Re: [eibar] Bill Gates

2004-11-22 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:
BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta oraingo
zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu berbera.
Google News bidez albiste bila ibili naiz, eta ez dirudi azkenengo hilabete 
hauetan holakorik esan duenik Gatesek. Edo esan badu, Espainiako prentsa 
enteratu da, baina ez ingelesezko munduko hedabiderik.

Hamar urte barru komunikazioa zer izango den, beste hauek pronostikatu dute:
Flash animazio batek osatutako pelikulatxo bat da, soinua entzun behar da 
ingelesezko diskurtsoa eta haria jarraitzeko
http://snarkmarket.com/blog/snarkives/media_galaxy/googlezon_lives/ blog 
sarreran dagoen lotura batean dago.

Probokazio ausart bat da, fantasia puntu batekin, baina bueno, pentsatzeko 
edo... 2014. urtertik bidalitako transmisio gisa aurkeztu dute egileek.

The New York Times eta Google-ren arteko lehia eta pleito bat irudikatzen 
da, eta Google-k irabazten du.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Bill Gates

2004-11-22 Thread Imanol Trebiño

- Original Message -
From: Amatiño [EMAIL PROTECTED]
To: [EMAIL PROTECTED]
Sent: Sunday, November 21, 2004 12:20 AM
Subject: [eibar] Bill Gates


 BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta
oraingo
 zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu
berbera.
 Inon ez dut aditu, ostera, ordezkoa zein edo zer izango den.

 Amatiño

CDa desagertzea izan leike, biniloa desagertu dan moduan, baina antzeko
beharrizanak (¿?) betetzen dituen beste soporte baten mesedetan. Oraingo
zinea ez dakit, Amatiñok diñoan moduan, zer izango dau ordezkari?
Liburua desagertuko dala? Hildako horrek osasun ederra dauka, berak
ikusiko gaitu gu hiltzen.
i.t.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Bill Gates

2004-11-22 Thread Imanol Trebiño
Abiso. Bibliotekarion posta zerrendak bizitza bero-berorik ez dakanez
hemen Bill Gatesen kontura esandakoa berbidali dot hara. Ba horixe.
Imanoltxu.

- Original Message -
From: Asier Sarasua [EMAIL PROTECTED]
To: Eibartarrak zerrenda [EMAIL PROTECTED]
Sent: Monday, November 22, 2004 4:53 PM
Subject: RE: [eibar] Bill Gates


Euskarri tradizionalak guztiz desagertzia asko kostauko da, bai. Eta zer
esanik ez liburuak.

Liburu 'batzuk' desagertuko dira, bai. Esate baterako zientziarekin
zerikusixa dauken formatu asko: aldizkari zientifikuak, akta eta txosten
bildumak, entziklopedia tematikuak... azkar eguneratu bihar dira, sarri,
eta gainera goi mailako erabiltzaileen esku egoten dira. Holako kasuetan,
ixa hobeto euskarri elektroniko indexatuak (eta copy-paste egin ahal izatia
ahalbidetzen dabenak), papera baino.

Holako kasu batzuetan, liburuak desagertze hori begibistakua izango da; edo
hobeto esanda, honezkero bada. Esate baterako, aldizkari zientifiko asko
eta asko, gaur egun formatu digitalian bakarrik argitaratzen dira (edo
gitxienez papelian eta euskarri digitalian).

Baina nobelak? Poesia-bildumak?

Orain arte behintzat, ezin esan ediziño digitalak arrakasta larregirik euki
dabenik. Zein sartzen da ohera ordenagailuan nobela bat irakortzera?

Asier



At 16:39 2004/11/22, you wrote:

Nere iritziz, denak behar izango du uste dugun baino denbora gehiago.

Nik definizio handiko telebista erretangularra 1983an ikusi nuen
estraineko Montreuxko (Suitza) azokan. Oraindik ez da nere etxera heldu.

Orain dela 15 urte esan ziguten telebista publikoak ez zuela hamabost urte
iraungo. Barrena beste hamabost iraungo du.

Paperezko egunkariak ez zuela 20 urte iraungo, esan zuten adituek orain
dela 10. Nik ez daukat  batere zalantzarik beste 20 iraungo duenik.

