Re: [eibar] "Neska elgoibartarra" txarto, eta "elgoibartar neska" ondo??? (2)

2006-03-28 Thread Josu Garate Suinaga, Azurtza
Baña Gotzonek lelengua txarto eta bestia ondo darela esaten dau ala?
Aspaldixan halako paranoia moduko bat sartzen ari jakula iruditzen jata
danori be euskaraz ondo edo txarto ete dihardugun pentsatzen, eta hamengo
eta hango arauekin, tradiziozko formak dirala edo ez dirala eta ez dakitx
ze istorixakin gero ta ezkorraguak garala. Gramatikalki esaldixak zuzenak
askotara izan leikez baña forma egokixena, nahi dogun ñabardura emoten
dotsana zein dan asmatzia gaur egunian behintzat, zenbaittetan ez da
erreza gehixenon belarrixondako. Gramatikala, zuzena, egokixa, euskara
ona! Seguro nago, Gotzonek euskara onik asko eta asko entzun dabela
basarriko atari eta sukaldietan, eta zuzenetik bereizten edarto dakixala.
Beraz, siñistu... siñistu frogagarrixak ez diran gauzetan siñisten da, eta
halakuak bakoitzak ikusi bihar norarte frogatutakuak begittantzen jakozen.
Gitxienaz, hurrengorako atenziñua jartzeko modukuak badirala iruditzen
jata "Gotzon Garate" firmia daroien berbok.

PD: apellidua iguala dakagu baña ez da familixakua eh!


Aurretik esandakoa, Imanol Trebiño
> Ba neuk neure buruari erantzuten:
>
>   Gotzon Garatek, Argia 2006-III-26an:
>
>   "Orain Hegoaldean batez ere, etengabe entzuten ditugu "neska
> elgoibartarra", "euskaldun frantsesa", "haize nafarra" eta
> horrelakoak. Gaztelaniaren eraginez. Gure gurasoek eta oraingo
> baserritarrek ez zuten sekula horrelakorik esango. Beti "elgoibartar
> neska", "frantses euskalduna", "nafar aizea"... esango zuten.
>
>   Bai? horrelaxe pentsatzen duzue? "neska elgoibartarra" txarto eta
> "elgoibartar neska" ondo?
>   --
>   - Antzeko adibide bat ikusi dot gramatika batean, batean, ez detsat
> tituluari larregi erreparatu, eta justu bixetara esan zeikeala
> ziñuan, ondo zeguala bai "neska elgoibartarra", bai "elgoibartar
> neska".
>   Eta gero nire patrikatik atarata: "frantses" eta "euskalduna" ez
> dira bixak gramatikalki kategoria berekuak?? Orduan bardin-bardin
> esan leike "frantses euskalduna" edo "euskaldun frantsesa",
> diferentzia, izatekotan, esan gura dan horretan edon leike, baina
> gramatikalki bixak zuzenak. Diñot.
>   "Nafar aizea" edo "aize nafarra"... hor ez dakit duda gehixago ez
> doten, baina gramatikalki ez da "neska elgoibartarraren" kasu bera?
>
>   Eta horren ondorioz: Gotzon Garate, izena bai, baina izenangatik be
> dena sinistu behar?
>
>   Imanoltxu.___
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


Josu Garate Suinaga, Azurtza

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Pepe Bolunburu

2006-03-28 Thread Asier Sarasua
bai, Eibarko kantuak dira, Pepe Bolunburuk sortutakuak. Pepe Bolunburu 
gitarristia zan, eta kantu ugari idatzi zittuan.


Ezagunena, (eta onena), zuek aittatu dozuen hori. Neri zoragarrixa 
pentsatzen jata, gehixenbat Xabierrek esandakuangaittik: gerrako kontuak 
umorez kantatzen dittualako, epika barik, eta gaiñera eibartarrak 
barregarri lagata.


Pepe Bolunbururen hainbat kantu, "Eibar kantuz kantu" liburuan (agortuta):
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Argitalpenak/Katalogoa/Arg01_KantuzKantu

Beran semia, Arnaldo:
http://www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan/Hizlari/050

Eta beran anaia, Luis Bolunburu (antxitxiketalarixa). Urtero eitten dabe 
Arraten "Memorial Bolunburu".


Asier



"Agur Intxorta maite" Joseba Tapiaren disko ederrean Pepe Bolunbururen 
bertso batzuk ageri dira, 36ko gerran batetik bestera ihesi nola ibili 
behar izan zuten. Ironiko eta umoretsuak. Eibartik abiatu zirela esaten 
du, eta hizkeragatik ere izan daiteke bertakoa. Inork ba al du haren berri?


X.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] "Neska elgoibartarra" txarto, eta "elgoibartar neska" ondo??? (2)

2006-03-28 Thread Amatiño



Hi, Imanoltxu:
 
Hire galdera horrek bajakak erantzuna, nik oin bete-betian 
goguan ez euki arren. 
 
Aurretik ez bajok iñork argitzen, nik billauko deuat 
erantzunen bat. Bestiak beste... enfasis kontua edo dok.
 
