Re: [eibar] Bertsoak

2008-01-16 Thread hepzagoi
Bertsolerroen asuntoa dela eta: posible al da erantzunak editatzea eta aldaketak egitea bertan? Gaur bertan erantzun bat izan dugu, zeinetan poema bat sartu diguten, eta nire postara iritsi den erantzunaren abisuan poema bertsolerrotan ondo ebakita etorri, blogeko erantzunean dena elkarrekin

Re: [eibar] akatsak eibar.org-n

2008-01-08 Thread hepzagoi
Eskertzen da abisua, Josu... Blogean artikulu bat argitaratzera joan naiz, eta eskerrak gaur ez dudan modu anormalean idatzi. Word-en ez, baina beste testu prozesatzaile batean idatzi dut... eskerrak! Ez dit argitaratu artikulua, errorea ematen zidan eta orain Eibar.ORGn ere ezin naiz

Re: [eibar] Ikasketa

2008-01-04 Thread hepzagoi
Ba nik oso ondo afaldu nuen, benetan. Eskerrik asko denei, eta batez ere sukaldariei Iban Zaldua. Atzo hainbat gauza ikasi neban: 1. Ez dagoala arratsalde berian eskiatu, blog-ikastaroa eta 19 laguni ondo afaltzen emoterik. ___ Mezuak

Re: [eibar] ikastaro-afarixa

2008-01-02 Thread hepzagoi
Agur. Galdera bat ikastarorako: ordenagailua eraman behar al da, edo han daudenekin nahikoa da? Agian aipatu duzue aurreko mezuren batean, baina hala bada niri eskapatu zait. Eskerrik asko denagatik Iban Zaldua. Berandu! Konexio barik egon naiz oporretan eta oraintxe irakurri ditut mezuok.

Re: [eibar] Testu egituratua eta gure blogak

2007-12-12 Thread hepzagoi
Beste zalantza bat: formato berrian gauzak Word-etik zuzenean pasatu ahal izango ditugu blogera? Hots, Word-en kurtsibak edo negritak badaude, hala agertuko al da blogeko sarreran, CP egin ondoren? Eta irudiak ipintzeko sistema zein izango da? (testu egituratuarena menderatzea kostatu

Re: [eibar] Testu egituratua eta gure blogak

2007-12-12 Thread hepzagoi
Eskerrik asko. Iban Errazagoa. Worden bezalako edizio barra bat duen editore bat izango duzue, negrita, kurtsibak, loturak, taulak eta beste marabilla batzuk egiteko. Editorean bertan Irudia kargatu aukera egongo da, eta irudia kargatu bezain laster agertuko da mezuan. Mikel

Re: [eibar] Testu egituratua eta gure blogak

2007-12-11 Thread hepzagoi
Baina... ejem, testu egituratua laster hilko da. Arrateko Amak jakinarazi nahi dizue, zeruko aingeru kerubin eta serafinekin kontsultatu ostean, aldaketa datorrela Eibar.org peorara. Sistema aldatuko da. Eta blogek migratu egingo dute, orain arteko azpiegituratik, beste batera. Ustez,

Re: [eibar] Testu egituratua eta gure blogak

2007-12-11 Thread hepzagoi
a) Zera berrian kurtsibak eta halakoak idatzi ahal izango dira? Bai. Guay. b) Aurreko edukien migrazioa egitean formatu-kontuak mantenduko al dira? Hots, orain dauden kurtsibak, bertso-lerroak eta abar? Bai. Are guayago. Milesker Iban.

Re: [eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat

2007-11-08 Thread hepzagoi
Brechetn poema baten bertsolerro bat da: Von diesen Stadten wird bleiben: der durch sie hindurchging, der Wind! Zeina gutxi gora-behera horrela itzuli baitaiteke (itzulpena ez da ona izango, sentitzen dut): Hiri horietatik iraungo du haiek zeharkatu zituena, haizea! Gaztelaniaz aurkitu dut

