Bai, nik ere ez diot eman nahi dagokiona baino traszendentzia gehiago
bitxikeriatzat daukadan honi. Gaia bera eta gure mezu-trukeari zerion
tenperatura artean desproportzioan genbiltzala eta nere azken mezua ere
beroegia iruditu zaizkit orain berriz irakurrita.

Ausartuko nintzateke esaten, funtsean, oinarrizko balio eta jarrera etikoan
ados egon gaitezkeela, eta eztabaida izatekotan, kasu zehatzen aplikazioan,
eta batez ere interpretazioan, iritsi gaitezekeela ondorio kontrajarrietara.
Oraingo kasu honetan ez dut uste esparru pribaturik bortxatu denik, baina
zenbaitek hala egin dela uste badu kontuan hartzekoa iruditzen zait.

Eskerrikasko,
oier.

2009/3/11 Mikel Elorza <gri...@armiarma.com>

>
> Oier,
>
> urrutiegi akaso joango nintzen, lorontzia gainezka jarriko nuen akaso,
> baina parrastada barrura joan dela esango nuke.
> Lehenengoaz arrazoi ematen nizula esango nuke: argazki sorta erreportaje
> grafiko bat da eta hori soilik horrela publikatu balitz ez legoke arazorik.
> Arazoa dago horko argazki batekin, bakarrarekin, albistea egin duzula (edo
> egin duela Sustatuk, baina zure izena irakurri dut nik bidaltzailetzat).
> Horri buruz jardun dut nik eta horregatik bereizi ditut erreportaje grafikoa
> eta albistea. Lorontzi barruan, ene iritzian.
> Argazkia ez dela iraingarria? Ados, "inozentea" da, baina akaso berak
> iraingarria ez dena ere ateratzerik ez du nahi. Horretaz ari naiz ni.
> Erabilera makurra eman ez eta ez duzula sentsazio hori? Sinesten dizut,
> gainera zuk lehenik bitxikeria moduan zerrendara igorri eta albistea geroko
> beste kontu bat izan da. Baina lehengoan nago ni: sentsazio eta asmo txarrik
> gabe ere, argazkia albiste bihurtu da.
> Eta azkenik, hitzen "interpretazio makurra" zuk ere egiten duzu. Arrangura
> izan dezaket, baina ez behintzat blogarien exhibizionismoa kritikatzen
> dutenen aire horrekin, hola orokorrean; izatekotan bere bizitza
> "publikatzen" dutenena... baina, ezta hori ere. Niri oso ondo iruditzen
> zait, berriro diot, nork bere bizitzarekin nahi duena egitea. Are: oso
> osasungarria. Baina horixe detalle inportantea: "bere" bizitzarekin (eta hau
> filosofia alorrean hartu, ez dut esan nahi argazki hori argitaratzean inoren
> bizitzan sartu zarenik).
> Ez diot daukana baino garrantzi handiagoa eman, ez nuke nahiko
> behintzat, kontu intranszendente honi, baina asmatu duzu
> ene erantzunaren bulkada epaitzean, halako auziek hunkitzen naute.
> Nik uste ekibokatu egin zarela (edo dela Sustatu), argazki hori albiste
> bihurtuta. Besterik gabe, jakinda ez doala urrutiago. Erantzun-hari
> honetan urrutiegi joan banaiz eta nolabait "mindu" bazaitu, bada ez hori zen
> nire asmoa, ekibokazio hori nabarmenaraztea baizik.
>
> Aio
>
> Mikel
>
> ----- Original Message -----
> *From:* Oier Araolaza <o...@dantzan.com>
> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
> *Sent:* Wednesday, March 11, 2009 3:16 PM
> *Subject:* Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen:
> BernardoAtxagapirata bat da)
>
>
> Ez zaitez pasa Mikel!!! Lorontzitik kanpo pixa egin duzu parrastada bat...
> (Gotzon Garatek jaso zuen esaera hori?)
> Iruditzen zait nahiko urruti jo duzula. Nahi duzun informazio zatia hartu
> duzu eta gogor jo duzu, baina baldar xamar. Leporatzen dizkidazunak tokiz
> kanpo daude.
>
> Parrafo hau adibidez, erabat okerra da:
> > Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
> saldu. Hala balitz,
> > dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba bale.  Atxaga zegoen
> tartean
> >  beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez duzu hori egin, zuk
> albistea egin
> > duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko inauteriez.
