Re: [eibar] siesta sozialistia

2005-07-31 Thread Xabier Mendiguren
Izen polita. Horren logika, ba, lantokian egiten dela izan liteke 
(argazkian behintzat); etxean eginda ere hala deitzen bazaio, beste 
logika bat bilatu behar.

X.
El 29/07/2005, a las 15:11, Luistxo Fernandez escribió:

Laneko komentarixo bat: Zaloa Etxaniz gure zerrendakidian amamak 
"siesta sozialistia" esaten detsa honi:

http://www.flickr.com/photos/luistxo/29445597/
(modeloa: Jatsu / estilismoa: Luistxo)

Haren modismo partikularra izango da? ala Eibarko esakun jeneralagua?
eta siesta "sozialista" honen logika edo zein ete da?

Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Ez dira 110 alperriko joan

2005-07-31 Thread Amatino

  Atzo bezalako egunean, 1895eko San Inazio egunez, Sabino 
Aranak “Euzkotarren Aberria Euzkadi da” esan eta lehen euskal alderdi 
abertzalea sortu zuen. Nekez pentsa zezakeen orduan Aranak bere 
ekimenak 110 urte iraungo zukeenik.

  Bizkaiko hazkuntza ikaragarria izan zen XIX  mendearen azkenaldi 
hartan. Araba eta Gipuzkoako biztanlegoa %15 gehitu zen bitartean, 
Bizkaikoa %94 hazi zen. Berrogei urtean (1860-1900), Barakaldoko  
biztanleria %460 gehitu zen, Abantokoa %650, Trapagarangoa %850 eta 
Sestaokoa %2.700. Ez zuen, ostera, denak gora egin Bizkaian, kanpotar-
jario hartan euskarak behera egin baitzuen ezinbestean, %90etik %11ra 
hiru belaunaldiren buruan.

   Adierazpidetzat baino ez, orduko lekuko dira, oraindik ere, 
Bilboko Burtsa, Arriaga Antzokia, Bilbo eta Bizkaia Bankuak, Bilboko 
Udaletxea, Portugaleteko Bizkaia Zubia, Santanderrerako Tren Geltokia, 
Foru Diputazioren Jauretxea, Labe Garaiak, Euskalduna (ontziolak) eta 
Ibaigane (Athletic) jauregiak etab. 

   Sekulako hazkuntza harek inoiz Euskal Herrian izan diren 
dirutzarik handienak suspertu zituen (espainiar estatuko enpresa-
kapital guztien erdia Bilbo inguruan bildu omen zen) eta baita inoiz 
baino txartoago banatuak eta partekatuak ere. Segurutik sekula ez da 
izan Euskal Herrian aberats eta langile xumeen artean orduan besteko 
alderik.

   Aldi berean, taiuz eta zentzuzko aldaketa nabarmen haiek gertatu 
ziren lege zaharrak eta lekuan lekuko herri-erakundeak galzorian eta 
noraezean suertatzen ari ziren bitartean. Giro deserrotu hartan sortu 
zuen Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea, arrazoiz zein ez,  berak gogoan 
zuen herri-eredua maldan behera ikusten zuelarik.

   Geroztik ez dira 110 urte alferrik joan. Inondik ere ez gero 
Aranaren meritu soilez, baina bai berak piztu zuen argi-izpiari esker, 
gaur egungo euskal gizartea ordukoa baino askoz  ere justuagoa, 
egituratuagoa eta “nazioagoa” da. Zail da gero asmatzea, baina nik neuk 
sinatuko nuke hurrengo 110 urteetan beste horrenbesteko aurrerapausua 
ematea.

Amatiño




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] more tagzania

2005-07-31 Thread Amatino
Aitortu behar dut, Leirekin batera, ezer gutxi ulertu dudala.
Aitortu behar dut ez dudala azken egunotan astirik izan (gertakari 
politikoek atrapatua izan naute) eta ez diodala gai honi behar besteko 
denborarik eskaini.
Aitortu behar dut, adin batera iritsiez gero, normala baino denbora 
gehiago behar dela gauzak ulertzeko... pazientzia gero eta gehiago 
urritzen ari zaidan aldi berean, hain zuzen ere.
Aitortu behar dut uste izan nuela Luistxoren asmakizunen bat zela eta, 
orain dirudienez, mundua tagzaniaz beteta dagoela.
Hala ere, ulertu dudanaren arabera, nik "Amatiño" baserria non dagoen 
jarri bide nezakeen nere blogean eta horrek animatzen nau ikastera.
Eta, azkenik, norbaitek Turismo Saila aipatu duela pasadizoan eta, 
Codesyntasek uste baldin badu baliagarri izan daitekeela... zergatik ez 
eskaintza egin?

