Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: BernardoAtxagapirata bat da)

2009-03-11 Thread Oier Araolaza
Bai, nik ere ez diot eman nahi dagokiona baino traszendentzia gehiago
bitxikeriatzat daukadan honi. Gaia bera eta gure mezu-trukeari zerion
tenperatura artean desproportzioan genbiltzala eta nere azken mezua ere
beroegia iruditu zaizkit orain berriz irakurrita.

Ausartuko nintzateke esaten, funtsean, oinarrizko balio eta jarrera etikoan
ados egon gaitezkeela, eta eztabaida izatekotan, kasu zehatzen aplikazioan,
eta batez ere interpretazioan, iritsi gaitezekeela ondorio kontrajarrietara.
Oraingo kasu honetan ez dut uste esparru pribaturik bortxatu denik, baina
zenbaitek hala egin dela uste badu kontuan hartzekoa iruditzen zait.

Eskerrikasko,
oier.

2009/3/11 Mikel Elorza 

>
> Oier,
>
> urrutiegi akaso joango nintzen, lorontzia gainezka jarriko nuen akaso,
> baina parrastada barrura joan dela esango nuke.
> Lehenengoaz arrazoi ematen nizula esango nuke: argazki sorta erreportaje
> grafiko bat da eta hori soilik horrela publikatu balitz ez legoke arazorik.
> Arazoa dago horko argazki batekin, bakarrarekin, albistea egin duzula (edo
> egin duela Sustatuk, baina zure izena irakurri dut nik bidaltzailetzat).
> Horri buruz jardun dut nik eta horregatik bereizi ditut erreportaje grafikoa
> eta albistea. Lorontzi barruan, ene iritzian.
> Argazkia ez dela iraingarria? Ados, "inozentea" da, baina akaso berak
> iraingarria ez dena ere ateratzerik ez du nahi. Horretaz ari naiz ni.
> Erabilera makurra eman ez eta ez duzula sentsazio hori? Sinesten dizut,
> gainera zuk lehenik bitxikeria moduan zerrendara igorri eta albistea geroko
> beste kontu bat izan da. Baina lehengoan nago ni: sentsazio eta asmo txarrik
> gabe ere, argazkia albiste bihurtu da.
> Eta azkenik, hitzen "interpretazio makurra" zuk ere egiten duzu. Arrangura
> izan dezaket, baina ez behintzat blogarien exhibizionismoa kritikatzen
> dutenen aire horrekin, hola orokorrean; izatekotan bere bizitza
> "publikatzen" dutenena... baina, ezta hori ere. Niri oso ondo iruditzen
> zait, berriro diot, nork bere bizitzarekin nahi duena egitea. Are: oso
> osasungarria. Baina horixe detalle inportantea: "bere" bizitzarekin (eta hau
> filosofia alorrean hartu, ez dut esan nahi argazki hori argitaratzean inoren
> bizitzan sartu zarenik).
> Ez diot daukana baino garrantzi handiagoa eman, ez nuke nahiko
> behintzat, kontu intranszendente honi, baina asmatu duzu
> ene erantzunaren bulkada epaitzean, halako auziek hunkitzen naute.
> Nik uste ekibokatu egin zarela (edo dela Sustatu), argazki hori albiste
> bihurtuta. Besterik gabe, jakinda ez doala urrutiago. Erantzun-hari
> honetan urrutiegi joan banaiz eta nolabait "mindu" bazaitu, bada ez hori zen
> nire asmoa, ekibokazio hori nabarmenaraztea baizik.
>
> Aio
>
> Mikel
>
> - Original Message -
> *From:* Oier Araolaza 
> *To:* Eibartarrak zerrenda 
> *Sent:* Wednesday, March 11, 2009 3:16 PM
> *Subject:* Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen:
> BernardoAtxagapirata bat da)
>
>
> Ez zaitez pasa Mikel!!! Lorontzitik kanpo pixa egin duzu parrastada bat...
> (Gotzon Garatek jaso zuen esaera hori?)
> Iruditzen zait nahiko urruti jo duzula. Nahi duzun informazio zatia hartu
> duzu eta gogor jo duzu, baina baldar xamar. Leporatzen dizkidazunak tokiz
> kanpo daude.
>
> Parrafo hau adibidez, erabat okerra da:
> > Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
> saldu. Hala balitz,
> > dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.  Atxaga zegoen
> tartean
> >  beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, zuk
> albistea egin
> > duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.
>
> Nik hauxe da egin dudana Zalduondoko argazkiekin:
> http://www.dantzan.com/albisteak/inauteri-igandea-zalduondon
> http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zalduondo-inauteriak-2009
>
> Ikusten duzunez, inauteriaren erreportaje fotografiko bat da, besterik ez,
> eta hor tartean ageri da Atxaga argazki batean, baina inolako aipamenik
> gabe, beste mozorrro guztiak bezala. Beraz, nik albistea ez dut egin Atxaga
> mozorrotuaz, Zalduondoko inauteriez egin dut, eta bai, inauteriei buruzko
> erreportaje grafiko bat izan da.
>
> Asteburuan Atxaga komunikabide guztietan ikusita akordatu nintzen
> Zalduondoko inauteriko argazkiaz eta eibartarrak zerrendara bidali nuen, eta
> jatorrizko mezua ikusten baduzu bi lotura bidali nituela konturatuko zara,
> bata Atxagaren argazkiarena eta bestea inauterietako argazki multzo
> osoarena. Eta Serafini inauterietakoak gustatu zitzaizkiola iruditu
> zitzaidan, "oso politak erretratuak" erantzun baitzuen. Atxagarena,
> bitxikeria bat baino ez zen, gure idazle famatu bat bere herriko
> inauterietan mozorrotuta. Komunikabide guztietan bere er

Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: BernardoAtxagapirata bat da)

2009-03-11 Thread Mikel Elorza

Oier,

urrutiegi akaso joango nintzen, lorontzia gainezka jarriko nuen akaso, baina 
parrastada barrura joan dela esango nuke.
Lehenengoaz arrazoi ematen nizula esango nuke: argazki sorta erreportaje 
grafiko bat da eta hori soilik horrela publikatu balitz ez legoke arazorik. 
Arazoa dago horko argazki batekin, bakarrarekin, albistea egin duzula (edo egin 
duela Sustatuk, baina zure izena irakurri dut nik bidaltzailetzat). Horri buruz 
jardun dut nik eta horregatik bereizi ditut erreportaje grafikoa eta albistea. 
Lorontzi barruan, ene iritzian.
Argazkia ez dela iraingarria? Ados, "inozentea" da, baina akaso berak 
iraingarria ez dena ere ateratzerik ez du nahi. Horretaz ari naiz ni. 
Erabilera makurra eman ez eta ez duzula sentsazio hori? Sinesten dizut, gainera 
zuk lehenik bitxikeria moduan zerrendara igorri eta albistea geroko beste kontu 
bat izan da. Baina lehengoan nago ni: sentsazio eta asmo txarrik gabe ere, 
argazkia albiste bihurtu da.
Eta azkenik, hitzen "interpretazio makurra" zuk ere egiten duzu. Arrangura izan 
dezaket, baina ez behintzat blogarien exhibizionismoa kritikatzen dutenen aire 
horrekin, hola orokorrean; izatekotan bere bizitza "publikatzen" dutenena... 
baina, ezta hori ere. Niri oso ondo iruditzen zait, berriro diot, nork bere 
bizitzarekin nahi duena egitea. Are: oso osasungarria. Baina horixe detalle 
inportantea: "bere" bizitzarekin (eta hau filosofia alorrean hartu, ez dut esan 
nahi argazki hori argitaratzean inoren bizitzan sartu zarenik).
Ez diot daukana baino garrantzi handiagoa eman, ez nuke nahiko behintzat, kontu 
intranszendente honi, baina asmatu duzu ene erantzunaren bulkada epaitzean, 
halako auziek hunkitzen naute.
Nik uste ekibokatu egin zarela (edo dela Sustatu), argazki hori albiste 
bihurtuta. Besterik gabe, jakinda ez doala urrutiago. Erantzun-hari honetan 
urrutiegi joan banaiz eta nolabait "mindu" bazaitu, bada ez hori zen nire 
asmoa, ekibokazio hori nabarmenaraztea baizik. 

