[eibar] Orkut dela-eta

2004-06-11 Thread Rafa Saiz Elizondo




Luistxo, Orkut horri buruz zeozer adituta nago, baina halako yu-yu antzeko bat 
ematen dit. Izan ere, leetzen hasi eta Errusiako tzarren Ochranak (polizia 
politikoak) luze eta zabal aplikatu zituen teknikak errazteko ikaragarri balio 
duela iruditu zitzaidan. Erabiltzaile zarenez, ba al duzu zerbait komentatzerik, 
zer abantaila dituen... ez dakit, esperientzia eta horrelakoak.

Eskerrik asko.

Rafa

Date: Fri, 11 Jun 2004 08:43:04 +0200
From: Luistxo Fernandez [EMAIL PROTECTED]
Subject: [eibar] Geek bat naiz
To: [EMAIL PROTECTED]
Message-ID: [EMAIL PROTECTED]
Content-Type: text/plain; charset="us-ascii"; format=flowed
  
Geek bat naiz ('yik' bat naiz):
  
- blog bat daukat
- wiki bat daukat nere enpresako Intranetean
- feed-ak irakurtzen ditu nire feed irakurgailuko kontuarekin
- kontua daukat irekita del.icio.us-en - http://del.icio.us/luistxo
- sare sozial batean nago (Orkut, gonbidapenarekin sartuta).
  
Ez daukat PDArik baina tira. Telefono mugikorrik ere ez daukat.
Baneukan 
bat, baina galdu egin zen eta jerenteak ez dit beste bat erosten.
Berdin 
dio, ze nere lagunek Ford Focus Vodafone bat daukate, eta kotxe gorri 
horrekin hurbiltzen direnean, "Luistxo!" esan eta haiekin hitz
egiten dut.
  
http://www.ford.es/ns7/focus/focus/foc_intro/-/-/13/29
http://www.forocoches.com/foro/showthread.php?t=94305
  
Luistxo
  






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Orkut dela-eta

2004-06-11 Thread Luistxo Fernandez
At 10:14 11/06/2004, you wrote:
Luistxo, Orkut horri buruz zeozer adituta nago, baina halako yu-yu antzeko 
bat
ematen dit. Izan ere, leetzen hasi eta Errusiako tzarren Ochranak (polizia
politikoak) luze eta zabal aplikatu zituen teknikak errazteko ikaragarri 
balio
duela iruditu zitzaidan. Erabiltzaile zarenez, ba al duzu zerbait 
komentatzerik,
zer abantaila dituen... ez dakit, esperientzia eta horrelakoak.

Nik uste dut ligatzeko balio dezakeela, sexurako... Premisa batekin, 
aurpegia eta izena emanda ligatzeko, ez kontaktu-tabloi anonimoaren estiloan.

Ez dut esperientziagatik esaten... Ni ez nago Orkuten ligatzeko: nire izen, 
deiturekin, aurpegiarekin, lanpostuaren eta familiaren deskripzioarekin 
nago han, eta punto. Ikusteko sartu nintzen, ikusi dut, eta bueno, 
ligatzeko balio dezakeelako konklusio horretara iritsi ondoren, ba bueno, 
nire kontua ez du inork kantzelatu orain artean.

Nire geek-baliabideen zerrendan, gutxien balio didana da Orkut. Beste 
batzuei balio diezaieke. Beste tresnetan, blog egolatria apur bat izango da 
akaso, baina aipatzen ditudan beste hirurak (wikia, delicious, feed 
irakurgailua) tresna praktiko praktikoak dira, ez pijerioaren adierazleak.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]