Amatiño

 

- Mensaje Original -
De: "Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]>
Fecha: Domingo, Julio 31, 2005 4:36 pm
Asunto: [eibar] more tagzania

> Aurreko mezuan Jabi Zabalak Saharako mugak markatzen zebilela esan 
> dut:
> Ba minutu batzuk beranduago, hemen azaldu du Jabik:
> http://www.saharatik.com/web/49
> 
> Sahara okupatuari buruzko azalpenak eta kokapenak emateko erabili 
> du. Mapa
> propioa egin du. Inon aurkituko ez duzun mapa. Tagzanian bakarrik.
> 
> Ez dakit, beste ideia bat: Oierrek euskal diasporako jendearekin 
> kontaktuhandia du. Agian modu kolektiboan bakoitza non dagoen 
> markatzeko eta
> diasporaren mapa egiteko? Euskal etxeak markatu eta euskal etxeen mapa
> egiteko? Egun hauetan entzuten den Boiseko Basque block auzoa edo 
> BoisekoBasque Centerra non dauden jakiteko agian? ...
> 
> Louvainetik Avilarako bidean bihar CS-ra bisitan datorren bati 3 puntu
> horiek markatu nion eta lotura bidali nion
> http://www.tagzania.com/tag/xavier . Seguruenez, gero konfundiduta
> autopistatik Bergararaino joango da, baina hori beste historia bat 
> da :-)
> 
> Erabilerarako ideiak mila izan daitezke, erabiltzaileen esku daude
> 
> eneko
> 
> 
>
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] more tagzania

2005-07-31 Thread Eneko Astigarraga
Aurreko mezuan Jabi Zabalak Saharako mugak markatzen zebilela esan dut:

Ba minutu batzuk beranduago, hemen azaldu du Jabik:
http://www.saharatik.com/web/49

Sahara okupatuari buruzko azalpenak eta kokapenak emateko erabili du. Mapa
propioa egin du. Inon aurkituko ez duzun mapa. Tagzanian bakarrik.

Ez dakit, beste ideia bat: Oierrek euskal diasporako jendearekin kontaktu
handia du. Agian modu kolektiboan bakoitza non dagoen markatzeko eta
diasporaren mapa egiteko? Euskal etxeak markatu eta euskal etxeen mapa
egiteko? Egun hauetan entzuten den Boiseko Basque block auzoa edo Boiseko
Basque Centerra non dauden jakiteko agian? ...

Louvainetik Avilarako bidean bihar CS-ra bisitan datorren bati 3 puntu
horiek markatu nion eta lotura bidali nion
http://www.tagzania.com/tag/xavier . Seguruenez, gero konfundiduta
autopistatik Bergararaino joango da, baina hori beste historia bat da :-)

Erabilerarako ideiak mila izan daitezke, erabiltzaileen esku daude

eneko


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Tagzania zertarako

2005-07-31 Thread Eneko Astigarraga
Tagzaniak oraindik hobetzeko gauza asko ditu eta horregatik oso ondo datoz 
botatzen dituzuen komentarioak: eskerrik asko, benetan. Eta 
erabiltzeagatik, jakina.


Oierren lehenengo eta hirugarren galderei erantzun nahiean mezu hau, 
bigarrenari, ea beste mezu batean erantzuten dudan.


Zertarako balio duen? ba, imaginación al poder!

Orokorrean mapak norberak etiketatzea eta norberaren mapak sortzea 
bideratzen du, "about"-en ipinita dago zeozer, baina erabiltzaileek 
asmatzen dute praktikan zer egin Tagzaniarekin. Hala ere, erreztu behar 
dugu Leireri gertatzen zaiona, gerta ez dadin. Ereduak gordetzen gabiltza 
baina dokumentatu beharko dugu, berdin erabiltzaileek proposatzen dituzten 
hobekuntzak (hizkuntzak, bilatzailea, beste zerbitzu batzuekin lotu, ...)


Adibide moduan erabiltzaileek egin dituzten zenbait gauza:

a) Erabilera indibidualak:

- Planoan puntu bat markatzeko eta esateko: eh!, ni hemen bizi naiz, edo 
Barakaldoko nere lagunak hemen bizi dira: 
http://www.tagzania.com/item/2314?map=1

beraiekin nago, etorri bisitan.

- Beste honek http://www.ogleearth.com/2005/07/google_earth_my.html Zelanda 
Berrian aurkitu duten espiral bati buruz hitzegiten du blogean eta 
Tagzanian markatu du non dagoen jakiteko. Oso ondo ikusten da.


- Aleman honek berdina egin du: 
http://sommergut.de/wsommergut/archives/001082.shtml IDG Deutschland markatzeko


- Italiar honek U2 musika taldearen Girako kontzertua Roman: 
http://cristiancontini.blogspot.com/2005/07/tagzania-taggate-il-mondo.html


- Beste honek bere Book Crossing-aren liburuen 
jarraipena 
http://letshavesomequiet.blogspot.com/2005/07/7-books-released.html  egia 
esan oso ondo ez dakit nola funtzionatzen duen


- Beste honek Langreo osoa markatzen ari da, Langreoko sagardotegi guztiak 
bai behintzat: http://www.tagzania.com/tag/langreo+sidreria ez dakit 
Turismo bulegokoa den edo sagardogileen elkartekoa, baina hara bazoaz 
helbide horretan dituzu guztiak, helbide hori eman eta listo.


- Beste honek bere "bizitzaren mapa" egin 
du:  http://www.tagzania.com/user/rlmrdl ez dakit, igual kurrilulum batean 
ipintzeko.


