[eibar] eginbehardugu.com-en bloga

2007-03-20 Thread Aitor Alberdi
Denpora luzian zerrendan agertzeka ibili naiz, jakiña “lurker” moduan.
Ez da nire asmua “autobonbo” eittia, baiña pentsatzen dot zerrendakueri
behintzat aittatu bihar nizuela joan zan astian martxan ipini nebala
nire bloga. Honaiño nahiko normala, baiña blog hau martxan ipiñi dot
datorren udal hauteskundetarako EAJ-ko zerrendan alkategai moduan
aurkezten naizelako, eta web orria martxan ipini debenak animatu ninduen
pauso hau ematera.
Beraz bloga www.eginbehardugu.com/eibar -en barruan dago. Bertan
herrixari buruz hainbat iritzi ezberdiñ azaltzen saiatuko naiz, horrela
zuen iritzixak eta kritikak jasotzeko prest eukiko nauzue.
Jasoizue nire agurrik beruena,
Aitor Alberdi.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] fernando muniozguren

2006-07-08 Thread Aitor Alberdi








Oraintxe bertan jakin izan dut bart goizeko 5etan Fernando Muniozguren
hil dala. Lerro hauen bitartez, bihotz bihotzez bere sendi eta ...eta kittoko
lagunei nire doluminak luzatzen dizkiet.



Aitor Alberdi.






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

[eibar] Zorionak Sua eta Zaloa

2006-02-16 Thread Aitor Alberdi








ZORIONAK SUA ETA ZALOA. Baiña ezin naiz ahaztu nire laguna
dan Carlosekin. Bihotz bihotzez ZORIONAK HIRUROI.



Aitor.



(Zaloa, luzatu zorionak Manu eta bere emazteari (ez naiz
gogoratzen bere izenataz) eta jaio berriari. Egun berdiñekoa ez?).






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] afarixa

2005-02-16 Thread Aitor Alberdi
Aupa Leire pastelera, lasaittu hadi. Hik prestaiñ ahal duana. Pellen asuntua
dala eta, gaur bertan andrian amakin egon non eta komentau eiñ jetsanat gure
ika-mikak, eta di-da masia berak prestauko dabela, esan jestan. Ez dakit
zenbat masa prestauko daben, baiña behintzat probatzeko laiñ...

Porzierto Luistxo, bigilixiaren asuntuan ez zakixat jakingo huan, baina gure
jesuitta maittiak jakingo jok nire moduan, lehen (eta oraiñ akaso)
bulda?(bula) esistitzen zala(dala). Beraz ez hadi estutu guztion artian
ordainduko juau, eta kitto! arazorik ez.


Aitor.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] afarixa

2005-02-15 Thread Aitor Alberdi
Aupa Leire, uste jonat zerrendaren arabera hamalau garela (Luistxo barne,
nahiz ta gorriz azaldu),hala ere badaezpada kontaiñ hamabost bat izango
garela(akaso Amatiño edo besteren bat azalduko don eta..).
Aitor.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] afarixa-sanblasa

2005-02-07 Thread Aitor Alberdi
Kaixo lagunok, ni agindutakoa mantentzen dot. Nik 11n ezin dut baina 18an
edo 25ean libre nago.
Asier euk ikusi ni prest nago, oiñ euk hire soziedadian egitea nahi baduk ba
hire esku lagatzen juat.
aitor.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] gargolak, afaria

2005-01-13 Thread Aitor Alberdi
Benetan, HAU DOK ERREPASUA emon destazuena. Hemendik aurrera kontu gehiago
izango juat.

Gargolak.- Atzo deskargatu zittuen 6/7 pieza eta danera 20/30 inguru egon
bihar ziran (nire errua gargolak ipintzea). Asierrek dion moduan gargolak
lau dira eta ostianguak kanaloiak. Luistxo, ni  esan nahi najuana zuan, hik
ondo idazten duan moduan, deskuido baten bat apurtu egin jakue.
Parkatukostak baina idazteko orduan etxaukat hire erraztasunik, halere
aurrerantzean hankasartze gutxiago egiten saiatuko nok.

Afaria.- Gari, parkatu, pentsatzen najuan bazkariak zirala eta ez afariak.
Niretako askoz ere erosuago barixakuan afaria izatia. Niri ondo datorkit
fetxa hauek:
otsailean: 18an edo 25ian / martxoan: 4an edo 11n. Hire/danon esanetara
geratzen nok.

Nire lehenengo agerraldi hau ez dok izan kuriosoa, handik eta hemendik
bromak eta egurra, neube ahalegindukonok ziriren bat sartzen.

Aitor.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] olentzero, gargolak, bazkaria.

2005-01-12 Thread Aitor Alberdi
Lehendabizi, nahiz eta urtea aurrera joan, urte barri on danori.

Olentzero.- Aupa Eneko, eskerrik asko animatzeagatik. Orain arte zerrendan
voyeur hutsa besteriz ez naiz izan. Baina egia esan bihar badeutsuet ez
nintzen idaztera ausartzen. Batetik zerrendan dauen maila ikaragarria dalako
eta bestetik gai batzuk potentegiak ni iritzi bat emateko.

Gargolak.- Gaur goizean ekarri dittue gargolak udaletxera, erdiko patixuan
laga dittue. Atia beste norabaittera eruan dabe.  Jakin dotenez bateonbat
apurtu eiñ bihar izan da. Ez nago seguru esateko, baina, badirudi ekarri
dittuen sei/zazpirak baino gehixago zeudela (20/30 inguru). Akaso Iñaki
Larragañak hobeto jakingo dau, eta horrela izango balitz, nun dagoz? obran
akaso? eskonbreraren baten?   Gargola hauek Alfako fabrikan azaldu izan
balira, akaso lartxo esatea izango litzake, baina seguruenik beste erabatera
tratauko izango zittuen.

Bazkaria.- Benetan interesantia kerizpeko afarien buruzko eztabaida. Ni
andrak beti soziedadeetan egunero sartzeko aldekua naiz, jakiña elkarte
pribatua danez ba errespetatzen dot beraien arauak, baina
tristea(lotsagarria) iruditzen jata andreei sartzea debekatzia, eta
sukaldaria eta zerbitzailea andrak izatia, a ze arpegixa.  Por zierto,
zertxobait idatzi da zerrendakuok bazkariren bat prestatzeko ia norbait
animatzen ote zan, ba juan zan zapatuan Leirekin topo egin nuen katu kale
tabernan eta esan netzan neu prestauko nebala. Leire hona hemen agindutakoa:
Ondo iruditzen bajatzue apirilean 9an proposatzen deutsuet, nire soziedadean
(ondo nai, bai h gabe) karrika tabernan parian dago. Soziedadia txikia da
(30/35 pertsona), baina andrak sartzeko eskubide guztia daukate. Ia norbait
animatzen dan.

Amaitzeko faltan bota izan dot zerrendan gitxi edo ezer komentau dala
Eibarko plan nagusia edota aurrekontuei buruz, beharbada ni aurreko egunetan
honetaz berba lartxo egin izan dotelako izango da(deformazioa, barkatu).

Nire lehenengo aldixa izateko txapa lartxo sartu dot. Ondo esandakoak
aittu eta txarto esanak parkatu.

aitor.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]