Re: [eibar] Erregearena

2004-06-29 Thread Luistxo Fernandez

 Bideoan ere baduzue:
 
 ElRey.mpeg (video/mpeg Objektua) 
 http://www.geocities.com/mugartexxi/ElRey.mpeg
 

Souvenir moduan be bai:
http://barcelona.indymedia.org/media/all/display/5810/index.php

Berrian zekarren domekan Mikel Elorza gure zerrendakidiak jendiak
Portugal-Portugal esandakuan erantzun zebala erregiak hola. 
Akaso foballeko
frakasuak amorratuta?

Arzalluzek be gogor erregian kontra, juan dan astian El Periodico 
de Alavan. Nik
Berria-ko hemeroteka atalak lerruak irakurri dittut, eta hemen 
kopiatzen detsuedaz:

-
Ostegunean, Espainiako monarkaren egunean, Konstituzioaren 
zazpi ponenteei
Meritu Zibilaren Ordena ezartzeko ekitaldia ospatu zen, 
Juan Carlos erregeak
berak hala nahi zuelako. 
()Ekitaldi horren arrazoia Konstituzioaren 25.
urteurrena zela esan zen. Nahiz eta 1978ko urrian onartu zen, hau da, duela 26
urte. Urteurren hori ospatua da Parlamentuan eginiko hotsandiko ekitaldietan,
eta beharrezko dominak ere eman ziren. Beraz, batek bere buruari galdetzen dio
zein den obsesio konstituzional horretarako arrazoia, baita onartu ez zutenen
artean ere, Fragaren kasuan bezala.

Ulergarria da jarrera hori Borbon familian. Azken finean, bere familia ondasuna
legitimatu zuten Konstituzioari esker. (...)Eta hori, gainera, herritarrek
monarkiari buruz duten iritzia jakiteko CISek inkestak egiten dituen garaiotan,
Erregeari eginiko azkterketan mediku agiriak desagertzen direnean, eta europar
konstituzioaren onartzeak europar monarkien etorkizuna belzten duenean.Besteei
dagokienez, Parlamentuko nire kide izan ziren horien domin gogo biziak harritzen
nau, gaur aberriaren aita diren horiena. Eskerrak Konstituzioaren bozketan
abstenitzea erabaki genuen, eta erabaki nuen! Sakoneko astindua behar duen
konstituzioa da hori, baina ukitzen saiatzen ez direna, izan ere, 
ukitzen hasten
badira, inork ez daki zertan geldituko den.
-

Sasoi baten, EAJ-k bazeukan halako errespetu moduko bat Koroarekiko. Gu
Espainia izatea, Koroarekin dugun kontratu bat balitz moduan-edo... (bueno,
halako supuesto mistiko bat uste dot badagoela horren azpixan). Baina
Koroarekiko deferentzia hori amaittu da. Arzalluzentzat behintzat.

Luistxo



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Erregearena

2004-06-29 Thread Eneko Astigarraga
Atzo ikusi nuen Arzalluz TBan look berriarekin: irribarrez, eguzkia 
hartuta, argalduta, gaztetuta.

Errege hatz luze horren inguruan, aurreikustea bota zuen Arzalluzek: Juan 
Carlos I hona hurbiltzen den hurrengoan, baietz pilo bat hatzapar altzata 
ikusi..., eta ea gero nor ausartzen den gestu horiek Erregeari irainak 
direla esaten, .. edo, Errege-etxeak zioen moduan, Erregeari egindako 
agurren interpretazio okerra :-))

eneko
Arzalluzek be gogor erregian kontra, juan dan astian El Periodico
de Alavan. Nik

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Erregearena

2004-06-29 Thread markos zapiain
Enekok aitatu errege hatz luze hori Juan Carlosen matxismoaren beste
adibide bat da

Letizia ezagutu baino lehen, Feliperi agindu zion: inork ez dezala esan
ahal izan erreginarekin oheratu dela

euskaldunak agurtzeko erabili zuen keinuari dagokionez, semiologoak bat
datoz: zakil zuta adierazten omen du

etsaia kikiltzeko eta bere burua adoretzeko, larderia bulartsua
aldarrikatzeko, pitilin gorri tentea nabarmendu behar izaten du magila
gorilak

hala ere, Agustin Garcia Calvoren ustez, ezkerreko besoa eskuineko eskuaz
erdibitu eta aurreko zatia gorantz eramanez egiten den iraina da zakil
tentetua adierazten duena

ostera, Juan Carlosena klitoris tentea litzateke; Garcia Calvok gogoratzen
du gaztelaniaz hacer la higa edo dar higa esaten zaiola; eta pikua,
noski, alua da

euskaraz, berriz, karoloren klitorisa deritzogu



- Original Message -
From: Eneko Astigarraga [EMAIL PROTECTED]
To: Eibartarrak zerrenda [EMAIL PROTECTED]
Sent: Tuesday, June 29, 2004 4:27 PM
Subject: Re: [eibar] Erregearena


 Atzo ikusi nuen Arzalluz TBan look berriarekin: irribarrez, eguzkia
 hartuta, argalduta, gaztetuta.

 Errege hatz luze horren inguruan, aurreikustea bota zuen Arzalluzek: Juan
 Carlos I hona hurbiltzen den hurrengoan, baietz pilo bat hatzapar altzata
 ikusi..., eta ea gero nor ausartzen den gestu horiek Erregeari irainak
 direla esaten, .. edo, Errege-etxeak zioen moduan, Erregeari egindako
 agurren interpretazio okerra :-))

 eneko

 Arzalluzek be gogor erregian kontra, juan dan astian El Periodico
 de Alavan. Nik








___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]