>
> Nik hauxe da egin dudana Zalduondoko argazkiekin:
> http://www.dantzan.com/albisteak/inauteri-igandea-zalduondon
> http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zalduondo-inauteriak-2009
>
> Ikusten duzunez, inauteriaren erreportaje fotografiko bat da, besterik ez,
> eta hor tartean ageri da Atxaga argazki batean, baina inolako aipamenik
> gabe, beste mozorrro guztiak bezala. Beraz, nik albistea ez dut egin Atxaga
> mozorrotuaz, Zalduondoko inauteriez egin dut, eta bai, inauteriei buruzko
> erreportaje grafiko bat izan da.
>
> Asteburuan Atxaga komunikabide guztietan ikusita akordatu nintzen
> Zalduondoko inauteriko argazkiaz eta eibartarrak zerrendara bidali nuen, eta
> jatorrizko mezua ikusten baduzu bi lotura bidali nituela konturatuko zara,
> bata Atxagaren argazkiarena eta bestea inauterietako argazki multzo
> osoarena. Eta Serafini inauterietakoak gustatu zitzaizkiola iruditu
> zitzaidan, "oso politak erretratuak" erantzun baitzuen. Atxagarena,
> bitxikeria bat baino ez zen, gure idazle famatu bat bere herriko
> inauterietan mozorrotuta. Komunikabide guztietan bere erretratua dagoen
> egunean, beste modu bateko erretratu bat, ekitaldi publikoa batean
> egindakoa, eta inondik inora iraingarria. Mezu hori da Sustatun argitaratu
> dena, albiste itxura emanda, baina nik ez dut bidali eta ez dut albiste
> bihurtu. Konsulta egin zidaten eta ez nion kontrako arrazoirik ikusi.
>
> Hemen nire hitzak zure gogora manipulatu dituzu:
> > Kontua da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali
> propio festen propaganda egiteko?
> > Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela esatea bakarrik
> falta zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--,
>
> Aurpegia estali ez duen bakarrenetakoa zela esan dut. Zalduondoko
> inauterian parte hartzen duten mozorroetan normalena aurpegia estaltzea da.
> Mozorrotuta baina bere herrikideek ez bezala aurpegia ez estaltzerakoan bere
> parte hartzea publikoa egin zuen Atxagak. Nik ez dut esan "festen propaganda
> egiteko" egin zuenik, baizik akaso bere herriko inauteriarei babesa eman
> nahi ziela, alegia, inauterietan eta herriko bizitzan parte hartzen duela
> normaltasunez.
>
> > Argazkietan atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen
> beharrik gabe.
>
> Argitaratutako argazkia jende artean eginda dagoenez eta ez dagoenez lehen
> planoan "lapurtu" itxura izan dezake, eta akaso hortik atera duzu ondorio
> hori. Eskua okotsean jarrita duen keinu bereizgarri horrengatik aukeratu
> nuen. Baina beste argazki pare bat ere egin nizkion. Lazarraga-ren etxe
> aurrera iritsi ginenean, jende multzo eder bat zegoen zain. Etxe atarian
> borobil bat zegoen, hutsune bat, eta erdi-erdian Atxaga, bakar-bakarrik eta
> lasai-asko, kamera guztien erdian. Ez nion eskatu argazkia egiteko baimenik.
> Hori horrela da. Bere aurrean jarri nintzen eta argazkia egiteko prestatu
> nintzen. Bera konturatu zen argazkia egiten ari nintzaiola. Ez zuen inolako
> keinu txarrik egin eta ez nion deseroso sentiarazi nuen itxurarik antzeman.
> Zegoen posturari eutsi zion eta lasai atera nion argazkia. Nik ez dakit
> "Hola"-ko "posado" estilokotzat kontsideratuko daitekeen, baina lapurtua
> denik ere ez zait iruditzen. Ez dago argitaratuta baina hemen ikusi
> dezakezu:
>
> http://www.dantzan.com/albisteak/2009-02-22_Zalduondo-inauteriak_OA%20015-ret.jpg/image_view_fullscreen
>
> Zure mezuaren tonua irakurrita pentsa liteke ezkutuan ohostutako argazki
> iraingarri bat pertsonaiaren irudi publikoaren kontra erabiliz argitaratu
> dugula. Uste dut gauzak hori baino arruntagoak direla. Nik ez daukat
> sentsaziorik inoren gogoz kontra hartutako argazkia izan denik, ez eta
> erabilera makurra eman diogunik ere.
>
> > Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
> aldekoak bazarete, ondo dago.
> > Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi zuen argazkiak eta, gure
> herrian esaten den bezala,
> > pakean dagoenari pakean utzi.
