Re: [eibar] Irrati KAMISETIA librerako programia prestatzen

2004-06-21 Thread Xabier Mendiguren
> Dana dala Mendigrin agertzen dan prentsaurreko eta agerraldi guztixetara
> kamisetia eruan ezkero, a zelako propagandia izango litzaken! Periodikuetan
> takian potian dago ta... beharbada traturen bat egin biako juau XAbier.


Zelan %10eko deskontua egiten badestazue?

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Re: Galdera urgentia

2004-06-21 Thread Rafa Saiz Elizondo
Premia hori une-unekoa zen.
Kontua da Eibartar baten omenez egin beharreko agur-afari baterako 
bertsoa (idatzia) prestatzen ari nintzela, eta, aurki ume bat etorriko 
denez, Arrateko barkuaren aipamentxo bat egitea pentsatzen nuela, baina 
zalantzak nituen istorioa nola zen exaktamente.

Eskerrik asko denoi. (Eta nik, nondik atera nuen xaguarena?)
Rafa
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] normala-II

2004-06-21 Thread leire narbaiza
Epa
Normala da 83 urte izatia eta trobosixak jota,
alde bat geldirik, berba egin barik eta
rehabilitaziño barik egotia.
Normala da tronbo baten ondorixoz, atake
epileptikua izatia.
Normala da atake epileptiko hori berriro ez
izateko 3 astian lo seko egotia pastillengaittik.
Normala da lo egonda ez jatia eta ez edatia.
Normala da kalentura apur bat eukitzia
Normala da medikuari deitzia eta botika bat
emotia
Normala da 3 medikuri deitzia eta dana normala
izatia: lo egotia, ez jatia, ez edatia, gau ta
egun kalenturia izatia
Normala da ospittalera juatia 41ko kalenturia
izatia, eta hilzorixan egotia, deshidratauta,
gorputz osuan infekziñuakin
Normala da zaharra izan, eta medikueri ezer ez
ardura izatia.
Normala izango da, baiña nik hori aldatu egin
gura neuke. Eta ezin dot.
Hau guztiau ointxe dihardu gertatzen gure
amamakin, gurte amama bakarrakin, Euskadi en la
era de las nuevas tecnologias super-faxion-modern
honetan. Kaka danendako!
Leire



__
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-21 Thread Luistxo Fernandez
Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/
Blog bat portadan, eta bueno, lehen bi mezuak hor dira. Bata argazkiarekin, 
Yat-Su Matrixeko estetika txuleatzen erretrato baten, erakusteko sistema 
honetan argazkiak ere txukun geratzen direla.

Materixala sekzioa "zaharkitutzat" jo dut (unilateralki, baina eztabaidatu 
daiteke), baina web zaharreko eduki gehienak lehengo toki berean daude. 
Adibidez, http://www.eibar.org/materixala/
http://www.eibar.org/materixala/tailerhiztegi.html

Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira:
http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena
http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako
aurrera!
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-21 Thread Asier Sarasua
Luistxok:
Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/

Aupa!!!
Dana oso ondo. Baina kontu bat ez dot garbi ikusten:
Materixala sekzioa "zaharkitutzat" jo dut (unilateralki, baina eztabaidatu 
daiteke), baina web zaharreko eduki gehienak lehengo toki berean daude. 
Adibidez, http://www.eibar.org/materixala/
http://www.eibar.org/materixala/tailerhiztegi.html

Materixal Zaharra / Materixal Barrixa sailkapena zergaittik egin da? 
Arrazoi teknikuengaittik bada, konforme. Bestela, esango neuke hobeto dala
dana batera sartzia. Ahaztu hasierako helburuak, lehengo sailkapenak... 
eta  dana batera sartu, lehendik daukaguna, eta hamendik aurrerakua. Izan be,
urtebete barru, zer da barrixa eta zer zaharra? Zergaittik dagoz Oier 
Araolazaren testuak zaharren artian, eta Txikillanana barrixan? Edo nik
testu zahar bat (hegazti izenak, esate baterako) moldatu nahi badot? 
Barrixetara pasauko neuke? Zaharretan laga?

Nik uste dot hobe dala dana abtera sartzia. Ikusi biharko litzake ia zein 
dan materixal guzti hori ondo kudeatzeko / sailkatzeko / erakusteko modurik
onena. Fetxak, azpiatalak... Ni prest nago atal hori kudeatzeko. Esaidazu 
zelan, eta hasiko naiz.

Sailkapenen bat eittekotan, zera egingo neuke:
- Gure argitalpenak (guk idatzittakuak eta beste iñun ez dagozenak; 
argitaratubakuak). Bai lehendik genkaguzenak, bai hamendik aurrerakuak.
- Argitaratutakuak: honezkero argitaratuta dagozenak (papelian), eta beste 
webgune batzuetan online dagozenak (Eibarko udalarenak, Ego Ibarra, Eibarko 
Euskara webgunekuak...).
Azkenengo kasu horretan, ez daka zentzu larregirik informaziño guztia 
bikoiztia. Biharbada, beste orrialdierata loturia eginda nahikua (eta ez 
Eibar.org larregi kargatu).

Eta Copyleft-en kontua pentsatuta dago?

Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira:
http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena
http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako
aurrera!

Oso ondo. Baiña zer prozesu egongo da norberak beran blog-a sortzeko? 
Formularixo batzuk egongo dira?
Arrateko Amak sortuko dittu danentzat?

Guzti honen "lanzamiento komertziala" noizko? Ikastarua, diseiñu barrixa, 
Luistxo egunkarixetan agertu... Oporrak aurretik eitteko asmua dago?

Asier


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Fwd: [gnet-elgeta] Espaloia Kafe antzokia zabalduko da eguenean

2004-06-21 Thread Asier Sarasua
Lehenago be euki dogu honen barri, baiña hamenxte albistia:
Espaloia Kafe antzokia zabalduko da eguenean
Espaloia Kafe antzokia txukun-txukun jarri dute. Udalak egin du inbertsioa 
eta baita Goibeko kultura elkarteak ere. Hauen guztien gaineko azalpena 
emango dute Ostegun goizean, 11:00etan, Espaloia kafe antzokian.

Osorik irakurtzeko: http://www.goiena.net/Elgeta/News/1087886366

Zorionak elgetarrori.
Eta Iban, galdera bat. Izen hori nundik etara dozue? Zergaittik Espaloia?
asier
(eta logotipua, Realan kamiseta barrixa?) :-))


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]