Re: [eibar] WTF! Eibarren bazkideak Oviedon

2013-06-16 Thread Oier Araolaza
Aupa Eneko, barkatu nik ere tonua gehiegi igo badut. Emotikoia ikusi arren,
deja vu hori badator hau betiko matraka berarekin esan izan bazenu
bezala sentitu dut, eta nire sentsazioa da lehen mailako gaia dela hau,
baina futbolarekin oro har dagoen identifikazio sentimenduari esker ihes
egiten zaiola gaiari.

 1 -  Errespetuz diotsut, baina obsesionatuta ikusten zaitut futbolaren
gaiarekin.

Ez, ez nago obsesionatuta, baina oso kezkatuta bai. Gertatzen dena da,
beste gai eta alor batzuetan zorrotz eta inplakablea den jendeak,
futbolarekin beste alde batera begiratzen duela iruditzen zaidala.
Futbolarekin gertatzen diren kontu berak beste edozein alorretan
onartezinak eta salatuak dira, eta inor ez da agertzen horiek defendatu eta
erlatibizatzera, beraz, ez dago eztabaidarik, onartu eta kitto. Baina
futbolean gauza horiek salatuz gero, beti dago jendea edo defendatu edo
erlatibizatu nahian, zama arindu nahian. Eta ez nago hori onartzeko prest.
Futboleko iruzurra, inpunitatea, defenda ezinezkoak diren diru-laguntzak,
faborezko tratu sistematikoa,... gauzak horiek salatzen direnean
asaldagarria iruditzen zait beste alor batzuetakoak parean jarri nahi
izatea. Zer adierazi nahi da horrekin? Onargarriagoak dira horregatik? Nik
benetan uste dut futbolak tratu berezia duela, iruzurgileen artean ere
klaseak daudela, eta futbolak lehenetasunezko tratua duela, eta beste inori
onartzen ez zaizkionak onartzen zaizkiola. Baina hala ez balitz ere, beste
iruzurgileen moduan tratatuko balitz ere, futbolaren iruzurra salatzen
dugunean beste alor batzuetakoak mahairatzeak ez du bere zama arintzen,
kontrara, nire begietara oraindik okerrago egiten du, kontu horietan
erantzunkizunik ez duen jendea ere kapote bat bota nahian dabilen itxura
ematen baitu.

 Zu zeuk diozu* nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako nire
bizitzan.*  Gauza batekin edo beste batekin, guztioi gerta ahal zaiguna
da, baina ez da ona nire ustez. Nondik zetorren mezu-haria ikusita, apur
bat lekutik kanpo iruditu zitzaidan zure erantzun-mezua. Horregatik
txantxetako -1 eta emotikoia. Baina beno nire iritzia da, besterik gabe.
Igoal oker nabil. Barkatu horrela bada.

Azken urteotan, lau aldiz, data hauek hurbildu direnean, lau aldiz
zuzen-zuzenean sartu zaigu Eibar futbol taldea gure jardueretan. Eta beti
kalterako. Kategoriaz igotzeko aukera zuela eta, Untzaga plaza beraien
(zuen?) ospakizuna egiteko libratu beharra zegoela, eta Euskal jaiko
karpa tokiz aldatzera behartu gaituzte. Ondorioz, urte osoan prestatutako
jaialdia, ezin izan dugu aurreikusita geneukan plazan (harmailak dituena)
ospatu. Urte osoko prestaketak, ensaioak, atzerritik taldeak ekarri, diruak
lur azpian bilatu, plaza erabiltzeko baimenak garaiz bideratu,,... data
etortzen da, eta azken astean esaten digute futbol partida baten ondoko
ospakizuna dela eta ezin dugula 700 lagun ederki hartzen dituen plaza
erabili, eta horren ordez harmailarik gabeko plazan egin behar dugula.
Imajinatzen
duzue guk dantza ekitaldi bat Ipuruako zelaian egin nahi dugulako mailaz
igotzeko azken partidua Anexoan jokatzea? Ba oraindik okerragoa da, ze
beraiek ez zuten plazan jokatu nahi. Kategoriaz igoz gero ospakizunak
egiteko nahi zuten plaza. Batzuetan plazaz mugitzera behartu gaituzte,
beste batzuetan dantza ekitaldiaren ordutegia aldarazi digute,... Batzuetan
guri tokatu zaigu, eta beste batzuetan Rugbikoei, beraien jarduerak
antolatzeko dirua lortzeko jartzen duten garagardo karpa egun batzuk
lehenago (asteburua!) kendu araziz ospakizuna dela. Eta inork ez diezadala
esan gero Udalak kalte-ordainak ordaindu zituela, ze horrek bai asaldatzen
nauela, denok dirua jartzea futbolaren kapritxo batengatik