>
> Arrangura antzematen da hitz horietan. Blogariak "exibizionista" batzuk
> direla kritikatzen dutenen airea du komentario horrek. Ez dut uste inoren
> bizitza pribaturik publikoan erakutsi dudanik. Urrunegi joan zarela uste
> dut.
>
> Ondo segi,
> oier.
>
>
> 2009/3/11 Mikel Elorza <gri...@armiarma.com>
>
>>
>> Kontua ez da, nere ustez, legerik hautsi duzun edo ez horiek
>> publikatzean. Zure aurka Atxagak egin dezakeen edo ez. Hori, nere ustetan,
>> gutxienekoa da.
>> Ez dakit Atxaga, baina ni zurekin haserre nengoke nahiz eta zuk legea alde
>> eduki. Legetik kanpoko espazioez ari baikara; ni behintzat. Kontua
>> da Atxaga festa egitera atera dela --aurpegia ez duela estali propio festen
>> propaganda egiteko? Argazkiak egin eta publika daitezen desiratzen duela
>> esatea bakarrik falta zitzaizun. Argudioa tristea iruditzen zait--, eta bere
>> argazkiarekin albistea egitea bere intimitatearen aurkako erasoa dela. Nik
>> oso garbi daukat. Utziozue festa pakean egiten, izan pertsonaia publikoa edo
>> ez. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe.
>> Ez dakizula berak zein asmo zuen onartzen duzu xalotasun osoz. Argazkietan
>> atera nahiko balu, aterako litzateke bera, aldamenekoen beharrik gabe.
>> Eta ez behintzat albistea Inauteriei buruzko erreportaje grafikotzat
>> saldu. Hala balitz, dozena bat argazki Zalduondoko inauteriei buruz, ba
>> bale. Atxaga zegoen tartean beste batzuk bezala. No problem. Baina zuk ez
>> duzu hori egin, zuk albistea egin duzu Atxaga mozorrotuaz, ez Zalduondoko
>> inauteriez.
>> Eta neri okerra iruditzen zait.
>> Batzuek zuen bizitza pribatua publikoan erakutsi nahi bauduzue, horren
>> aldekoak bazarete, ondo dago. Baina ez hedatu irizpidea besteegana. Erakutsi
>> zuen argazkiak eta, gure herrian esaten den bezala, pakean dagoenari pakean
>> utzi.
>>
>> Mikel Elorza
>>
>>   ----- Original Message -----
>> *From:* Oier Araolaza <o...@dantzan.com>
>> *To:* Eibartarrak zerrenda <eibartarrak@postaria.com>
>> *Sent:* Wednesday, March 11, 2009 10:07 AM
>> *Subject:* Re: [eibar] Irudi eta intimitate eskubideak (lehen: Bernardo
>> Atxagapirata bat da)
>>
>>
>> Bai, mamitsua da gaia. Aipatzen duzun AEBtako horren berri banuen. AEBtako
>> unibertsitate irakasle batek hemengo dantza batzuen bideo grabazioak eskatu
>> zizkidan beraien webgunean jartzeko. Bidali nizkion eta orduan irudietan
>> agertzen ziren guztien baimen sinatua eskatu zidan. Sekuentzia
>> desberdinetan, gutxi gora behera, 300 lagun inguru agertzen ziren dantzan.
>> Asko penatu zen erantzun nionean ez nuela baimenik. Baina azkenean
>> argitaratu egin zituen...
>>
>> AEBtako legedia zorrotza omen da horretan, baina gero betetzen da?
>> Adibidez, argazki honetan ageri diren guztiek sinatu dute baimena? Erabili
>> zoom-a eta hurbildu harmailetan eserita dagoen jendearengana. Zenbat milaka
>> aurpegi ezagutu daitezke Obamaren agintaldi hasierako ekitaldi horretan?
>>
>>
>> http://gigapan.org/viewGigapanFullscreen.php?auth=033ef14483ee899496648c2b4b06233c
>>
>> Xabierrek esandakoen arabera, badirudi bai Espainiako eta Frantziako
>> legedien arabera ez dudala legerik hautsi Atxagari argazkia egin eta
>> publikatzerakoan. Inauterietan mozorrotuta kalera ateratzea ez bada
>> behintzat zeregin pribatua konsideratzen.
>>
>> oier.
>>
>> On Wed, Mar 11, 2009 at 8:57 AM, Xabier Mendiguren <xmendigu...@elkar.com
>> > wrote:
>>
>>> Gaia apur bat zabalago hartuko dut, badu mamia-eta.
