[eibar] Rusky
Egun on danori, baiña jausten ari danakin, akaso hobeto egongo litzakek ondo busti esatia. Aupa Oier, Ruskyn istorixa hau gustora jarraittu juat eta azkenengo mezuak irakurritta gero zalantza dexente sortu jatazen Alberto izenakin, ba nik uste najuan Javi deitzen geniola. Holaxe hasi nitzuan aurreko egunetan ia norbait topatzen neban gizon honi buruz zertxobait gehixago zekixanik. Herrixan jende gutxi daok baiña azkenian topau juat, Fernando Azkoaga, eibarren oso ezaguna, batez be San Andres ferixan beran txorixak, olluak, etab. eruaten dittuazelako, tipo jatorra eta oso ipuinlarixa. Ruskyn izena JAVIER ALONSO zuan, beraien artian, Topares/tobares (kamarada errusieraz) edo antzerako gaitsizena erabiltzen juen. Ordu laurden egon nitzuan eta jo ta sua ixiltzeka hainbat ipuiñ konta jestazen. Alabia eta honen semia Rusian bizi dirala esan jestan. Aittatu najetsan Amatiñok kontautakua zelan taxista moduan ibili zala eta baietz, Dodge Dar bat zeukala. Baitta esan jestan Bizkaiko Gobernadore Zibila PSOEkua beran billa etorrila zala, guardaespaldaz ta guzti. Ikusten dok, datu edota anedokta gehixago jakin nahi izan ezkero Fernandori galdetu. Etxakixat lagundu, edo argittu deuanik, zerbait gehixago nahi badok ba hire, danen esanetara. Besarkada haundi bat, Aitor Alberdi. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] eginbehardugu.com-en bloga
Denpora luzian zerrendan agertzeka ibili naiz, jakiña lurker moduan. Ez da nire asmua autobonbo eittia, baiña pentsatzen dot zerrendakueri behintzat aittatu bihar nizuela joan zan astian martxan ipini nebala nire bloga. Honaiño nahiko normala, baiña blog hau martxan ipiñi dot datorren udal hauteskundetarako EAJ-ko zerrendan alkategai moduan aurkezten naizelako, eta web orria martxan ipini debenak animatu ninduen pauso hau ematera. Beraz bloga www.eginbehardugu.com/eibar -en barruan dago. Bertan herrixari buruz hainbat iritzi ezberdiñ azaltzen saiatuko naiz, horrela zuen iritzixak eta kritikak jasotzeko prest eukiko nauzue. Jasoizue nire agurrik beruena, Aitor Alberdi. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] fernando muniozguren
Oraintxe bertan jakin izan dut bart goizeko 5etan Fernando Muniozguren hil dala. Lerro hauen bitartez, bihotz bihotzez bere sendi eta ...eta kittoko lagunei nire doluminak luzatzen dizkiet. Aitor Alberdi. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] Zorionak Sua eta Zaloa
ZORIONAK SUA ETA ZALOA. Baiña ezin naiz ahaztu nire laguna dan Carlosekin. Bihotz bihotzez ZORIONAK HIRUROI. Aitor. (Zaloa, luzatu zorionak Manu eta bere emazteari (ez naiz gogoratzen bere izenataz) eta jaio berriari. Egun berdiñekoa ez?). ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] afarixa
Aupa Leire pastelera, lasaittu hadi. Hik prestaiñ ahal duana. Pellen asuntua dala eta, gaur bertan andrian amakin egon non eta komentau eiñ jetsanat gure ika-mikak, eta di-da masia berak prestauko dabela, esan jestan. Ez dakit zenbat masa prestauko daben, baiña behintzat probatzeko laiñ... Porzierto Luistxo, bigilixiaren asuntuan ez zakixat jakingo huan, baina gure jesuitta maittiak jakingo jok nire moduan, lehen (eta oraiñ akaso) bulda?(bula) esistitzen zala(dala). Beraz ez hadi estutu guztion artian ordainduko juau, eta kitto! arazorik ez. Aitor. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] afarixa
Aupa Leire, uste jonat zerrendaren arabera hamalau garela (Luistxo barne, nahiz ta gorriz azaldu),hala ere badaezpada kontaiñ hamabost bat izango garela(akaso Amatiño edo besteren bat azalduko don eta..). Aitor. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] afarixa