Bai Eneko, futbola, * nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako
nire bizitzan.*  Eta mezu-haria nondik zetorren ikusita, lekutik kanpo
irudituko zitzaizun, baina niri ez, ze hain zuzen ere berriz ere kategoriaz
igotzeko partidak jokatzen ari da Eibar, eta horren ingurukoa zen
mezu-kateari hasiera eman dio mezua. *Badakit futbola batere axola ez
zaizuela hemengo askori,* esan digu Josuk, eta horri erantzunez hasi da
eztabaida, ze nik nahiko nuke axolarik ez izatea, baina tamalez axola zait,
eta neure borondatearen kontra Eibarren partida egutegia begiratu behar
izaten dut, handik edo hemendik zipriztintzen gaituelako beti.

Aipatutakoak niri zuzen-zuzenean eragiten didaten kontuak dira, baina
horietatik haratago, futbolak modu askotara eta alor askotan eragiten digu,
modu kaltegarri batean gehienetan. Hasteko ez zait iruditzen futbolak balio
positiboak transmititzen dizkienik ez gazteei eta ezta gizarteari.
Lehiakortasun itsua, arrakastaren eredu desegokia (ikasketak aintzat hartu
gabe 18 urteko mukitsuak idolo, aberats eta eredu bihurtzen dituena),
forofismoren gorazarrea (futbol zelaietako giro izugarriaz hitz egitean
zertaz ari dira, mozkorti irainzale saldoen borregismoaz?), bortzikeria
berbal eta fisikoarekiko permisibitatea, misoginia iraingarria (beste
edozein eremutan onartezina 

Re: [eibar] WTF! Eibarren bazkideak Oviedon

2013-06-16 Thread leire narbaiza arizmendi
Oier, oso ona idatzi dozuna! Errazoi osua dakazula uste dot, eta zabaltzeko
modukua dala pentsatzen dot. Zegaittik ez dozu kopi-pega bat egitten, para
bat gauza doitzen eta atontzen eta blogian jarri? Hausnarketa
interesgarrixa da, benetan.

Beste datutxo bat be badakat nik, aspaldikua. Oiñ urte batzuk Hiesaren
kontrako komisiñokuak Eibarko udalari udaletxeko balkoian lazo gorrixa
jartzeko eskatu zetsen Hiesaren kontrako egunian. Ezetza jaso eben; izan
be, balkoi horretan bandera ofizialak eta tapiz hori (jaixetan jartzen
dabena) baiño ezin ei da jarri. Haindik denpora batera, Eibar futbol
taldiak igo edo bajatzeko arriskua edo… zekan. Eta ze agertu zan balkoian?
futbol taldeko banderia!!!

Kontua da, foballa herrixen ikur bihurtu dabela, identidade ikur. Eta ezin
da izan!  Aurretik eruaten dau parian jartzen jakon guztia, bardin da zer
eta zein dan! Eta gainera, alfonbra gorrixakin!

leire, neu be higoinduta

Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 16
11:47):

 Aupa Eneko, barkatu nik ere tonua gehiegi igo badut. Emotikoia ikusi
 arren, deja vu hori badator hau betiko matraka berarekin esan izan
 bazenu bezala sentitu dut, eta nire sentsazioa da lehen mailako gaia dela
 hau, baina futbolarekin oro har dagoen identifikazio sentimenduari esker
 ihes egiten zaiola gaiari.

  1 -  Errespetuz diotsut, baina obsesionatuta ikusten zaitut futbolaren
 gaiarekin.