>>>
>>> Zure argazki bat egin dezakete, kalean, eta gero non edo han zabaldu?
>>> Espainiako legedian bai, beste toki batzuetan (AEBn esaterako), zure baimena
>>> behar da horretarako.
>>>
>>> Baimena behar izate horrek absurdora eraman gaitzake: ekitaldi jendetsu
>>> bateko argazki batean ageri diren guztien onespena eduki ezean inon erabili
>>> ezina, esaterako, baina oro har (legezko xehetasunak eta salbuespenak ez
>>> ditut ezagutzen) sistema horren alde nago ni.
>>>
>>> Hemen ez da gehiegi hitz egiten horretaz, bai aldiz (Espainiako
>>> hedabideetan), ospetsuen irudiak ateratzeaz. Konstituzionalak finkatutako
>>> doktrina da, pertsona publikoa leku publikoan dagoenean, zilegi dela haren
>>> irudiak hartzea. (Famosoak hondartzan eta halako kontuak, badakizue).
>>> Frantzian, berriz, leku publiko batean egon arren, zeregin pribatuan baldin
>>> badago pertsona hori (lagunekin bainatzen, esaterako), ez da lizentzi
>>> irudiak lapurtzea.
>>>
>>> Ni, famosoa ez naizen arren, sistema frantsesaren aldeko.
>>>
>>> X.
>>>
>>>
>>> El 11/03/2009, a las 8:21, Oier Araolaza escribió:
>>>
>>>
>>>> Bai, seguramente arrazoia  eukiko dozu Imanoltxu. Dana dala, adibideak
>>>> ez jataz igualak iruditu. Igerilekuak ez dakit, baina karnabal domekan
>>>> Zalduondo fotografoz beteta egoten da eta Atxaga bakarrenetakua zan
>>>> disfrazauta baina aurpegi bistan zauana. Seguramente herriko festetan
>>>> ibiliko zan beste baten modura, baina argazkilariek modu horretan 
>>>> erretratau
>>>> leikiala be kalkulauta eukiko zeban.
>>>>  oier.
>>>>
>>>> On Wed, Mar 11, 2009 at 12:07 AM, Imanol Trebiño <
>>>> trebi.a...@euskalnet.net> wrote:
>>>>
>>>>>
>>>>>    it
>>>>>
>>>>>
>>>>>  ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <g...@eibar.org>
>>>>>  To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
>>>>>  Sent: Tuesday, March 10, 2009 12:11 PM
>>>>>  Subject: Re: [eibar] Bernardo Atxaga pirata ba da
>>>>>
>>>>>
>>>>>  Oier,
>>>>>
>>>>>  Ez dut ulertu Atxagaren argazki hau publikatzearena.
>>>>>
>>>>>  Askotan entzun dizut karnabalak transgresio momentua direla toki
>>>>>  askotan eta toki autentiko horietan ez zaiela gustatzen beraiei
>>>>>  argazkiak ateratzerik. Turista gehiegi joateak (ondorioz medio eta
>>>>>  argazki askotan azalduz) azkenean festa deskafeinatu egiten duela eta
>>>>>  nahi dena egiteko askatasuna galtzea dakarrela, azkenean gidoi eta
>>>>>  koreografia bati jarraitzen dien jai batzuetan bihurtuz. Hau da, gutxi
>>>>>  gora behera Donostiako karnabaletako desfile aspergarri amaiezin
>>>>>  horiek bezala.
>>>>>
>>>>>  Atxagak ez dakit zein mailatako transgresioa izango zuen bere herriko
>>>>>  karnabaletan (allakuidaos), baina uste dut bazuela eskubidea bere
>>>>>  karnabalak modu anonimoan ospatzeko, eta ez dakit ez ote den argazki
>>>>>  honekin eskubide hau urratu, jakinik gainera medioei zenbat gustatzen
>>>>>  zaizkien (Sustatuk publikatu du jadanik).
>>>>>
>>>>>  Seguru nago gauza hauek oso garbi dituzula, eta interesatzen zait
>>>>>  entzutea. Barkatu anaiaren atakea, baina seguru baduzula gaia aurretik
>>>>>  ondo pentsatuta
>>>>>  eta arrazoituta.  ;-)
>>>>>
>>>>>  Gari
>>>>>  _______________________________________________
>>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>>
>>>>>  _______________________________________________
>>>>>  Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>>  izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>>  Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>> <ATT00067.txt>
>>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>  ------------------------------
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>  ------------------------------
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to