Re: [eibar] Sua Urkon

2010-09-03 Thread Josu Mendicute
Bai, Arraten bertan baino gehixago, nik uste. Han egon naiz iluntzian, eta gero, etxerako bidian, Ertzainek laga deskue bajatzen errepidetik Mandiolara sartzeko bidia hartu ezkero. Baña ez dira konturau ertzainok, euren kontrola kruzia baiño beranduago zeguala, eta gu ezta... total, kotxez aurrera

Re: [eibar] euskaldunei buruzko astakeria bat

2010-09-03 Thread Xabier Mendiguren
Eskerrik asko. Bidali diet lagunei. Besterik bururatzen bazaizue, ongi etorri. X. El 03/09/2010, a las 19:53, Gari Araolaza escribió: > Fraga nahikoa ezaguna da? > > Euskarari buruz izateak berdin dio? > > http://www.youtube.com/watch?v=cMKjV4aMQPE > > Gari > > 2010/9/3 Xabier Mendiguren : > >

Re: [eibar] Sua Urkon

2010-09-03 Thread ane saras
Eibar aldetik kontrolatuta dakela emoten dau. Kea asko gutxitu da. Bizkaia aldetik be ez da hainbeste ikusten oin momentuan. Herrixan be igarriko zan keia, ezta? Luistxo Fernandez igorleak hau idatzi zuen (2010eko iraren 03a 20:14): > 2010/9/3 Mikel Lizarralde : > > Bizikletarekin Aulestitik Mar

Re: [eibar] euskaldunei buruzko astakeria bat

2010-09-03 Thread Luistxo Fernandez
2010/9/3 Xabier Mendiguren : > Lagun batek (intentzio onekin) eskatu dit, pertsona ezagunen batek > euskaldunei buruz esandako astakeria handi bat behar dutela, proiektu > baterako, eta ea zerbait bururatzen zaidan. Adibide bezala, Golda Meir-ek > palestinarrei buruz esandako hau ipintzen zidan: "T

Re: [eibar] Sua Urkon

2010-09-03 Thread Luistxo Fernandez
2010/9/3 Mikel Lizarralde : > Bizikletarekin Aulestitik Markinarako bidian noiala ke mordua ikusi dot > Urkon. Eskerrak emaila bidali dozun Ane, kuriosidadiak jota Ixuatik egin > behar neban eta etxerako bueltia! > > Mikel > ETB1eko albisteixan etara dabe. Bizkaira doiala sua. Bueno, esplikerrak e

Re: [eibar] Sua Urkon

2010-09-03 Thread Mikel Lizarralde
Bizikletarekin Aulestitik Markinarako bidian noiala ke mordua ikusi dot Urkon. Eskerrak emaila bidali dozun Ane, kuriosidadiak jota Ixuatik egin behar neban eta etxerako bueltia! Mikel ___ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: eibartarrak-requ...@post

Re: [eibar] euskaldunei buruzko astakeria bat

2010-09-03 Thread Gari Araolaza
Fraga nahikoa ezaguna da? Euskarari buruz izateak berdin dio? http://www.youtube.com/watch?v=cMKjV4aMQPE Gari 2010/9/3 Xabier Mendiguren : > Lagun batek (intentzio onekin) eskatu dit, pertsona ezagunen batek > euskaldunei buruz esandako astakeria handi bat behar dutela, proiektu > baterako, eta

[eibar] euskaldunei buruzko astakeria bat

2010-09-03 Thread Xabier Mendiguren
Lagun batek (intentzio onekin) eskatu dit, pertsona ezagunen batek euskaldunei buruz esandako astakeria handi bat behar dutela, proiektu baterako, eta ea zerbait bururatzen zaidan. Adibide bezala, Golda Meir-ek palestinarrei buruz esandako hau ipintzen zidan: "There is no such thing as a Pa

[eibar] Sua Urkon

2010-09-03 Thread ane saras
Albistetxo bat. Akaso jakingo duzue baina, tira: Eguerdi partean piztu da sua Urkon. Eta bizkor zabaldu da benetan. Iturburu eta Ixua arteko magal horretan; baina betik gora Urko puntako pinuak ere harrapatu ditu. Arrateko bidea moztuta dago momentuz. ane -- a.s ___

Re: [eibar] Hasi Sarasua

2010-09-03 Thread Asier Sarasua
Imanol Trebiñok: > Herri gehienak dira > benetan ederrak > Bunifaziutik hasi, > Sarte ta Cortera; > Aghjacciu, Porto Vecchio, > Calvi, Zonza, Chenza, > nonahi aurkitu ditut > milaka sorpresa. > > -    Osuago ikusi heban, zer egin najuan nik? aste bat edo bi? ez gehixago, > ega gainera ipar-sortaldi

Re: [eibar] corteinglesa

2010-09-03 Thread Eneko Astigarraga
2010/9/3 Ramon Arizaga : > ¿Inork ezer entzun du? Nik ez. Esaten dutenez taldeko Hipercor katea dabil motel. Kuriositatea: badago espainan blog finantzial-ekonomikoa nahiko famatua, "el blog salmón" izenekoa. Eta ezetz asmatu nongo eta noren argazkiarekin janzten duen El Corte Inglés-eko emaitze

[eibar] corteinglesa

2010-09-03 Thread Ramon Arizaga
Opor bueltan kalean entzun dodana zera Eibarko corteinglesa estatu guztiko rentabilidade maila baxuenetakoan dagoela, Kezkatu egin nau, ze orain artean nire ustetan behintzat ondo ibiliizan da beti, Galeriasen garaitik ¿Inork ezer entzun du? Ramon _

Re: [eibar] Indepedentzia: aukeraren leihoa

2010-09-03 Thread Ramon Arizaga
Enekok Baina gaur egun badirudi EAEko edo Nafarroako egoera ekonomikoa hobea dela justu beste erkidego batzuena baino Espainarekiko independienteagoa delako eta, era berean, nazioarteragoa dagoelako. Lehen komentatu dudanaren hildora, kalatan haiekin komentatzen genuaena hain zuzen ere Euskaldun