 Ez, ez nago obsesionatuta, baina oso kezkatuta bai. Gertatzen dena da,
 beste gai eta alor batzuetan zorrotz eta inplakablea den jendeak,
 futbolarekin beste alde batera begiratzen duela iruditzen zaidala.
 Futbolarekin gertatzen diren kontu berak beste edozein alorretan
 onartezinak eta salatuak dira, eta inor ez da agertzen horiek defendatu eta
 erlatibizatzera, beraz, ez dago eztabaidarik, onartu eta kitto. Baina
 futbolean gauza horiek salatuz gero, beti dago jendea edo defendatu edo
 erlatibizatu nahian, zama arindu nahian. Eta ez nago hori onartzeko prest.
 Futboleko iruzurra, inpunitatea, defenda ezinezkoak diren diru-laguntzak,
 faborezko tratu sistematikoa,... gauzak horiek salatzen direnean
 asaldagarria iruditzen zait beste alor batzuetakoak parean jarri nahi
 izatea. Zer adierazi nahi da horrekin? Onargarriagoak dira horregatik? Nik
 benetan uste dut futbolak tratu berezia duela, iruzurgileen artean ere
 klaseak daudela, eta futbolak lehenetasunezko tratua duela, eta beste inori
 onartzen ez zaizkionak onartzen zaizkiola. Baina hala ez balitz ere, beste
 iruzurgileen moduan tratatuko balitz ere, futbolaren iruzurra salatzen
 dugunean beste alor batzuetakoak mahairatzeak ez du bere zama arintzen,
 kontrara, nire begietara oraindik okerrago egiten du, kontu horietan
 erantzunkizunik ez duen jendea ere kapote bat bota nahian dabilen itxura
 ematen baitu.

  Zu zeuk diozu* nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako nire
 bizitzan.*  Gauza batekin edo beste batekin, guztioi gerta ahal zaiguna
 da, baina ez da ona nire ustez. Nondik zetorren mezu-haria ikusita, apur
 bat lekutik kanpo iruditu zitzaidan zure erantzun-mezua. Horregatik
 txantxetako -1 eta emotikoia. Baina beno nire iritzia da, besterik gabe.
 Igoal oker nabil. Barkatu horrela bada.

 Azken urteotan, lau aldiz, data hauek hurbildu direnean, lau aldiz
 zuzen-zuzenean sartu zaigu Eibar futbol taldea gure jardueretan. Eta beti
 kalterako. Kategoriaz igotzeko aukera zuela eta, Untzaga plaza beraien
 (zuen?) ospakizuna egiteko libratu beharra zegoela, eta Euskal jaiko
 karpa tokiz aldatzera behartu gaituzte. Ondorioz, urte osoan prestatutako
 jaialdia, ezin izan dugu aurreikusita geneukan plazan (harmailak dituena)
 ospatu. Urte osoko prestaketak, ensaioak, atzerritik taldeak ekarri, diruak
 lur azpian bilatu, plaza erabiltzeko baimenak garaiz bideratu,,... data
 etortzen da, eta azken astean esaten digute futbol partida baten ondoko
 ospakizuna dela eta ezin dugula 700 lagun ederki hartzen dituen plaza
 erabili, eta horren ordez harmailarik gabeko plazan egin behar dugula. 
 Imajinatzen
 duzue guk dantza ekitaldi bat Ipuruako zelaian egin nahi dugulako mailaz
 igotzeko azken partidua Anexoan jokatzea? Ba oraindik okerragoa da, ze
 beraiek ez zuten plazan jokatu nahi. Kategoriaz igoz gero ospakizunak
 egiteko nahi zuten plaza. Batzuetan plazaz mugitzera behartu gaituzte,
 beste batzuetan dantza ekitaldiaren ordutegia aldarazi digute,... Batzuetan
 guri tokatu zaigu, eta beste batzuetan Rugbikoei, beraien jarduerak
 antolatzeko dirua lortzeko jartzen duten garagardo karpa egun batzuk
 lehenago (asteburua!) kendu araziz ospakizuna dela. Eta inork ez diezadala
 esan gero Udalak kalte-ordainak ordaindu zituela, ze horrek bai asaldatzen
 nauela, denok dirua jartzea futbolaren kapritxo batengatik

 Bai Eneko, futbola, * nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako
 nire bizitzan.*  Eta mezu-haria nondik zetorren ikusita, lekutik kanpo
 irudituko zitzaizun, baina niri ez, ze hain zuzen ere berriz ere kategoriaz
 igotzeko partidak jokatzen ari da Eibar, 

Re: [eibar] WTF! Eibarren bazkideak Oviedon

2013-06-16 Thread Mikel Iturria

Kaixo.

Ulergarriak dira Oierren eta Leireren haserreak, futbolarena demasekoa delako.

Dena den, umorea tanta bat.

https://www.facebook.com/pages/La-Pandilla-Voladora/203358376472780

Iturri

At 12:07 16/06/2013, you wrote:
Oier, oso ona idatzi dozuna! Errazoi osua 
dakazula uste dot, eta zabaltzeko modukua dala 
pentsatzen dot. Zegaittik ez dozu kopi-pega bat 
egitten, para bat gauza doitzen eta atontzen eta 
blogian jarri? Hausnarketa interesgarrixa da, benetan.

