Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Luistxo Fernandez
2012/11/20 Oier Araolaza o...@dantzan.com

 Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
 aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
 Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
 eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
 ziren hizketan.

(...)

 Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki baten arabera
 hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren Diputazioaren webgune
 guztiak software librean egin beharko direla.

Urte eta erdiko jardunean, GFAk berritu edo egin duen webgune adierazgarri
bakarra dut gogoan, eta da haun zuzen Komunikazioko zuzendaritza horrek
erabiltzen duena,
http://www.gipuzkoaberri.net

IBMren lizentziapeko azpiegitura batekin egina dago, ez software
librearekin.

Baina tira, erabakia hartu berria bada, azken kasua izango da
Gipuzkoaberrirena, eta pozten naiz horregatik.

Luistxo
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Asier Sarasua
eskerrik asko kronikiagaittik.

pare bat ohar:

1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.

2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?

a.

Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 13:17):

 Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
 aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
 Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
 eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
 ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
 lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
 horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
 norbanako.

 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
 Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
 aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
 bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
 inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
 duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
 hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
 Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
 proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.

 Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek hartu
 zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu zuten,
 eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta zehazteko
 eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos gehiago jarriko
 horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko Eguneko zentroak
 eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta oso txikia dela
 aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an hori handituko
 den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago dirurik
 horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko proiektuaz
 galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik 2013an.
 Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina kanpoko
 eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa, eta hor
 Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin diegula
 ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko egoerak
 daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren begiratu gabe.

 Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
 baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
 eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
 proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.

 Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
 windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
 aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
 eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
 gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
 horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
 esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
 software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
 zela, hori bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da, esan nion.
 Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
 egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
 hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
 programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
 baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
 Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.

 Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
 politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
 lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe dela egiteko nagusia.
 Baina zati horrek aurrekontuaren %50a hartzen duela, eta badagoela beste
 %50 bat aurrekontu beste zereginetarako erabiliko dena. Gizarte politikak
 zauriak artatzea duela helburu, eta hori egin beharrekoa dela, baina
 horrekin batera, krisi honetatik atera, edo gutxienez krisi honekin ahalik
 eta ondoen konpontzen hasteko oinarriak jarri behar ditugula. Eta hori
 egiteko inbertsioei begiratu behar diegula. 2013rako DFAk aurreikusitako
 inbertsio ia-bakarrak azpiegiturei dagozkionak dira (Deskarga bukatzeak
 hartzen du ia guztia), eta horiek 

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Luistxo Fernandez
 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
 Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?

 a

Eibartarrak zerrendan modu publikoan hartzen da parte, eta artxiboak beti
izan dira publikoak.

Orri honetatik http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda estekak artxibora

http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/

Hortaz, zuk ezer esan Eibartarrak zerrendan eta biharamunean egunkari batek
horrekin titulatzen badu bere azala, ez zenuke kexatu behar.

Nik tuiteatu dut Oierren kronika

http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/31229

https://twitter.com/luistxo/status/270870891028701185

Luistxo
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Oier Araolaza
Nik diputaziotik email bidez jaso nuen horren berri. Hemen info gehiago:

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=377idioma=eudetalle=1

Ez daukat ideiarik ere zein zerrenda erabili dute bidalketa egiteko eta
zergaitik iritsi zaidan niri eta ez beste batzueri. Nik uste nuen deialdi
oso zabala zela eta jende asko agertuko zela, baina ez zen hala izan.

Kronika orraztuta blogera igotzeko asmoa neukan, bai:
http://eibar.org/blogak/oier/gipuzkoako-diputatu-nagusia-eibarren

oier.

2012/11/20 Asier Sarasua asara...@gmail.com

 eskerrik asko kronikiagaittik.

 pare bat ohar:

 1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
 Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
 Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
 ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.

 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
 Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?

 a.

 Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
 20a 13:17):

 Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
 aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
 Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
 eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
 ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
 lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
 horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
 norbanako.

 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
 Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
 aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
 bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
 inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
 duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
 hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
 Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
 proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.

 Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek
 hartu zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu
 zuten, eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta
 zehazteko eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos
 gehiago jarriko horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko
 Eguneko zentroak eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta
 oso txikia dela aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an
 hori handituko den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago
 dirurik horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko
 proiektuaz galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik
 2013an. Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina
 kanpoko eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa,
 eta hor Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin
 diegula ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko
 egoerak daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren
 begiratu gabe.

 Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
 baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
 eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
 proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.

 Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
 windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
 aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
 eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
 gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
 horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
 esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
 software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
 zela, hori bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da, esan nion.
 Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
 egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
 hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
 programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
 baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
 Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.

 Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
 politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
 lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe 

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Mikel Larreategi
Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 15:10):

 Nik diputaziotik email bidez jaso nuen horren berri. Hemen info gehiago:

 http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=377idioma=eudetalle=1

 Ez daukat ideiarik ere zein zerrenda erabili dute bidalketa egiteko eta
 zergaitik iritsi zaidan niri eta ez beste batzueri. Nik uste nuen deialdi
 oso zabala zela eta jende asko agertuko zela, baina ez zen hala izan.

Horretaz gain, kartelen batzuk ere jarri zituzten. Autobus geltokiren baten
ikusi nituen.

Asier, zure aldetik pixkat optimista Eibarko Udalaren webgunean eta DV eta
El Correon horren inguruko informazioa egotea espero izana, ala? ;)

Mikel

-- 
Mikel Larreategi
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread leire narbaiza arizmendi
Nik twitterren ikusi najuan. Eta kitton be bazetorrela uste juat.
Neri ordutegi hórrekin, beti ezina :-(
leire

Asier Sarasuaasara...@gmail.com igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 13:48):

 eskerrik asko kronikiagaittik.

 pare bat ohar:

 1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
 Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
 Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
 ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.

 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
 Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?

 a.

 Oier Araolazao...@dantzan.com igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
 20a 13:17):

 Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
 aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
 Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
 eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
 ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
 lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
 horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
 norbanako.

 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
 Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
 aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
 bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
 inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
 duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
 hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
 Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
 proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.

 Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek
 hartu zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu
 zuten, eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta
 zehazteko eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos
 gehiago jarriko horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko
 Eguneko zentroak eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta
 oso txikia dela aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an
 hori handituko den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago
 dirurik horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko
 proiektuaz galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik
 2013an. Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina
 kanpoko eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa,
 eta hor Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin
 diegula ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko
 egoerak daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren
 begiratu gabe.

 Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
 baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
 eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
 proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.

 Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
 windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
 aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
 eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
 gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
 horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
 esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
 software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
 zela, hori bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da, esan nion.
 Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
 egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
 hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
 programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
 baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
 Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.

 Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
 politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
 lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe dela egiteko nagusia.
 Baina zati horrek aurrekontuaren %50a hartzen duela, eta badagoela beste
 %50 bat aurrekontu beste zereginetarako erabiliko dena. Gizarte politikak
 zauriak artatzea duela helburu, eta hori egin beharrekoa dela, baina
 horrekin batera, krisi honetatik atera, edo gutxienez krisi honekin ahalik
 eta ondoen konpontzen hasteko oinarriak 

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Asier Sarasua
Luistxo Fernandezluis...@eibar.org igorleak hau idatzi zuen (2012eko
azaren 20a 14:58):
 Eibartarrak zerrendan modu publikoan hartzen da parte, eta artxiboak beti
 izan dira publikoak.

 Orri honetatik http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda estekak artxibora

 http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
 http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/

 Hortaz, zuk ezer esan Eibartarrak zerrendan eta biharamunean egunkari batek
 horrekin titulatzen badu bere azala, ez zenuke kexatu behar.

 Nik tuiteatu dut Oierren kronika

 http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/31229

 https://twitter.com/luistxo/status/270870891028701185

Tira, hori bai, Luistxo.
Baina bere blogian argitaratzeko asmua badaka, zertarako kopixau bihar
dot EibarOrg-ko albistegira?
Edo zertarako Tuiteatu Gname, eta ez bere bloga?
Horixe zan galderia.

Eta Mikel, Eibarko prentsan agertu ez bada, zeinen kulpia izan dok?

Aldundixan komunikaziñua zelan bideratu bihar da? Kalian ipinittako
kartel batzuekin?
Ba, ondo gabixaz...