Kaixo danori, soziedadian lekua hartuta jaok. Soziedadiaren izena: "Ondo nai", direziñua Bista Eder, 3 sotanoa ("Karrika" taberna parian dago). Ze ordu lez, izango da afaria? Zeuek erabaki. Asier, deittuko deuat laguntzeko. Ondo baderitzozue afaltzeko, menestra eta tajadia piperrekin?(nahizta bigilixia izan). Leire, postria hire kontu, ez don? Zeuen esanetara geratzen nok/n. Aitor. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] afarixa-sanblasa
Kaixo lagunok, ni agindutakoa mantentzen dot. Nik 11n ezin dut baina 18an edo 25ean libre nago. Asier euk ikusi ni prest nago, oiñ euk hire soziedadian egitea nahi baduk ba hire esku lagatzen juat. aitor. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] gargolak, afaria
Benetan, HAU DOK ERREPASUA emon destazuena. Hemendik aurrera kontu gehiago izango juat. Gargolak.- Atzo deskargatu zittuen 6/7 pieza eta danera 20/30 inguru egon bihar ziran (nire errua gargolak ipintzea). Asierrek dion moduan gargolak lau dira eta ostianguak kanaloiak. Luistxo, ni esan nahi najuana zuan, hik ondo idazten duan moduan, "deskuido baten bat apurtu egin jakue". Parkatukostak baina idazteko orduan etxaukat hire erraztasunik, halere aurrerantzean hankasartze gutxiago egiten saiatuko nok. Afaria.- Gari, parkatu, pentsatzen najuan bazkariak zirala eta ez afariak. Niretako askoz ere erosuago barixakuan afaria izatia. Niri ondo datorkit fetxa hauek: otsailean: 18an edo 25ian / martxoan: 4an edo 11n. Hire/danon esanetara geratzen nok. Nire lehenengo agerraldi hau ez dok izan kuriosoa, handik eta hemendik bromak eta egurra, neube ahalegindukonok ziriren bat sartzen. Aitor. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] olentzero, gargolak, bazkaria.
Lehendabizi, nahiz eta urtea aurrera joan, urte barri on danori. Olentzero.- Aupa Eneko, eskerrik asko animatzeagatik. Orain arte zerrendan "voyeur" hutsa besteriz ez naiz izan. Baina egia esan bihar badeutsuet ez nintzen idaztera ausartzen. Batetik zerrendan dauen maila ikaragarria dalako eta bestetik gai batzuk "potentegiak" ni iritzi bat emateko. Gargolak.- Gaur goizean ekarri dittue gargolak udaletxera, erdiko patixuan laga dittue. Atia beste norabaittera eruan dabe. Jakin dotenez bateonbat apurtu eiñ bihar izan da. Ez nago seguru esateko, baina, badirudi ekarri dittuen sei/zazpirak baino gehixago zeudela (20/30 inguru). Akaso Iñaki Larragañak hobeto jakingo dau, eta horrela izango balitz, nun dagoz? obran akaso? "eskonbreraren" baten? Gargola hauek Alfako fabrikan azaldu izan balira, akaso lartxo esatea izango litzake, baina seguruenik beste erabatera tratauko izango zittuen. Bazkaria.- Benetan interesantia kerizpeko afarien buruzko eztabaida. Ni andrak beti soziedadeetan egunero sartzeko aldekua naiz, jakiña elkarte pribatua danez ba errespetatzen dot beraien arauak, baina tristea(lotsagarria) iruditzen jata andreei sartzea debekatzia, eta sukaldaria eta zerbitzailea andrak izatia, a ze arpegixa. Por zierto, zertxobait idatzi da zerrendakuok bazkariren bat prestatzeko ia norbait animatzen ote zan, ba juan zan zapatuan Leirekin topo egin nuen katu kale tabernan eta esan netzan neu prestauko nebala. Leire hona hemen agindutakoa: Ondo iruditzen bajatzue apirilean 9an proposatzen deutsuet, nire soziedadean (ondo nai, bai "h" gabe) karrika tabernan parian dago. Soziedadia txikia da (30/35 pertsona), baina andrak sartzeko eskubide guztia daukate. Ia norbait animatzen dan. Amaitzeko faltan bota izan dot zerrendan gitxi edo ezer komentau dala Eibarko plan nagusia edota aurrekontuei buruz, beharbada ni aurreko egunetan honetaz berba lartxo egin izan dotelako izango da(deformazioa, barkatu). Nire lehenengo aldixa izateko "txapa" lartxo sartu dot. Ondo esandakoak aittu eta txarto esanak parkatu. aitor. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]