- Luistxok atzo komentatzen zituen adibide literarioak, edo oporretan nora 
doan markatu du, Jabi Zabala Sahararen mugak markatzen dabilela ikusi dut...


- ...

b) Baino horiek bezain interesgarriak izan daitezken "erabilera kolektiboak":

- Rio de Janeiro-ko tipo honek 
http://www.baeyens.net/baeyens/view.php?id=1256 bere blogean esaten du 
"bere" Rio-ko leku interesgarriak markatzen dituela. Erantzunetan batek 
esaten du, ei, oso ondo, denon artean Rio-ko Guide de Routard (Guia 
Trotamundos), baino gida interesgarria egin dezakegu.


- Petroleoa eta orkorrean hidrokarburuen amaierari buruz dabilen Peak Oiler 
taldekoek bere lokalizazio mapa egin dute 
http://www.tagzania.com/tag/peakoiler?map=1 eta tagzania erabiltzen dute 
beraien blog edo interneteko foroetan. Hemen kontatzen dute: 
http://flyingtalkingdonkey.blogspot.com/2005/07/where-you-at.html


- Bartzelonako hauek 
http://www.graciasensefils.net/2005/07/25/graciasensefils-a-tagzania/ edo 
Huescako hauek http://mon.choris.net/index.php?p=360 wifi sareak 
lokalizatzeko erabili dute. Hemen mapa: 
http://www.tagzania.com/tag/Huesca+wifi/?map=1


- ...

Beraz, esandakoa, imaginazioak ematen duen guztirako, baina igual adibideak 
dokumentatu beharko ditugu, ezagutarazteko eta ideia berriak sor daitezen. 
Ikusten ditugun batzuk Tagzania blogean komentatzen 
dira  http://tagzania.blogspot.com/ , baina hobetu behar dugu.



3- Hau zer da, Aurki modura, Googlen tripak aprobetxatzen daben sistema 
bat? Ze, ez dot uste zuek sortu badozue inbentua Brasilleko edo Alemaniako 
jentia tag-ak karga ta karga ibilliko litzakenik, oin dabillen moruan...


Ba bai, euskal herritik mundura, makina-erreminta, pintxoak eta Tagzania :-)

Albiste honetan esplikatzen zuen Luistxok http://www.sustatu.com/1121935069 
eta bere blogean esplikatu du ere.


Bai, GoogleMaps aprobetxatzen du, baina  hemen sortu dugun inbentoa da eta 
bai, Brasileko eta alemaniako jentia Tagzanian dago gauzak sartzen, eta 
dirudienez gustatu egin zaie. Horrek ez du esan nahi, laster beste batek, 
google bera, edo yahoo, edo ms-k horrelako tresna bat inbentatuko ez duenik.


Tagzaniak GoogleMaps erabiltzen du, mapa onenak eta globalenak direlako, 
baina beste mapa batzuk erabil zitezkeen, koordenadekin.


Tagzania "social software" deitzen den multzoan sartzen da eta momentuz 
tresnak komentario oso onak jaso ditu mundu osoan (beno, japonieraz ez dugu 
ulertzen) hemen aurkitu daitezke batzuek: 
http://www.technorati.com/search/tagzania


Hasieran esan bezala, gauza asko ditu hobetzeko, errore  batzuk konpondu, 
gauza berriak ipini, ... arrakasta badu, jendeak erabiltzen badu, ... 
pixkanaka joango gara egiten hori dana.


eneko


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Tagzan eta Chita

2005-07-31 Thread oier

Ikusiko zenduen ni be ibilli naizela hor puntituak sartzen. Oso ondo
pasatzen dotela esan bihar dot; disgustoz ikusi dot baiña, denpora majua
pasatu dotela hortan beste eginbiharrekuei denporia kenduta, eta ez jata
gustatzen gauzei engantxatuta egotia...

Komentario batzu:

1- ¿Denpora pasa bikaiña izatiaz gain, zertarako balio dau honek? Izan
be, tag batzu ez dira oso fidagarrixak; adibidez, Endarako urtegixan
gainian "Artikutza" izena agertzen zan, "jabilo" (edo antzerako izeneko
batek) izeneko erabiltzaile batek ipinita. Edo Asierrek daukan "Ogella"
hondarran benetako izena Ogeia da, eta Ispasterren dago (ez "Izpazter"en)...

2- Tag klase batzu "hondartza" moduan egon leikez klasifikatuta, beste
batzu "hondartza", beste batzu "beach", beste batzu "euskalerria", beste
batzu "euskalherria", beste batzu "euskal_herria"... ez ba da irizpide
unifikatu bat jartzen kategoriak izendatzeko, arazo praktikoak emongo
ditu, ezta?.

3- Hau zer da, Aurki modura, Googlen tripak aprobetxatzen daben sistema 
bat? Ze, ez dot uste zuek sortu badozue inbentua Brasilleko edo 
Alemaniako jentia tag-ak karga ta karga ibilliko litzakenik, oin 
dabillen moruan...


Galdetziarren...

O.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]