Aio

Mikel  
  - Original Message - 
  From: Oier Araolaza 
  To: Eibartarrak zerrenda 
  Sent: Wednesday, March 11, 2009 3:16 PM
  Subject: Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: 
BernardoAtxagapirata bat da)



  Ez zaitez pasa Mikel!!! Lorontzitik kanpo pixa egin duzu parrastada bat... 
(Gotzon Garatek jaso zuen esaera hori?)
  Iruditzen zait nahiko urruti jo duzula. Nahi duzun informazio zatia hartu 
duzu eta gogor jo duzu, baina baldar xamar. Leporatzen dizkidazunak tokiz kanpo 
daude.

  Parrafo hau adibidez, erabat okerra da:
  > Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat saldu. 
Hala balitz, 
  > dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.  Atxaga zegoen 
tartean
  >  beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, zuk albistea 
egin 
  > duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.

  Nik hauxe da egin dudana Zalduondoko argazkiekin:
  http://www.dantzan.com/albisteak/inauteri-igandea-zalduondon
  http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zalduondo-inauteriak-2009

  Ikusten duzunez, inauteriaren erreportaje fotografiko bat da, besterik ez, 
eta hor tartean ageri da Atxaga argazki batean, baina inolako aipamenik gabe, 
beste mozorrro guztiak bezala. Beraz, nik albistea ez dut egin Atxaga 
mozorrotuaz, Zalduondoko inauteriez egin dut, eta bai, inauteriei buruzko 
erreportaje grafiko bat izan da.

  Asteburuan Atxaga komunikabide guztietan ikusita akordatu nintzen Zalduondoko 
inauteriko argazkiaz eta eibartarrak zerrendara bidali nuen, eta jatorrizko 
mezua ikusten baduzu bi lotura bidali nituela konturatuko zara, bata Atxagaren 
argazkiarena eta bestea inauterietako argazki multzo osoarena. Eta Serafini 
inauterietakoak gustatu zitzaizkiola iruditu zitzaidan, "oso politak 
erretratuak" erantzun baitzuen. Atxagarena, bitxikeria bat baino ez zen, gure 
idazle famatu bat bere herriko inauterietan mozorrotuta. Komunikabide guztietan 
bere erretratua dagoen egunean, beste modu bateko erretratu bat, ekitaldi 
publikoa batean egindakoa, eta inondik inora iraingarria. Mezu hori da Sustatun 
argitaratu dena, albiste itxura emanda, baina nik ez dut bidali eta ez dut 
albiste bihurtu. Konsulta egin zidaten eta ez nion kontrako arrazoirik ikusi. 

  Hemen nire hitzak zure gogora manipulatu dituzu:
  > Kontua da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali propio 
festen propaganda egiteko? 
  > Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela esatea bakarrik falta 
zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--,

  Aurpegia estali ez duen bakarrenetakoa zela esan dut. Zalduondoko inauterian 
parte hartzen duten mozorroetan normalena aurpegia estaltzea da. Mozorrotuta 
baina bere herrikideek ez bezala aurpegia ez estaltzerakoan bere parte hartzea 
publikoa egin zuen Atxagak. Nik ez dut esan "festen propaganda egiteko" egin 
zuenik, baizik akaso bere herriko inauteriarei babesa eman