Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-12 Thread Josu Mendicute

> 
> Non dago margo pote pare batekin peatonalizazioak bultzatzen zituen 
> Mendicute? ;-)
> Gari

Hemen Hori egin nahi dut kotxeak kaleetatik kendu ta aparkalekuetan 
sartuta! ;-)

josu

> 
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2019 
> ots. 11, al. (15:26)):
>> Kaixo Gari: 
>> 
>> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat 
>> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla inkonpatibleak. 
>> 
>> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa 
>> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren 
>> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira. 
>> 
>> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar direla 
>> eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu. Erdigunetik 
>> aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman. Zailtasunak 
>> jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz, oinezkoari. 
>> 
>> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen, 
>> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez, 
>> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10 
>> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan 
>> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta 
>> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat. 
>> 
>> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko ikuspegi 
>> anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak sortu nahi 
>> ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu ahal 
>> izateko. 
>> 
>> josu
>> 
>> 
>> 
>> 
>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots. 11, 
>> al. (14:51)):
>>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta Errebaleko 
>>> proiektura iritsi da.
>>> 
>>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz bat. 
>>> Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>> 
>>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta toki 
>>> berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer egin 
>>> behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit 100, 
>>> 1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe gutxiago 
>>> nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>> 
>>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua 
>>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>> 
>>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago 
>>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak. 
>>> 
>>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez 
>>> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren 
>>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>> 
>>> Gari, kotxeduna
>>> 
>>> 
>>> 
>>> ___
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>> 
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> 
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> 
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-12 Thread Gari Araolaza
Josu,

Beste dirutza bat parkin batean gastatzea, berriz ere autoen eta porlanaren
alde dirua ematea da, eta kotxearekin eutsi nahi duenarentzat babesa. Justu
kontrako erabakiak behar ditugu. Kotxea daukanak eduki dezala halabeharrez,
beste aukerarik ez daukalako.

Orain gertatzen dena justu kontrakoa da, garraio publikoan doa halabeharrez
beste aukerarik ez daukana: ikasleak, adinduak, etxekoandre kotxegabeak,
lan xumea daukan jendea... Soldata normal bat daukagun guztiak kotxean goaz
toki guztietara.

Bestalde, uste dut ez dela oso eraginkorra izango. Kotxe jabeak
burugogorrak gara eta etxetik 10 metrora aparkatu ahal izateko auzoari 5
buelta emateko gai gara, eta Matxaria horretarako urrun dago!

Non dago margo pote pare batekin peatonalizazioak bultzatzen zituen
Mendicute? ;-)

Gari

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
ots. 11, al. (15:26)):

> Kaixo Gari:
>
> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
> inkonpatibleak.
>
> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>
> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
> oinezkoari.
>
> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>
> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
> ahal izateko.
>
> josu
>
>
>
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
> 11, al. (14:51)):
>
>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>
>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>
>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta
>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer
>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit
>> 100, 1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe
>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>
>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>
>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.
>>
>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez
>> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>>
>> Gari, kotxeduna
>>
>>
>>
>> ___
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-11 Thread Gari Araolaza
Leire, ni zurekin bat nator gauza gehixenetan.

Diru guztiak kotxedunen alde gastatu dira, eta oinezkoen eta garraio
publikoaren alde ezer gutxi.

Soluzioan ez gaude ados. Ni kotxe gutxiago erabiltzearen alde, eta
horretarako kotxe jabeeri zailtasun gehiago jartzearen alde. Zu hor kontra.