Beste datutxo bat be badakat nik, aspaldikua. 
Oiñ urte batzuk Hiesaren kontrako komisiñokuak 
Eibarko udalari udaletxeko balkoian lazo gorrixa 
jartzeko eskatu zetsen Hiesaren kontrako 
egunian. Ezetza jaso eben; izan be, balkoi 
horretan bandera ofizialak eta tapiz hori 
(jaixetan jartzen dabena) baiño ezin ei da 
jarri. Haindik denpora batera, Eibar futbol 
taldiak igo edo bajatzeko arriskua edo… zekan. 
Eta ze agertu zan balkoian? futbol taldeko banderia!!!

Kontua da, foballa herrixen ikur bihurtu dabela, 
identidade ikur. Eta ezin da izan!  Aurretik 
eruaten dau parian jartzen jakon guztia, bardin 
da zer eta zein dan! Eta gainera, alfonbra gorrixakin!

leire, neu be higoinduta

Oier 
Araolazamailto:o...@dantzan.como...@dantzan.com 
igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 16 11:47):

Aupa Eneko, barkatu nik ere tonua gehiegi igo 
badut. Emotikoia ikusi arren, deja vu hori 
badator hau betiko matraka berarekin esan izan 
bazenu bezala sentitu dut, eta nire sentsazioa 
da lehen mailako gaia dela hau, baina 
futbolarekin oro har dagoen identifikazio 
sentimenduari esker ihes egiten zaiola gaiari.

 1 -  Errespetuz diotsut, baina obsesionatuta 
ikusten zaitut futbolaren gaiarekin.

Ez, ez nago obsesionatuta, baina oso kezkatuta 
bai. Gertatzen dena da, beste gai eta alor 
batzuetan zorrotz eta inplakablea den jendeak, 
futbolarekin beste alde batera begiratzen 
duela iruditzen zaidala. Futbolarekin gertatzen 
diren kontu berak beste edozein alorretan 
onartezinak eta salatuak dira, eta inor ez da 
agertzen horiek defendatu eta erlatibizatzera, 
beraz, ez dago eztabaidarik, onartu eta kitto. 
Baina futbolean gauza horiek salatuz gero, beti 
dago jendea edo defendatu edo erlatibizatu 
nahian, zama arindu nahian. Eta ez nago hori 
onartzeko prest. Futboleko iruzurra, 
inpunitatea, defenda ezinezkoak diren 
diru-laguntzak, faborezko tratu sistematikoa,... 
gauzak horiek salatzen direnean asaldagarria 
iruditzen zait beste alor batzuetakoak parean 
jarri nahi izatea. Zer adierazi nahi da 
horrekin? Onargarriagoak dira horregatik? Nik 
benetan uste dut futbolak tratu berezia duela, 
iruzurgileen artean ere klaseak daudela, eta 
futbolak lehenetasunezko tratua duela, eta beste 
inori onartzen ez zaizkionak onartzen zaizkiola. 
Baina hala ez balitz ere, beste iruzurgileen 
moduan tratatuko balitz ere, futbolaren iruzurra 
salatzen dugunean beste alor batzuetakoak 
mahairatzeak ez du bere zama arintzen, kontrara, 
nire begietara oraindik okerrago egiten du, 
kontu horietan erantzunkizunik ez duen jendea 
ere kapote bat bota nahian dabilen itxura ematen baitu.

 Zu zeuk diozu nik eskatu gabe, behin eta 
berriz sartzen delako nire bizitzan.  Gauza 
batekin edo beste batekin, guztioi gerta ahal 
zaiguna da, baina ez da ona nire ustez. Nondik 
zetorren mezu-haria ikusita, apur bat lekutik 
kanpo iruditu zitzaidan zure erantzun-mezua. 
Horregatik txantxetako -1 eta emotikoia. 
Baina beno nire iritzia da, besterik gabe. 
Igoal oker nabil. Barkatu horrela bada.

