak idatzi zuen:

epa!

Proba erraza da ... EHUn zaudela, Thunderbird probatu ea ondo dabilen.

EHUtik kanpo, VPNa aktibatu eta Thunderbird berdin berdin funtzionatu beharko luke (VPNak EHUko IP helbidea ematen dizu)

VPN bidez ez badabil, VPNaren arazoa izan daiteke. Konprobatu ea EHUko IPa edo kanpokoa duzun (https://www.iplocation.net adibidez)

agur,

ibon

26/6/29 14:45(e)an, Unai Martinez Corral igorleak idatzi zuen:

On 29 June 2026 13:41:22 CEST, Ibon Igartua <[email protected]> wrote:
Windowsen Fortiren bezeroa erabili beharko zenuke ... hemendik deskargatu dezakezu:

https://www.ehu.eus/eu/web/ikt-tic/vpn
Horrekin nabil, bai:

"Fortineten klientea instalatu neban orduan, unibertsitateko web gunean adierazitakoa. Horrekin, VPNra konektatu neike, baina ez da Thunderbirdekin bateragarria!"

Openconnectekin ez neban lortu VPNa aktibatzea. Fortineten klientearekin bai, baina Thunderbirdekin arazoa dauka.

_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a