Multimedia aurreko hamarkadaren azkenerako etortzekoa omen zen. Non dago?

Gauza bat da teknologia eta beste bat teknologia horren sozializazioa.

Amatiño


--
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: lunes, 22 de noviembre de 2004 13:19
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Bill Gates

Liburuekin lotutako zerbait El Mundo-k antolatutako foro batea esan zuen
Bill Gatesek.
Noski, liburuak desagertarazi eta MS-ren Encarta erabili :-)
http://www.elmundo.es/especiales/2004/11/foro/billgates/index.html

Iñaki Gil.- (...) Sin embargo, ¿qué opina del futuro del libro y de la
prensa escrita? ¿Cree que conservarán una utilidad específica como
referentes culturales o de opinión o, por el contrario, desaparecerán
totalmente?

Bill Gates: Desde luego, uso mucho el papel y también los cuadernos. Pero
hay que vincular el uso de papel con la desaparición de los bosques. Por
eso hay que avanzar hacia el menor uso del papel. Además, los estudiantes
podrán ahorrar dinero en libros. Eso sucederá en cinco o diez años.

María Canales.- Cómo ve el uso de la tecnología en el futuro de la
educación infantil? ¿Sustituirá en este ámbito el soporte electrónico al
libro y cuadernos tradicionales?

Bill Gates: Creo que la idea de comprar ciertos libros, como los de
textos, irá desapareciendo. Yo he usado la enciclopedia muchas veces, pero
los temas están desordenados. Creo que hay que potenciar la enciclopedia
electrónica, como la Encarta, porque da información más rapida y ordenada.
Dentro de poco tiemo la gente se acostumbrará a usarla. Además, cuanto
antes se acostumbren a la tecnología los niños y entren en contacto con
ella, mucho mejor. Por supuesto, es también muy importante involucrar al
profesorado. Hay que hacer un importante esfuerzo.

---

Bestalde, duela hilebete bat irakurri nituen Gates-en iragarpenak
telebistaren etorkizunari buruz.
Telebista negozio eredua ankaz gora ikusten zuen Gates-ek.

Banda zabalak eta telebista Internet bitartez ugaritzen denean
aisialdirako tresna bezala telebista kate tradizionaletan emango diren
aldaketei buruz zen CNN-n ikusitako artikulua:
Bill Gates: A model for the future. Microsoft chairman talks about Media
Center.

Helbidea apuntatuta neukan, baina artikulua desagertu egin da CNN-ren
webgunetik edo helbidea aldatu, edo ez dakit.
Baina, zorionez, toki gehiagotan zegoen jasota:
http://www.bangladeshinfo.com/it/ict_news.php?nid=318 esate baterako

eta beste norbaitek .pdf-ra bihurtu eta sarean ipini du:
http://tinyurl.com/67xdc  (ojo, pdf-a 160 KB)

eneko


At 10:35 22/11/2004, you wrote:
Amatiño:
BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta
oraingo
zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu
berbera.

Google News bidez albiste bila ibili naiz, eta ez dirudi azkenengo
hilabete hauetan holakorik esan duenik Gatesek. Edo esan badu, Espainiako
prentsa enteratu da, baina ez ingelesezko munduko hedabiderik.

Hamar urte barru komunikazioa zer izango den, beste hauek pronostikatu
dute:
Flash animazio batek osatutako pelikulatxo bat da, soinua entzun behar da
ingelesezko diskurtsoa eta haria

Re: [eibar] Bill Gates

2004-11-20 Thread Bertoko
Neuk be irakurri dot hori. Garan edo Mundon, edo DEIAn?.
Baina   uste dot askoz be osasunstsuagoa  dala,
Hiru Gizon Bakarka edo  Uda batez Madrilen edo  Gero,  liburuan  irakurtzea, 
batez be   1954ko edizioa  bada.
Edo Etxepare porno. Batzuk aipatzearren.

Bertoko
- Original Message - 
From: Amatiño [EMAIL PROTECTED]
To: [EMAIL PROTECTED]
Sent: Sunday, November 21, 2004 12:20 AM
Subject: [eibar] Bill Gates


BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta 
oraingo
zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu 
berbera.
Inon ez dut aditu, ostera, ordezkoa zein edo zer izango den.

Amatiño


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]