Azken urteotan, lau aldiz, data hauek hurbildu 
direnean, lau aldiz zuzen-zuzenean sartu zaigu 
Eibar futbol taldea gure jardueretan. Eta beti 
kalterako. Kategoriaz igotzeko aukera zuela eta, 
Untzaga plaza beraien (zuen?) ospakizuna egiteko 
libratu beharra zegoela, eta Euskal jaiko 
karpa tokiz aldatzera behartu gaituzte. 
Ondorioz, urte osoan prestatutako jaialdia, ezin 
izan dugu aurreikusita geneukan plazan 
(harmailak dituena) ospatu. Urte osoko 
prestaketak, ensaioak, atzerritik taldeak 
ekarri, diruak lur azpian bilatu, plaza 
erabiltzeko baimenak garaiz bideratu,,... data 
etortzen da, eta azken astean esaten digute 
futbol partida baten ondoko ospakizuna dela eta 
ezin dugula 700 lagun ederki hartzen dituen 
plaza erabili, eta horren ordez harmailarik 
gabeko plazan egin behar dugula. Imajinatzen 
duzue guk dantza ekitaldi bat Ipuruako zelaian 
egin nahi dugulako mailaz igotzeko azken 
partidua Anexoan jokatzea? Ba oraindik okerragoa 
da, ze beraiek ez zuten plazan jokatu nahi. 
Kategoriaz igoz gero ospakizunak egiteko nahi 
zuten plaza. Batzuetan plazaz mugitzera behartu 
gaituzte, beste batzuetan dantza ekitaldiaren 
ordutegia aldarazi digute,... Batzuetan guri 
tokatu zaigu, eta beste batzuetan Rugbikoei, 
beraien jarduerak antolatzeko dirua lortzeko 
jartzen duten garagardo karpa egun batzuk 
lehenago (asteburua!) kendu araziz ospakizuna 
dela. Eta inork ez diezadala esan gero Udalak 
kalte-ordainak ordaindu zituela, ze horrek bai 
asaldatzen nauela, denok dirua jartzea 

Re: [eibar] Karakaten eta gerria izan zala ta

2013-06-16 Thread Trebiño - Artetxe
Badakat lagun bat lur sakuak eta halako lur mogimenduak egittian guztiz kontra 
dagona, bale, nagusiak ez badatoz bat ez dago ezer egitterik. Ondo.
 
Baina nik diñot (eta nere lagunak): jarri leikez 20-30 panel bidietan ondo 
azalduz gauzak zelan ziran. Ez dira trintxerak ipiniko baina errez-erreza izan 
leike jakitzia. Bidietan panelak ipintzeko ez dot uste jabiak ezer esan 
leikenik kontrara.
 
Egingo dabe? EZETZ!! NIK GARBI DAKAT BORONDATERIK EZ DAGOELA!!!
 
 Ima.
 
From: o...@dantzan.com
Date: Fri, 14 Jun 2013 13:10:55 +0200
To: eibartarrak@postaria.com
Subject: Re: [eibar] Karakaten eta gerria izan zala ta

Espezialistek jakingo dute, baina niri luz-zakuak berriz jartzea ez zait 
gustatzen. Belarra moztea eta sastrakak kentzea ondo iruditzen zait, baina 
berriz lur zakuak jartzea oso artifiziala gertatzen zait.

Dena den, ikusten denez oraingoz ezerrez. 
Eskerrikasko,
oier.

2013/6/13 Eneko Astigarraga eastigarr...@codesyntax.com

2013/6/13 Mikel Larreategi larreat...@eibar.org

Eta Arrate eta inguruetan egin beharreko Gerra Zibileko trintxeren inguruko 
lanak bertan behera geratu ziran,
Lan horiek egitearen aurkako 2 errekurtso aurkeztu ziren,  Aralarrena bat  eta 
gure zerrendakide batena bestea. 

Eta arrazoia eman dio alkatetzak, horregatik bertan behera geratu dira.

Laburtuta asuntoa zera da +/- : Udaletxeak Arrate, Akondia, Ixua, Kalamua, 
Aginaga eta Santakurutz inguruetan obra horiek egitea aurreikusita zeukan 
terrenoak, hau da lubaki gehienak kokatuta dauden terrenoak,  ez direla 
publikoak, pribatuak baizik. Antza denez, terrenoen ugasabekin kontaktatu eta 
adostu barik, atera zen bertan lanak egiteko lehiaketa.

Aipatutako lekuetan, gerra zibilaren aztarnak garbitu, belar-sastrakak kendu, 
indusketa lanak egin eta ingurua egokitu zen ideia.  Lan horiek guztiak eginda, 
lur-zakuak jarri, ingurua gerra garaian zegoen bezala berregiteko: tiratzaileen 
postuak, lubakiak, ea eta landarediaren hazkunde naturalarengatik lubakiak 
hondatu ez daitezeneta herbizidekin tratamendu eman eta Arrateko zelaiko beste 
elementu defendatzaile batzuk ipintzea zen helburua.

eneko

-- 

Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

___

Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com

izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

-- 

Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com