[eibar] #radiolondres fenomenoa

2012-05-06 Thread Mikel Larreategi
Orain bi aste gertatu zen, eta gaur ere errepikatzen ari dela dirudi.

Frantziako hauteskundeetan, hemengoetan bezala, debekatuta dago
hauteslekuak irekita dauden artean inkesten emaitzak ematea. Orain hamabost
egun twitterren fenomeno hau agertu zen, bigarren mundu gerran antzera
frantsesak zer gertatzen ari jakin zezaten.

Horrela, batzuk datu zehatzak emanez eta beste batzuk humore giroan
Holanda 53 grados-Hungría 47 grados bezalako datuak ematen ari dira, edo
goizean irakurri dudan bezala: Excelentes salidas desde Amsterdam:
Martinica a 68€, Guyana a 72€, Saint-Martin a 52€.
#*radiolondres*https://twitter.com/#%21/search/%23radiolondres


Ba hori, inkesta, sondeo edo kanpoko emaitzen berri jakin nahi baduzue,
bide bat Twitterreko #radiolondres hashtag-a jarraitzea da:
https://twitter.com/#!/search/%23radiolondres


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] eibar.org eta eibartarrak posta zerrenda

2012-05-06 Thread Bertoko

Eztabaida gunea.
Lagunak batzeko tokia.
Hizkuntzaren erabilera  hobeto erabiltzen  tokia. ( Eibarkoa  //   
Eibarrekoa)


Adarra jotzeko tokia ( nire kontura ez bada, nik zik zure kontura, edo 
beste norbaiten kontura  , ze zuk ba daustazu jotzen, ni zuri  bai , 
ahalegina behintzat )




PS:  Izkutuan dagozan lurkerrak harrapatzeko tokia:
Udaltzaina  Manolo  Markos ZP:  nondik zagozie :

Bertoko

05/05/2012 10:10(e)an, leire narbaiza arizmendi(e)k idatzi zuen:

Egun on!
Askotan moduan mesedetxo bat eskatzera nator! Datorrren astian esan 
netsuen moduan, zerrenda eta eibar.org-z egin bihar dot aurkezpen bat, 
eta nahiko nittuke kontu batzuk:
alde batetik, badago jakitzerik kopururik? Hau da, sorreran zenbat 
izan ziñazien, ointxe zenbat, jente gehixen izan garanian, zenbat mezu 
bialdu diran, zeiñek bialdu dittuan, zein izan zan bolada emankorrena, 
eta zein hutsena... horrelako kontuak. Zihatzak ez badira be, gitxi 
gorabeherakuak.


Beste alde batetik, jakin gura neuke zuendako zer dan posta zerrendia: 
zer emon detsuen, zer pentsatzen dozuen honen gaiñian. Zeozer 
subjetibua nahi dot, personala. Kontu onak eta txarrak. Ez dakat 
izenik emoteko asmorik; horretara, trankil. Tira, baiña iñork gura 
badau aittatuko dot :-)


Mesede hanixa egingo lestazueke. Milla esker, ederrok!
leire, testigantza billa


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.