Kaixo,

Lonbardierazko Wikipediatik laguntza eske idatzi didate gaur. Izan ere, 
beraien hizkuntza existitzen ez dela eta italierarekiko separatistak 
direla leporatu diete beste hainbat wikilarik, eta arrazoi horrekin 
beraien Wikipedia ixteko eta ezabatzeko eskaera egin dute [1]. Munduko 
hizkuntzak eta hauentzako kode estandarrak definitzen dituen ISO 639-3 
arauak 'lmo' kodea esleitu zion lonbardierari, eta ondorioz, existitzen 
den hizkuntza da. Horrez gain, hizkuntza arauturik ez dutela eta 
dialekto ezberdinetan idazten ari direla leporatzen diete (hauxe badakit 
egia dela, beraiek esanda, baina arazorik al du horrek? AEBetako eta 
EBko ingelesa ere badaude, eta baita gaztelania ezberdinak ere).

Laguntzatxo bat eman, eta itxiera horren aurka sinatzeko eskatu didate, 
eta halaxe egin dut. Nik zuei luzatu nahi dizuet mezua, inork lagundu 
nahi badie.

Mila esker,

Arkaitz

[1] 
http://meta.wikimedia.org/wiki/Proposals_for_closing_projects/Closure_of_Lombard_Wikipedia

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to