Gari

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txarg...@gmail.com) erabiltzaileak
(2019 ots. 11, al. (20:14)):

> Bueno, fuera kotxiak!
> Baina ahaztu egitten jatzue Eibarren ez dagula biharrik, jendia kanpora
> juan bihar dala lan egittera, eta garraio publikua da dakaguna. Ez dago
> esate baterako, autobusik poligonuetara (ez Eibarren bakarrik), eta ez
> dakit inoiz Matxarixako poligonoko nonora juan zarien! Espaloirik be ez
> dago, ezta argirik be! Peligrua besterik ez! Eta ni oin Deban hasi bihar
> naiz biharrian. autobusa eta trena dagoz. Ondo. Orduro. Ondo. Baiña bixak
> ordu BERIAN! Bixak Euskotren! Baiña ze burutan sartzen da horri? Eta
> asteburuetan gauza bera gertatzen da Elgoibarrera juateko, danak bixak ordu
> berian, juan eta etorri. Oso logikua!
> Munipak be bialtzen gaittue aparkatzera Avenida de Galiziara, eta ni ez
> noia illunetan hara, goizian goiz, ezta pentsau be. Gero, gaiñera, egun
> pare baten lgata, igual autua espillu barik topau!
>
> Ez dakit zuek inguruan mobilidade eskasa dakan personarik badakazuen. Nik
> bai. Dentistiana juateko, esate baterako, odisea bat da, autuan juan bihar
> garalako. Nerbixuetatik egoten naiz beti. Eta zer esan ospittale barrixan
> gaiñian? Ez daka autobus geltokirik, barren! Eta aparkatzeko, Eroskin. Zer
> egin halakuetan? Ba, desastria!
> Espaloiak zabaltzia, ondo, baina ez terraza gehixago jartzeko. Gero ibili
> ezinda gabiz eta! Eta Urkusuan badakizu zertaz dihardugun!
> Zergaittik ez dira egitten baterixan leku geixago, beste herri askotan
> moduan? Zergaittik ez jarri taillar hutsetan aparkatzeko leku merkiak?
> Zergaittik ez jarri 4 orduko aparkatzeko baimena eibartarrendako zona
> urdiñian? Gergaittik ez egin aparkaleku disuasorixuak autobus zerbitzuakin?
> Zergaittik ez razionalizau zama-lan guniak? Zabor ontzi kopurua?
> Basaurin egin izan dodanian bihar, ordu erdi bihar izaten dot biharrera
> juateko. Trenian ordubete baiño gehixago. Poni Expresian goiaz, barren!
> Automobil gutxiago, ejem! Baiña renobe plan bat martxan hauteskunde
> aurretik! Dana ezin da! Mercedes, automotive center market in the kitchen.
> eta Petronorreri be emon bihar jako jaten!
> AHT gutxiago eta Euskotren gehixago eta hobia! Eta autobus linia gehixago
> eta razionalizauta! Porlanetan gastatzen gabizen zorakerixia ganorazko sare
> baten inbertiduko bagendu, orduan bai, orduan auto gutxiago biharko geunke!
> Baiña hopri dirua gastatzia da batzuen eritxixan!
>
> Ai, asaskatu naiz. Benetan be!
> leire, A8ko rally pilotua
>
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 ots. 11, al. (15:26)):
>
>> Kaixo Gari:
>>
>> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
>> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
>> inkonpatibleak.
>>
>> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
>> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
>> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>>
>> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
>> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
>> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
>> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
>> oinezkoari.
>>
>> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
>> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
>> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
>> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
>> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
>> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>>
>> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
>> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
>> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
>> ahal izateko.
>>
>> josu
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
>> 11, al. (14:51)):
>>
>>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>>
>>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>>
>>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta
>>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer
>>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit
>>> 100, 1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe
>>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku 

Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-11 Thread leire narbaiza arizmendi
Bueno, eta artikulua irakorri ez badozue, hamentxe loturia:
https://eibar.org/blogak/leire/errebal-adar-jotze-galanta
Ale, #autobonbo pixka bat

>>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>>
>>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
>>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena 

Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-11 Thread leire narbaiza arizmendi
Bueno, fuera kotxiak!
Baina ahaztu egitten jatzue Eibarren ez dagula biharrik, jendia kanpora
juan bihar dala lan egittera, eta garraio publikua da dakaguna. Ez dago
esate baterako, autobusik poligonuetara (ez Eibarren bakarrik), eta ez
dakit inoiz Matxarixako poligonoko nonora juan zarien! Espaloirik be ez
dago, ezta argirik be! Peligrua besterik ez! Eta ni oin Deban hasi bihar
naiz biharrian. autobusa eta trena dagoz. Ondo. Orduro. Ondo. Baiña bixak
ordu BERIAN! Bixak Euskotren! Baiña ze burutan sartzen da horri? Eta
asteburuetan gauza bera gertatzen da Elgoibarrera juateko, danak bixak ordu
berian, juan eta etorri. Oso logikua!
Munipak be bialtzen gaittue aparkatzera Avenida de Galiziara, eta ni ez
noia illunetan hara, goizian goiz, ezta pentsau be. Gero, gaiñera, egun
pare baten lgata, igual autua espillu barik topau!

Ez dakit zuek inguruan mobilidade eskasa dakan personarik badakazuen. Nik
bai. Dentistiana juateko, esate baterako, odisea bat da, autuan juan bihar
garalako. Nerbixuetatik egoten naiz beti. Eta zer esan ospittale barrixan
gaiñian? Ez daka autobus geltokirik, barren! Eta aparkatzeko, Eroskin. Zer
egin halakuetan? Ba, desastria!
Espaloiak zabaltzia, ondo, baina ez terraza gehixago jartzeko. Gero ibili
ezinda gabiz eta! Eta Urkusuan badakizu zertaz dihardugun!
Zergaittik ez dira egitten baterixan leku geixago, beste herri askotan
moduan? Zergaittik ez jarri taillar hutsetan aparkatzeko leku merkiak?
Zergaittik ez jarri 4 orduko aparkatzeko baimena eibartarrendako zona
urdiñian? Gergaittik ez egin aparkaleku disuasorixuak autobus zerbitzuakin?
Zergaittik ez razionalizau zama-lan guniak? Zabor ontzi kopurua?
Basaurin egin izan dodanian bihar, ordu erdi bihar izaten dot biharrera
juateko. Trenian ordubete baiño gehixago. Poni Expresian goiaz, barren!
Automobil gutxiago, ejem! Baiña renobe plan bat martxan hauteskunde
aurretik! Dana ezin da! Mercedes, automotive center market in the kitchen.
eta Petronorreri be emon bihar jako jaten!
AHT gutxiago eta Euskotren gehixago eta hobia! Eta autobus linia gehixago
eta razionalizauta! Porlanetan gastatzen gabizen zorakerixia ganorazko sare
baten inbertiduko bagendu, orduan bai, orduan auto gutxiago biharko geunke!
Baiña hopri dirua gastatzia da batzuen eritxixan!

Ai, asaskatu naiz. Benetan be!
leire, A8ko rally pilotua

Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2019
ots. 11, al. (15:26)):

> Kaixo Gari:
>
> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
> inkonpatibleak.
>
> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.
>
> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar
> direla eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu.
> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman.
> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz,
> oinezkoari.
>
> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.
>
> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
> ahal izateko.
>
> josu
>
>
>
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots.
> 11, al. (14:51)):
>
>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
>> Errebaleko proiektura iritsi da.
>>
>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>>
>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta
>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer
>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit
>> 100, 1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe
>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>>
>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>>
>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.
>>
>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez
>> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten 

Re: [eibar] Eibar eta kotxeak

2019-02-11 Thread Josu Mendicute
Kaixo Gari:

Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat
etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla
inkonpatibleak.

Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa
konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren
horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira.

Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar direla
eta, horrekin batera, beste  mugikortasun eredu bat sustatu. Erdigunetik
aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman. Zailtasunak
jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz, oinezkoari.

Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen,
Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez,
gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10
km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan
edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta
batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat.

Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko
ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak
sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu
ahal izateko.

josu

Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 ots. 11,
al. (14:51)):

> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta
> Errebaleko proiektura iritsi da.
>
> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz
> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu.
>
> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta toki
> berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer egin
> behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit 100,
> 1000 edo 1 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe gutxiago
> nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago.
>
> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua
> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa.
>
> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago
> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak.
>
> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez
> hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren
> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako.
>
> Gari, kotxeduna