Horrez gaiñera, seguru gero gure zaharrok hamarretik 
hamarretan "nafar haixia" esango zebela, baiña ez juat uste hamarretik 
hamarretan "elgoibartar neskia" esango zebenik.
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] 
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol 
TrebiñoEnviado el: martes, 28 de marzo de 2006 0:49Para: 
Eibartarrak zerrendaAsunto: Re: [eibar] "Neska elgoibartarra" 
txarto,eta "elgoibartar neska" ondo??? (2)

    Ba neuk neure buruari 
erantzuten:

   
  Gotzon Garatek, Argia 2006-III-26an:
   
      "Orain Hegoaldean batez ere, 
  etengabe entzuten ditugu "neska elgoibartarra", "euskaldun frantsesa", "haize 
  nafarra" eta horrelakoak. Gaztelaniaren eraginez. Gure gurasoek eta 
  oraingo baserritarrek ez zuten sekula horrelakorik esango. Beti "elgoibartar 
  neska", "frantses euskalduna", "nafar aizea"... esango zuten.
   
      Bai? horrelaxe pentsatzen 
  duzue? "neska elgoibartarra" txarto eta "elgoibartar neska" ondo?
  --
      - Antzeko adibide bat ikusi 
  dot gramatika batean, batean, ez detsat tituluari larregi erreparatu, eta 
  justu bixetara esan zeikeala ziñuan, ondo zeguala bai "neska elgoibartarra", 
  bai "elgoibartar neska".
      Eta gero nire patrikatik 
  atarata: "frantses" eta "euskalduna" ez dira bixak gramatikalki kategoria 
  berekuak?? Orduan bardin-bardin esan leike "frantses euskalduna" edo 
  "euskaldun frantsesa", diferentzia, izatekotan, esan gura dan horretan edon 
  leike, baina gramatikalki bixak zuzenak. Diñot.
      "Nafar aizea" edo "aize 
  nafarra"... hor ez dakit duda gehixago ez doten, baina gramatikalki ez da 
  "neska elgoibartarraren" kasu bera?
   
      Eta horren ondorioz: Gotzon 
  Garate, izena bai, baina izenangatik be dena sinistu behar?
      
      
Imanoltxu.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Pepe Bolunburu

2006-03-28 Thread Xabier Mendiguren
Zure sortako 2. bertsioa da Tapiak kantatzen duena (lehen lau bertsoak, azkena ez).

Azpimarragarria iruditu zait, gerrak sorrarazitako testu guztien artean hauxe delako epikarik, dramatismorik, norberaren bandoaren aldeko propagandarik ez daukan bakarra. 

X.

El 28/03/2006, a las 10:43, Luistxo Fernandez escribió:

At 10:30 28/03/2006, you wrote: 
>"Agur Intxorta maite" Joseba Tapiaren disko ederrean Pepe Bolunbururen 
>bertso batzuk ageri dira, 36ko gerran batetik bestera ihesi nola ibili 
>behar izan zuten. Ironiko eta umoretsuak. Eibartik abiatu zirela esaten 
>du, eta hizkeragatik ere izan daiteke bertakoa. Inork ba al du haren berri? 
> 
>X. 

Hemen Gerrako kantu baten hiru bertstio, puntu honetatik jarraian: 

http://www.eibar.org/materixala/kantu1.html/kantu5.html#eibar 

3.a, neuk geure aitari jasoa. 

ez dakit hori den Bolunbururena... 

Luistxo 

  
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Pepe Bolunburu

2006-03-28 Thread Luistxo Fernandez

At 10:30 28/03/2006, you wrote:
"Agur Intxorta maite" Joseba Tapiaren disko ederrean Pepe Bolunbururen 
bertso batzuk ageri dira, 36ko gerran batetik bestera ihesi nola ibili 
behar izan zuten. Ironiko eta umoretsuak. Eibartik abiatu zirela esaten 
du, eta hizkeragatik ere izan daiteke bertakoa. Inork ba al du haren berri?


X.


Hemen Gerrako kantu baten hiru bertstio, puntu honetatik jarraian:

http://www.eibar.org/materixala/kantu1.html/kantu5.html#eibar

3.a, neuk geure aitari jasoa.

ez dakit hori den Bolunbururena...

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Pepe Bolunburu

2006-03-28 Thread Xabier Mendiguren
"Agur Intxorta maite" Joseba Tapiaren disko ederrean Pepe Bolunbururen 
bertso batzuk ageri dira, 36ko gerran batetik bestera ihesi nola ibili 
behar izan zuten. Ironiko eta umoretsuak. Eibartik abiatu zirela esaten 
du, eta hizkeragatik ere izan daiteke bertakoa. Inork ba al du haren 
berri?


X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Gaztelania-Katalana

2006-03-28 Thread Amatiño
Eskerrik asko.
Amatiño 

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de maite toledo
Enviado el: martes, 28 de marzo de 2006 7:42
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: Re: [eibar] Gaztelania-Katalana

Oier Bikondoa <[EMAIL PROTECTED]> writes:

> Egun on: inoiz ez dut erabili, baina, ondoko sortan katalan hiztegia 
> be badago

http://www.hiztegia.net/

maite toledo

> > 
> 
> ___
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 





___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Gaztelania-Katalana

2006-03-28 Thread Amatiño
Eskerrik asko.
Amatiño 

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Bikondoa
Enviado el: lunes, 27 de marzo de 2006 20:51
Para: eibartarrak@postaria.com
Asunto: RE: [eibar] Gaztelania-Katalana

Kaixo,


Beste zenbait aukera hemen:


http://www6.gencat.net/llengcat/altres/diccionaris.htm

Bat probatu dut (Diccionari multilingue), eta badirudi ondo dabilela.

Oier



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]