Irakurri gabe dauzkadan e-mailak errepasatzen nenbilen eta mezu hauek
aurkitu ditut. Berandu bada ere, nire erantzuna emango dut:

Asier Sarasua(e)k dio:
> Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
>
> Guk badauzkagu geronek egindako Gasteizko ortoargazkiak. Interneten ere
> eskaintzen ditugu, eta printzipioz ez daukagu inolako eragozpenik
> jartzen irudiak nahierara erabiltzeko.
>
> Bestalde, orain badago Wikipedian nik lanean sortutako mapa bat, nik igo
>  ez dudana. Hau:
>
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
>
> Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
>
> Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina
> guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
>
> Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da,  GPL lizentziak
> onartzen al du hori egitea?
>
> Esan nahi dut, irudi hori Wikipedian sartzeko, aski da irudiaren egileak
>  (Gasteizko Udala kasu honetan) baimena ematea, ala horrez gain,
> jatorrizko irudiari GPL lizentzia esleitu behar diogu?
>   

Lehenik eta behin esan beharra dago badagoela jendea Informazio
Geografikoko Sistemetako (GIS) datuak, jabedunak izan ez daitezkela
defendatzen dutenak. Ni ez naiz horretan sartuko eta irudi arrunt
batekin gertatzen dena azalduko dizut (nik dakidanaren mugarekin noski).

Irudian edo irudi hori eskuragai dagoen webgunean inolako lizentziarik
jarri ez baduzue ere, egungo legediaren arabera, irudi horrek
copyright-a duela suposatzen da, eta beraz ezin daiteke egilearen
baimenik gabe ez kopiatu, ez aldatu, ez ezer.

Kontua da, irudiaren egileak (irudiaren eskubideen jatorrizko jabea
denez), edozein momentutan irudi horren lizentzia aldatu dezakeela edo
irudi bera lizentzia bat baino gehiagorekin argitaratu dezakeela. Kasu
honetan, zuek ez duzue Wikipediako irudia argitaratu baina lizentzia
horrekin ados bazaudete, dagoen bezala utz dezakezue, eta irudi hori bi
lizentziarekin argitaratu izan bazenute bezala egin. Horrek ez du
inolako arazorik eta kasu batzuetan ematen da.

Azkenik, eta dena konponduta dagoela dirudienean, aipatutako irudi
horrek GPL lizentzia izatearekin arazo bat ikusten dudala ohartarazi
nahi dut. GPL, LGPL eta antzeko lizentziak softwarearentzako bakarrik
dira eta ez testuentzako, ez irudientzako. Wikipedia Commons-en
lizentzia mota askotako irudiak daude[1] baina irudi bat igotzeakoan
ematen dituen aukeretan ikus daitekeenez, GPL eta antzekoak ez dira
agertu ere egiten.

Beraz, GFDL, Creative Commons BY edo horrelako lizentzia bat erabili
beharko litzatekeela uste dut. Nire gomendio pertsonala jakin nahi
baldin baduzu, irudia jabetza publikoan jartzea da (adibidea: [2]).
Jabetza publikoa ez da lizentzia bat baina gizakiak gizaki garenetik
existitzen da (agian aurretik ;-) eta munduko legedia guztiek arautzen
duten zerbait da. Jabetza publikoan dauden gauzak, edozein xederekin
erabili daitezke, egilea aipatu ere ez da egin behar, copyleft edo
copyright lanetan mugarik gabe erabili daitezke(*), etab.

(*) Beno, egia esan, nik dakidala, jabetza publikoak muga bakarra
jartzen du: edukiaren jabea zu izango bazina bezala ez egitearena, hori
egitekotan denona den eskubideren bat mugatu bait zenezake.

Nire ustez jabetza publikoa aukera guztietatik libreena da eta
etorkizunean, (copyrightdun edukiak eta copyrightean oinarrituta dauden
copyleftdun edukiak) DENAK jabetza publikoan sartuko dira, eskubide
murrizketa guztiak  iraungitzen direnean, gizakiok sortutako jakintza
guztiarekin batuz.

Baina noski, kasu bakoitzaren arabera estrategikoki beste aukera
batzuren alde egitea hobeago izan daiteke. Instituzio publiko batek
sortutako irudi kartografiko baten kasuan, nire ustez zenbat eta
libreagoa hobeto.

Lagundu izana espero dut.

Txopi.

[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Free_licenses
[2] http://commons.wikimedia.org/wiki/Image:Lekeitioko_armarria.png

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to