Txopi(e)k dio:

> Lehenik eta behin esan beharra dago badagoela jendea Informazio
> Geografikoko Sistemetako (GIS) datuak, jabedunak izan ez daitezkela
> defendatzen dutenak.

Nire iritzia: letrei ezin zaie copyright-a jarri, baina liburuei bai.
Era berean, koordenatu geografikoei ezin zaie copyright-a jarri, baina
informazio geografikoari bai.

Hori bai, informazio geografikoa administrazio publiko batek sortu badu,
zuzenean jabego publikora igarotzearen aldekoa naiz erabat.

> Kontua da, irudiaren egileak (irudiaren eskubideen jatorrizko jabea
> denez), edozein momentutan irudi horren lizentzia aldatu dezakeela edo
> irudi bera lizentzia bat baino gehiagorekin argitaratu dezakeela. Kasu
> honetan, zuek ez duzue Wikipediako irudia argitaratu baina lizentzia
> horrekin ados bazaudete, dagoen bezala utz dezakezue, eta irudi hori bi
> lizentziarekin argitaratu izan bazenute bezala egin. Horrek ez du
> inolako arazorik eta kasu batzuetan ematen da.
> 
> Azkenik, eta dena konponduta dagoela dirudienean, aipatutako irudi
> horrek GPL lizentzia izatearekin arazo bat ikusten dudala ohartarazi
> nahi dut. GPL, LGPL eta antzeko lizentziak softwarearentzako bakarrik
> dira eta ez testuentzako, ez irudientzako. Wikipedia Commons-en
> lizentzia mota askotako irudiak daude[1] baina irudi bat igotzeakoan
> ematen dituen aukeretan ikus daitekeenez, GPL eta antzekoak ez dira
> agertu ere egiten.

Ados. Nagusiekin hitz egin eta arazorik ez dagoela esan didate, axola ez
badizuete lizentzia aldatuko diot irudi horri.

Asier.

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to