[eibar] Euskadi Saria Xabier Montoiarentzat

2007-11-07 Thread hepzagoi
Xabier Montoia idazleak aurtengo Euskadi Saria irabazi du Euskal Hiria sutan ipuin liburuarekin (Elkar, 2006). Uste dut albiste pozgarria dela, liburua benetan bikaina delako eta bigarren aukera bat merezi zuelako: Xabier Montoia gure ipuingile onenetarikoa da (eta, horretaz gain, arraroagoa

Re: [eibar] Guggenheim gurea

2007-10-23 Thread hepzagoi
Luistxok: - San Mames futbol-zelai berria Guggenheim museoa baino %50 gehiago kostatuko da eta, hamabostean behin, bi ordutan irekitzeko baino ez. - diru publiko gehiago ez futbol profesionalarentzat. Guztiz ados Luistxorekin. Iban Zaldua. ___

[eibar] zerbait gertatzen al zaie gure blogei?

2007-07-11 Thread hepzagoi
Aupa. Pasatzen al zaie zerbait gure blogei? Saiatzen ari naiz gure Volgako Batelarien orrian sartzen, eta ezinezkoa zait... Ondo izan Iban Zaldua. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza

Re: [eibar] Eibar.ORG webgunea erorita

2007-07-11 Thread hepzagoi
Bueno, ematen du orain badabilela... Arratsalde on Iban Z. Iban Zalduak zerrendan komentatu duen moduan, webgunea jarrita dagoen zerbitzariaren akats bategatik, webgunea ez dabil momentu honetan. Momentuz ez dugu informazio gehiago, baina zerbait jakin bezain laster abisatuko dugu.

Re: [eibar] Ramon Bajo ikastola

2007-06-11 Thread hepzagoi
Ez dakit zoriontzeko modukoa den, Xabier, besteak beste oraindik lan piloa egiteko dagoelako eta arrakasta ez dagoelako inola ere ziurtatuta (eta auskalo zer gertatuko zaigun orain, gainera, eredu aldaketaren kontuarekin), baina eskertzen dizut dena den. Uste dut eibartarrak.org-eko politburokoek

Re: [eibar] Ramon Bajo ikastola

2007-06-11 Thread hepzagoi
Sinatzea falta izan zait, barkatu. Goiz ona pasa Iban Zaldua. Ez dakit zoriontzeko modukoa den, Xabier, besteak beste oraindik lan piloa egiteko dagoelako eta arrakasta ez dagoelako inola ere ziurtatuta (eta auskalo zer gertatuko zaigun orain, gainera, eredu aldaketaren kontuarekin), baina

Re: [eibar] Iban Zalduaren e-posta helbidea

2007-06-11 Thread hepzagoi
Ez nekien ezer. Duela hilabete batzuk helbide berria eman ziguten ([EMAIL PROTECTED] da nirea), baina zaharra erabiltzen jarraitu genezakeela ([EMAIL PROTECTED]). Aldaketa honetaz ez nekien ezer; barka eragozpen guztiak. Iban Zaldua. garai batean [EMAIL PROTECTED] helbidea erabiltzen zuen

Re: [eibar] Ramon Bajo ikastola

2007-06-11 Thread hepzagoi
Komentarioa eskertzen dizudan arren, ejenplu hitza gehiegizkoa iruditzen zait, Leire. Gauzak horrela suertatu dira, ez dago besterik, eta ikusiko dugu nola doazen gero. Kontatuko dizuet aurrerago, nahi baduzue. Ondo izan Iban Zaldua. Bai, Iban, zorionak emoteko da. Holako gauzak hir

[eibar] Espainiako hizkuntzen inguruko artikulu bat

2006-10-31 Thread hepzagoi
El País-eko gaurko alean atera da, interesgarria iruditu zait eta hemen kopiatzen dizuet. Agian luze xamarra da, eta gaztelaniaz dago gainera, beraz, ziurrenik zerrenda honetako bospasei arau idatzi nahiz tazito hausten arituko naiz: barkamena eskatzen dizuet aldez aurretik. Edonola,

Re: [eibar] Iban Zaldua, Euskadi Literatur sariduna

2006-10-20 Thread hepzagoi
Etxera heldu berri naiz, eta eskertu nahi dizkizuet zorion mezu guztiak. Bihotzez. Ondo ibili Eibar aldean eta Eibarren periferia guztian Iban Zaldua. Zorionak, intelligentsia leire Zorionak gure zerrendakideari! X. El 20/10/2006, a las 13:15, Josu Mendicute escribió:

Re: [eibar] RV: Tangoak arrazoi

2006-10-20 Thread hepzagoi
Amatiñori: Argi dago komunikazio-estiloen aldetik zirkuitu-laburra egiten dugula, eta ziurrenik nirea dela errua. Sentitzen dut gaizki-ulerturik egon bada edo eragozpenik sortu badut, baina, benetan, ez daukat indar nahikorik halako eztabaida xehe batean sartzeko. Eta ez da, zinez, eskakeatze

Re: [eibar] Tangoak arrazoi

2006-10-17 Thread hepzagoi
Iban Zaldua naiz; barka, uste nuen nire izen-abizenak osorik azaltzen zirela mezuaren erremitean. Barkatu hepzagoi, zu nor zara? Gari [EMAIL PROTECTED](e)k dio: Mota honetako Amatiñoren beroaldi jeltzalezaleak irakurtzen ditudanean beti akordatzen naiz, halabeharrez, Pangloss

Re: [eibar] Tangoak arrazoi

2006-10-16 Thread hepzagoi
Mota honetako Amatiñoren beroaldi jeltzalezaleak irakurtzen ditudanean beti akordatzen naiz, halabeharrez, Pangloss doktorearekin, Voltaireren Kandido antzeslaneko pertsonaietako bat. http://fr.wikipedia.org/wiki/Candide Badago euskal itzulpen bat gutxienez, Ibon Sarasolak egindakoa 1972an

Re: [eibar] Eibar.org-ekin arazoak

2006-06-25 Thread hepzagoi
Ba orain ez, eta atzo ere ez. Ni behintzat ezin izan naiz sartu gure Volgako Batelariak-en orrialdean... Kaixo: Badirudi orain konponduta dagoela. Segi lurrazpikotsunarekin, AHTrekin, Supermendikuterekin... Portzierto: zergatik Mendicute abizena ez duzu email-era eramaten? Hor

Re: [eibar] Spama blogetan / Blog migrazioa gure komunitatean?

2006-04-25 Thread hepzagoi
Eta ezin da orain arte bezala jarraitu, orain arteko sistemarekin esan nahi dut? Iban Zaldua. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Er:[Eibar] filolobloak

2006-01-03 Thread hepzagoi
Bai, Luistxo, arrazoia duzu, eta ez nituzke lanez kargatu nahi Ricardo Gómez eta Joseba Lakarra, baina nik ez dut uste liburu bat denik kontua (hori baletor ere, askoz hobe, noski); Berria-n eta Gara-n argitaratutako artikulu batekin (edo, askoz hobe, sorta batekin) nahikoa litzateke gauzak

[eibar] Gobitea / Invitaci � n

2005-11-23 Thread hepzagoi
Agur, zerrendakideak: Honekin batera, autopropagandari leku ttiki bat eginez, eta daukadan muturra aldez aurretik aitortuz (zerrenda honetan ez baitut ia batere partehartzen, badakit..), baina aprobetxatuz Luistxok zer edo zer esan duela hemen jada, datorren ostiralean Gasteizen egingo dugun

Re: [eibar] Volgako Batelariak, gaur Gasteizen

2005-04-06 Thread hepzagoi
Bai, barkatu deskortesia: aurkezpenerako gonbidapena zerrenda honetara bidali behar nuela iragarri, eta azkenean ahaztu... Egia da Amatiñok eskaini zidan harrera adeitsu eta batik bat hezibide onekoaren ondoren zerrendako mezuak gutxiagoetan begiratu ditudala, baina hori ez da aitzakia. Baina

Re: [eibar] Emakumea eta euskalduna

2005-03-15 Thread hepzagoi
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet zerrenda honetara ongi etorria adierazi didazuenei. Eta zehaztapen bat egin nahi dut, agian ez baita nahikoa argi geratu nire agur-mezuan: bloga ez da nirea, Iban Zalduarena, erredakzio-batzordea osatzen dugun bost pertsonona baizik, eta